Amezkilak

Transkribapena

- Gui amak Txikierdira juten ez zigunen utzitzen! 'Ta Altzibarren 'e... Ze...
- Neone fiestatan!
- Hamazazpi urte 'ta hemezortzi 'ta ya Daniel nobiyo nula 're Amezkillako itxea! 'Ta...
- Nik ez nun holakoik...
- Dantzan hasten giñan ya, Aldapako maldan ya Manuel hasten zen ez dakit noizko balkoitikan filarmonika jotzen gue Enkarnazio Garbunokua 'ta Tesa Xixariona 'ta
Altzatxikiko Maitxo 'ta... Bagiñan kuadrillatxo bat... Jesus! Hombesteko takoiyakin! Haik dantzak Altziberko plazan! 'Ta Albixturreko ixkiña beitu 'ta: "Ba, oaindik ez zionen kampantorreko argiya pixtua" Amezkilla jotzin argiya pixten zuten.
- Amezkilla zer da?
- Amezkilla? Kampanak.
- Kampanak.
- A!
- 'Ta itxea erretiratzeko zea.
- A!
- Anjelus errezatzeko... Oaiñ 'e jotzeun 'te.
- Illunaarrin 'e bai?
- Bai, bai. Zortzitan! Zortziyak eta bi, hiru minututan. Konturatzen bazazte,
beste kampana batzuk jotzen 'ttu Oiyartzungo kampanak.
- Eguardiyan bai leno! Biño oaiñ ez dakit hoi 're jotzen
- Itxea ez da iñor jungo!
- E?
- Itxea ez da iñor jungo?
- Lo oaiñik, geo atetzeko!
- A! geo atetzeko!
- Geo atetzeko? A, karo!
- Biño ordu jakintsu hoi ordu jakiña izaten zen hoi jotzen zutena...
- Ordua ez, udaran illunakin batikin...
- Txikierdin 'e zembat denak dantzan han zabiltzan 'ta oaintxe jotzen zun denak korrika! Batzuk aiyeka batea, bestik bestea, denak korrika!
Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:11:20 - 0:12:40 (1' 20'')
Laburpena Amezkilak jotzen zuenean denek etxera egin behar zuten erretira. Bileran dantzan ari baziren ere, denak korrika etxera.

Josten

Transkribapena

Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-009
Pasartea 0:07:45 - 0:11:20 (3' 35'')
Laburpena Hamabi urtetik aurrera, neska guztiak josten ikasten hasten ziren. Maitxok Donostian ere ikasi zuen josten. Gero, Txikierdin hasi zen lanean, tabernan. Han ezagutu zuen Garmendiko Antonio, gero bere senarra izango zena.

Haizateko eskola

Transkribapena

- 'Ta larunbatin 'e bai, eta hola. Eta eskola, berriz, ba... Eskola.. Haizatea. Geo han itxia erreta geldittu giñenin, nola san 'ten Istuitz goiya guria erdiya hutsa eoten zen erdikua, hara torri giñen bizitzea. 'Ta han eondu giñen itxia berriya iñ arte.
'Ta ez dakit zembat dembun eongo giñan. Kumuniyuk 'ta denak handik iñ nittun 'ta! 'Ta ordun zen Belaztiko maistra, Tomaxa. Zuk izautuko zenun hua? 'Ta hara juten giñan. 'Ta han ikasi genittun guk ba, letzen 'ta, dotriña 'ta, gantxillun 'ta, holako gauzak.
Geo haunditzen guzen bezela, Errenteira, biño Errenteira... Geo hortako aizpa jaiyo zenin, gaiña itxe huts hortan jaiyo zen, aizpa, oaindik itxia iñ gabia gendun, beko zea hortan. Ordun izeba hasi zen. 'Ta ordun izebakin ni juten nitzan eta ematen ziyon esnia maistra bati, maten ziyon.
'Ta ni neska kozkorra harekin batin eta harek esan, juteko 'ta harek hartuko zila be zean, be klasin hartuko zila. Ez lendabizikua, ez bigarrena 'ta ezer 'e ikasi gabe, haren azkeneko laugarren mailakoa sartu nitzan. Ezer ez nekila!
- Harrekin batea!
- Bai, maistrak sartu zin nei hara! Han zozten haundiyuok, ni biño zaarrok eta... Azkeneko mailara sartu 'ta han pixka 't.
- 'Ta hoi ze, Errentiyan bertan hoi?
- E?
- Errentiyan?
- Errentiyan bertan bai! Errentiyan bertan!
- 'Ta ze eskola zen hoi?
- Hoik? Publikuk. Oaiñ 'e han do publikua zean... Meno, lengo tokiyan do. Lengo frontoiya zen...
Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:05:00 - 0:06:50 (1' 50'')
Laburpena Maitxo Haizatera joan zen eskolara. Belaztiko Tomaxa zuten maistra. Gero Errenteriara joan zen, hango eskola publikoetara.

Transkribapena

Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-009
Pasartea 0:00:00 - 0:02:20 (2' 20'')
Laburpena Klaketa. Lehen harreman handiagoa izaten zen bizilagunekin. Bisita asko egiten ziren; atea ez zen ixten. Lehen oinez ibiltzen ziren eta gehiagotan egiten zuten topo elkar.

Zozketa: nork nor hil

Transkribapena

- Ui, hemen Kamposantuko onduan Kinkirriñenetarrak, hoik Etxetxikiko lengusu propiyua zin. Lenguso propiyuk. 'Ta hura... Be lagun batei... Sorteua itten zuten zeiñek zeiñ hill 'ta Kinkirriñenekuk Txomin zun izena... Harrei be demboan izandu zun launik haundina tokatu. Beko plazan zean sorteua 'ro tiro hilta.
- Hiltzeko tokatu.
- 'Ta hura tokatu ziyonin, harrek ez zula hilko 'ta harrek ez zula hilko 'ta komandantik: "Como no le mates te mato yo a tí". Eta ez dakit zembagarren tirun. 'Ta azkenin komandantik con tiro de gracia hill zun mutill hora.
'Ta Etxetxikiko ataiyan pasa zenin, karo, lengusu propiyuk, eta gue ahizpa 'ta koñadua, birian gaiñin kuartua 'ta "Aio izeba!" eju iñ. "Ui, hoi Txomin zen!" 'Ta Txomin zen, hoixe, handikan ordu erdi...
Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-008
Pasartea 0:56:20 - 0:57:20 (1' 00'')
Laburpena Zozketa egiten zuten nork nor hil. Herriko gazte bati laguna hiltzea tokatu zitzaion. Ukatu egin zen, baina komandanteak bera hilko zutela esan zion.

Transkribapena

Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-008
Pasartea 0:54:00 - 0:56:20 (2' 20'')
Laburpena Salatzaileari egin zuena aurpegiratu zioten behin. Agintariak militarrak ziren. Falangekoak gero ere egon ziren herrian. Denuntzia asko egon ziren herrian.

Fusilamendutik eskapo

Transkribapena

- 'Ta han san 'men ziyoten: "nik badakit hilko nautela harrapatzen banaute, biño nei jarri nazute Errentiko biria, gutxi..." Ez dakit zembat seme-alaban atta zen. "Gutxinin familiyatik despeittu nahi dut". 'Ta hoik ze in zuten, ordun... Txikierdin...
Hora zen beste... Ez reketik eta ez militarrak, beste nola saten da erderaz? Otro cuerpo hola falangista tipoko Acción... no se cuantos zuten izena. 'Ta hoik zozten Txikierdin, kuartelakuk hemen gue itxian 'ta eondu zin bezela. 'Ta andri horrek ze in zun?
Mutikua biali Txierdira sateko... Aterik baizin lenoztikan billatzea menditan 'ta zeak, jendik, oi... Tropak 'o... Zeak. 'Ta mutikua biali Txikierdira satea hain itxian zola gizona! 'Ta béak nondik bialiko zun! Hoi iñ ber da, e!
Eta gizona, pes harrek san 'men ziyon nondik sartu 'ta, abitu zeneko seittun zerkatua. Tirua handik eta tirua hemendik eta, bea eskapo. 'Ta azkenin Berrondoko onduan, baserri baten onduan, hola arbola baten onduan hor hil zen.
Hor hil zuten gizon hoi. Handik eskapo iña. Eta hoi eondu zen hor... Hillaete askuan. 'Ta andria tortzen zen astero. Arbol haundi baten onduan sartu zuten, pensa 'zu! Gorputza 're bai, han bertan. Biño geo ya atera zuten, e! Geo ya eaman zuten Errentira.
Biño hoi, haik denuntziatuta bialitako denuntziyakin hill zuten gizon hura.
- 'Ta amona 're...
- Amona harrek...
Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-008
Pasartea 0:52:25 - 0:54:00 (1' 35'')
Laburpena

Fusilatu behar zuten batek eskapo egin zuen, eta baserri batean gordetzeko eskatu. Etxeko andreak salatu egin zuen. Baserri ondoan akabatu zuten.