Garmendiko baratzea

Transkribapena

- 'Ta geo loria 're biltzen badakit.
- Loria asko!
- Loria pilla bat ibiltzen nun 'ta hantxe denak ziriketan. Biño dena itxekua!
- 'Ta imbernadore 'ta ezer gabe itte al zenuten dena?
- Bai.
- Ez dugu jarri.
- Neguan gauza gutxiyo eukiko zenuten?
- Hombre, hoixe ba!
- 'Ta neguan zekin joten ziñan? Aza 'ta holako zeak?
- Neuako izaten zen azenaiyua, porrua, aza... Jela haundiyak 'o iñ ezkio hondatzen zin, biño gaiñekun hoik. Aza, azelga...
- 'Ta karraitu? Nola joten ziñan?
- Oain kotxikin, biño leno zea, ahal gendun bezela! Leno! Batin Xixariyokin juten giñan, geo autobusak hasi zinin autousakin joten giñan, igual batzutan fallo itten zigun, lendabiziko hasi zinin, ez zuten serbiziyua ya fijo jarri. Geo (Hirutxikiko) lineakin 'e bai.
Harekin 'e karrun biali, nik bizikleta... Joxek bizikleta bazun Maria Dolosentzat eositako hua 'ta ni bizikletan jun eta karrun 'o berdura biali. Iyurritatik aurrexeko trena biri hartan sartu 'ta zilipurdika han jon nitzan! Ez nun gehiyo hartu bizikletik! Ahal nun bezela!
- Karo, len 're hoi asko
- Ui! Holaxe!
- Xixario hua ze joten zen esneketa 'o hola, 'o ze?
- Donostira esniakin.
- Bai, Donostira juten zen.
- Karo, 'ta jendik itten zun aprobextu, bata beste... Karo, oaiñ bakotxa gue (...) ibiltzen ga, biño....
- Esnia beaiy ematen geniyon 'ta geo tratukin hara jon. Alamedan utzi 'ta Alamedatik hantxe, karraitzen.
- Ni 're bai, Donostira juten nitzanin Xixariokin.
- Zu 're Xixariokin bertaiño!
- Bai. 'Ta Garroko neska hoik 'e bai. Estudiatzea Donostira! Marmitan tartin sartu denak atzin 'ta hala! Berdurak eta jendik.
- Karo, beak esnia izango zuten 'ta!
- Atia!
- Haizia da!
- Ez, ez, haize golpik dia. Ez da atia, ez da atia!
- Gue bizitza holaxe izandu da.
- Lana 'ta lana.
- Nik oain saten 'yotet askotan: "ai hola jarko baziñazteke gu ibilli giñan bezela!" ezta ibilli 're! Gue bizitza ez lukete iñork ingo oaiñ! Ez kotxeik, ez ezer. Denak. Gaiña jarriyak, gaiña ez genun pentsatzen...
Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:36:50 - 0:39:00 (2' 10'')
Laburpena Loreak ere saltzen zituen Maitxok, Garmendin bertan eginak. Ez zeukaten negutegirik. Neguan, azenarioa, porrua, aza... egiten zuten. Kamioian joaten ziren lehendabizi; gero, autobusean. Bizikletan ere probatu zuen, baina erori egin zen, eta ez zuen gehiago hartu. Bizimodua nola aldatu den aipatu dute.

Azenario-garbitzen

Transkribapena

- (...) jarrita joten ziñan zu, e?
- A, ni bai! Oaiñ, Antonio hill zen bitartin. Nik berroeita hamar 'ta gehiyo urte plazan. Ezkondu 'ta geo 're...
- Aski erki jakingo zenun zuk saltzen!
- Bai, beno ez eunero eunero ez, e? Astin hiru biaje itten genittun. Oaiñ ya bi itten genittun, ya astiartin ez zen sartzen.
- 'Ta dena Garmendiko zea maten zenun? 'O norbatte...
- Ez, ez ez ez, itxekua, itxekua.
- Dena itxekua?
- Itxekua.
- Karo, hua 're iñ in ber zen!
- Hombre. Begon, Begon itxetik, Tolosatik, azenaiyuak kilo erdiya!
Pentsatu, azenaiyua kilo erdiya zembat hazi izango den! Ereintten genuk guk! 'Ta beti, klaro, neua etorri 'ta gaizki! Guantikin 'ta atera 'ta geo zepillo batekin ''ta garbitzen (kandarun) banan-banan 'ta komeitan 'ta gue Antonioi gotu ziyon... E...
Gue Jose Inazio lanin hasiya zen orduako 'ta bea... Be kontura 'ta hormigonera ttikiyakin 'ta hola. 'Ta lendabizikua in zitzaiyon hautsi! Eta itxian utzi zun. Zulatu in zitzaiyon 'ta klaro, hormioiya dena ai zela eroiy itten! Eun batin gotu in zitzaiyon... Ez, hortako...
Mikelentxonin 'e pilla gaitza eamaten.
- Bai, bai.
- 'Ta hua enteratu nahi izaten zun nola itten ote zuten. 'Ta zean, labadoran itten ote zuten 'o...
Norbattek...
- (txikittuko zin)
- E?
- Ez zin hautsitzen?
- Laba... Ez baidakit seuru! 'O zerbatte hola... Zerbattekin itten zutela behintzat, makinan batekin hoi zeatu zun. 'Ta geo gue Jose Inazioi tokatu ziyonin hoi,
"oain prueba in ber dut" 'ta azenaiyo mordoska atera 'ta bota 'ta primeran! Zuk ba al dakizu nola garbitzen zun! Ez zun hausten!
- (Labadoran?)
- Ez, ez ez.
- Ez hormigoneran.
- Hormigonerak, e?
- A...!
- Hormigonerak ez zun hausten! Ezta aleik 'e!
- Hala itten zittuzten Mikelentxonekuk! Hormigoneran garbitzen zittuzten!
- Ez dakit ba!
- Bai, bai bai! Hombre!
- Zerbatte ibilli zen jakitten! Hoi ez naz akortzen.
Geo behintzat Jose Inazioi hua iñ eta harekin in genun 'ta geo harekin.
Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:32:00 - 0:34:00 (2' 00'')
Laburpena Berrogeita hamar urte egin ditu Maitxok Errenteriako plazan saltzen. Eramaten zuten guztia etxean egindakoa zen. Azenarioak nola garbitzen zituzten.

Saltzeko balio egin behar baita

Transkribapena

- Denda zeaikan. Plazan, hoixe. Nei, zea butano uain saltzen biltzen den honen izebak oillo pare bat karri. Hura hola erdi tratera zen, eosi 'ta saldu 'ta postua zun oso ederra! Fruta 'ta berdura 'ta... Biño oso emakume pizkorra! 'Ta san zin:
"Francisca, vendeme estas gallinas!" Akortzen naz. "Si vendes en siete pesetas yo contenta". Pareja, e! Oillo pareja! Zazpi pezeta! "A bueno bien!" Baita nik hamar peztan saldu! Biño beai zazpi man nik! "Ya te he vendido, e?" "Ya has...
Yo no he podido vender aquí!" "Pues chica, ahí tienes siete pesetas!"
- 'Ta encima gehiyo eman igual ingo zizun...
- Eta bai ba! Geo propina!
- Hua pizkorra, biño hau pizkorruo!
- Bai, hau pizkorruo izaki!
- Hura konforme zen zazpi pezetakin pes nik hamarrekin saldu nittun! Oillo paria!
- Erki!
- Gaiñekuk netzat! Itxea torri 'ta amai san niyon: "ama, beitu ze in 'ten 'ta kontzientziko karga dakat eta" " ze in 'zu ba?" 'ta zea, zazpi pezetan..." Nola zun andri horrek izena?
Ez dakit nola zun. "Zazpi pezetan saltzeko karri nau oillo pare bat beak" Harek 'e gauzangatikan baserritan harrei hartuak kambitzeko 'ta "hamarrin saldu 'ttut 'ta ez 'yot esan 'ta " Hoi, beak eskatutakua man 'yozu?"
"bai, bai bea zazpi pezetakin oso konforme zola san zin, ezin zittula saldu."
- Diru mordoska aittu!
- Gaintikan propina man zin 'ta ni 're kontentu! Ai...! Nik bela saltzen nittun, e! Buen (rebalera)!
- Ber du, saltzeko eoziñek... Tabernako ioziñ tokiyan, saltzen ion ber dun pertsona baldin bada, arpegi alegria ber du! 'Ta hiztuna!
- Hortan uno!
- Nola beitu 'yon. Hiztuna 'ta beitu zuk.
- Bai...! Ez nau importik!
- Hala da 'ta!
- E? Bai. Xoxa xoxa baldin bazaude... Ez 'zu...
- Karo! Haimbeste... Ze zu letxuakin jon, biño pilla bat izango dia letxuakin, ordun bestin aurretik saltzeko zuk ze in berko 'zu!
- Bai eta... Joñe! Ongi hitz eiñ 'o 'ta asko eskatu gabe neurri batin hau 're bai 'ta geo hartzen baldin bazattu kariñua geo etorri itte 'izkizu, klientelak itten 'ttuzu. Guk oaiñ hemen azken aldea gelditzeko aurrin, Superamara Errenteiyan jarri bitarteko tarti hortan...
Nik ostiralin ziento 'at letxua ematen nun burua saltzeko, e? Nik! 'Ta denak saldu! 'Ta hurrungoko enkargatuk 'e bai.
- Oaiñ Superamara jarri
Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:29:15 - 0:32:00 (2' 45'')
Laburpena Frantxixkak trebetasun gaitza zuen saltzen, besteek saldu ezin zituztenak ere saltzen zituen hark. Maitxok dio saltzaile ona izateko aurpegi alaikoa eta hiztuna behar dela izan.

Transkribapena

Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-009
Pasartea 0:25:40 - 0:29:15 (3' 35'')
Laburpena Maitxo ezkondu aurretik ere joaten zen Errenteriako plazara barazkiak saltzera, eta baita Garmenditik ere. Garmendiko emakumeak ere joaten ziren ordura arte. Frantxixkari 'La Carrera' deitzen zioten, bera zelako lehendabizikoa genero guztia saltzen.

Barrikoteak

Transkribapena

- Ordun herriko... Por ejemplo... Anai zaarrenan launak 'o kuadrilla juntatzen zin, Errentikuk eta Oiyartzunguk eta hola 'ta Garmendin itten zuten barrikotia. Eta guk bai poz erra! Biño gue amak ez utzitzen gui betti joten 'ta gu eskailla burun jarri exeita
'ta hango juergak eta han txistua... Juanito Oiñatibia 'ta hoik, txisto 'ta guzi joten zin 'ta ze... Entradan dantzan zabillela zea... Leno san 'utena Txomin Kinkirriñeneku hoi hola hautsi 'ta zintzilik geldittu hola zea eiyin parin!
Zezenan pare-parin dena hola (zarrautzita)'ta beno...! Denak bero-bero iñak saardukin 'ta! Hartu 'ta ben hora ezin gotti atereik! Bai! Garmendin barrikotiak urtian bi izaten zin.
Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:23:30 - 0:24:20 (0' 50'')
Laburpena Barrikoteak antolatzeko ohitura handia egon da beti Garmendin. Juanito Oñatibia-eta txistuarekin joaten ziren bertara. Estualdi batzuk ere eduki zituen afalkide batek.

Kontakatiluak

Transkribapena

- Ez ez, gu... Ez dut esaten... Gaiña ordun ez zen zaten gaur bezela 're...
- Urruti itten zen ordun gue itxia 're! Klaro, dena hola zen 'ta!
- Karo! 'Ta geo zuk zea... Anttoniokin, bueno nobiyua iñ 'ta seittuko zenun Txikierdin lanin! Ez?
- Bai, ezkondu arte!
- Ezkondu arte?
- Bai, seittun. Ezkondu 'ta geo 're hasi nitzan, biño seittun geldittu nitzan 'ta... Akabo!
- A, zea... Haurdun!
- Bai. Seittun 'ta... Hogeita batin... Nola zen? Hogeita batin betzi hillabete ezkondu giñala eta hogeita biyan jaiyo! Bai!
- Jose Inazio!
- Lendabizikua! 'Ta geo pilla erra torri dia!
- Bai!
- Atzetik!
- Bai, gouan dakat eta barriyun noski, lengua izango zela 'ta ez dakit zer 'ta geo san zizkiten!
- Ba!
- Ordun bakizu!
- A...!
- Barriyua 're ttikiya zen ordun! 'Ta denak kontrolatzen zin!
- Bai, 'ta...
- Ttikiya! Oaiñ kambituko zigu erki! Hoik betetzen dinin, biño....
- Oaiñ 'e holako hobio zion jendia!
- Bai, bestintzako! Biño etxeko... Etxeko gauzak... Klaro, oaintxe enteinttu baitut! Klaro!
- Bai, hombre! Geo san ziten: " Bai, bazin hor hola 'ta hola bazinak eta" ez dakit ze!
- Deneko izaten da jendia, e?
- Eske geo herritan hoi pasatzen da. Nola denak izautzen gan 'ta... Kotilleua!
- Horregatik esaten zattut ba geo... Ttikiya 'ta denan berri badakizu 'ta... Geo bat biño bestia listagua izaten da 'ta eaman itten du kontua! Denak ez dia...
- Bai, batzuk... Bai... Gehiyo errepaatzen dia ondokungatik... Beste batzuk, berriz,...
- Bai, biño ordun oso diferentia baitzen ordun! Oaiñ, oaiñ ya gutxiyo da!
- 'Ta Garmendi, Garmendi garaiy hartan baserri... Bueno oaiñ 'e hala da 'ta,
baserri haundiya izango zen.
- Bai oaiñ hambestekua!
- Beti!
- Beti.
- Beti! Biño san nahi nuke... Oiyartzunen...
- Nik beti saten dut, alperrik zembat eondu zen han! Entradaz atzi hua! Dena hutsa!
- Beno hutsa... Be serbiziyua itten zun!
- Bai, belarra sartu 'ta!
- Belarra 'ta artuak eta illarrak eta... Kosetxak!
- Geo honuntz bazin gambara!
- Bai!
- Eoten giñan tokiyan zin gambarak! Biño, e... Pasilluz...
Entradaz haunzkaldekua hua goraiño teillatu hutsa zen! Hutsa!
- Bai, tolaria!
- Tolaria 'men zen han! 'Ta geo ate zuten. Biño zuek izautu gabia, tolari hua han!
- Bai! Ez genun izautu guk hua!
- Zuek 'e martxan ez zenuten izautu?
- Antoniok hala saten zun, behintzat, ez zutela izautu 'ta seuaski attak 'e ez 'men zula
izautuko hua saten zun harek!
- Ez, ez, 'ta...
- Zen eurrez, eurrezkua! Hor do nomatte Ugaldetxon 'o pabelloiyan hor dakate udalak sartua!
Horrek jakingo 'u!
- 'Ta ordun Xabaleko... Xabalen bihan zen saardoteiya zuena zela...
- Bai, biño aldatu zin! Guk izandu genun urte mordoska batin!
- Zuek rentan bezela 'o izango zenuten!
- Gaztiak giñala!
- Errentan bezela 'o hola!
- Maitxo, Regina... Luisa neskame izaten zen... Ni 're eoten nitzan... Karmen ez, Karmen neska kozkorretan Errotaberrin eondu zen haur kontun 'ro hola. 'Ta geo ez dakit ze pasa zen! Geo gaztiak giñan 'ta...
- Geo saldu ingo zen, geo saldu, biño iñ, iñ ez zen bertan ingo?
- Keba! Garmendin!
- Garmendin iñ 'ta hara emango zuten!
- Klaro!
- Biño Garmendin Tolaria ez bazon...
- Bai, bai!
- Bai...!
- Tolaria bazen, biño hor ate zen hua ez zakiten! Goiyan!
- A...! Ordun bi 'o bazin!
- Paetan kontran eurrakin intako tolare bat!
Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:19:40 - 0:22:55 (3' 15'')
Laburpena Maitxok ezkondu eta gero utzi zuen Txikierdiko lana, azkar gelditu baitzen haurdun. Auzoan argudioa egon omen zen, alegia, ezkondu aurretik geratu zela haurdun. Garmendira ezkondu zen, senarraren baserrira. Baserri handia zen: bi tolare zituen. Xabaleko sagardotegia Garmendikoek eduki zuten.

Urrutiko maitasuna

Transkribapena

- Jesus! Senidik bezela giñan! 'Ta Preziso netaz enamoratua zon 'ta nik saten niyon: " dantzan nahi 'zun guziya, biño zuk bakizu nik nobiyua 'utela 'ta nekin ez za nobiyua izango, alperrik ai za!" 'Ta Adurizeiño launtzen ziguten, (...) 'ta biyei.
'Ta Adurizenetik buelta 'ta gu itxea! Jesus!
- 'Ta zu, nobiyukin 'ta... Hoa oaiñik saiatzen zen?
- Klaro, Bilbon hua!
- Hura Bizkaiyan nun nobiyua ordun 'ta!
- Bizkaikua!
- Klaro hua nulako ez nitzan itxian gelditzen e!
- Bizkaikua al zenun zuk nobiyua?
- Galdakanokua, ez?
- Ez, Billaro!
- A bai, Billarokua!
- Leno san zattut, pa! Gerra nola...
- A....
- (Hartatik hara)
- Pascual 'o hua zun anaiya honen... Honen gizonak...
- 'Ta geo bea torri zen Donostira soldado. Kompaiñiya horrea Loiolara! 'Ta anaiya Pascual horrek san 'men ziyon: "Vete al caserio que te atenderán muy bien y ya verás como te cuida aquella abuela" 'Ta hua gure itxea!
- 'Ta hua honea torri! 'Ta hor izautu!
- Saludatuta torri zen. 'Ta akortzen naz gue Karmen: "Frantxiska, soldado bat do ataiyan" 'ta "oaiñ 'e ba al 'ttiñeu!" san niyon 'ta nola heldu zen saludatzea 'ta "bueno bueno".
Gue amak seittun bueno man ziyon zerbatte merinda 'ta zea 'ta jon zen kuartelea 'ta geo handikan tortzen zen 'ta handik hara...
- Bai, handikan...
- Handik hara iñ giñan 'ta handikan hara ezkondu giñan! Atzo urtiak hill zela! Berroeita hamasei!
- Hara! Atzo al zin?
- Bai, gaurko eunakin entierro!
- 'Ta ordun... Hua ze in zen soldao hemen iondu zenin ya hemen geldittu zen zuekin ezkonduta?
- Ez, ez, ez, ez, ez! Bere... Hora aber!
- Horregatik! Hoa han!
- Geo bukatu zunin jongo zen hua be...
- Be itxea! Hoixen!
- Be itxea 'ta geo handikan!
- 'Ta nola ikusi 'ta itten ziñazten?
- Pes ahal zenin! Dirua zunin tortzeko... Ordun 'e...
- Gutzako juxtua...
- Amai laundu ber 'ta... Kartaz! Kartak asko!
- Kartakin!
- Karo!
- Ordun karta itten zen...
- Oaiñ ez zen... Oaiñ ez da len bezela 'ta... Oain telefonoik eta! Biño "fuimos fieles!"
- Bai, bai, pretendintik 'ta denak eta zeak....
- Hasi 'ta buka!
- 'Ta zembat urtian hola?
- Urtiak? Bai, pes... Sei bai!
- Sei bai hola, e?
- Guk bi urte!
- Bai, e? Auro!
- Ordun ezkondu ziñazten?
Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:16:00 - 0:18:50 (2' 50'')
Laburpena Frantxiskak bazuen senargaia, baina, hala ere, pretendienteak ere izaten zituen. Mutila bizkaitarra zen eta eskutitzen bidez izaten zuten elkarren berri.

Nobio kontuak

Transkribapena

- Denak korrika!
- Gue itxian behintzat bai!
- Denak e, denak!
- Denak han dantzan kusten zenittun, biño zu lanin!
- A klaro! Guk lanin eon ber genun!
- Ez, gu... Ni dantza asko iña naz!
- Imbiriya pasako zenun?
- Ez!
- Ez?
- Ez nitzan ohittua 'ta!
- Karo, hoi 're bai!
- Atetzen ez nitzan ohittu. Beti itxian... Netzako zen hua, ambiente bat bezela!
- Hoi da, hoi da. 'Ta Antonio zen zue gizona?
- Bai.
- Anaiya?
- Bai.
- 'Ta hua ze eoten zen tabernin? 'O...
- Hua juten zen behiyak eta gobernatu 'ta in 'ta geo joten zen hua. Afai-meinda inta.
'Ta geo ne osaba nola eoten zen beti jaitan han... Osaba 'ta Urdaintturrikuk eta be launak lanteikuk... Eta jokun aitzen zin. Eta hua hantxe, haikin batin jokun aitzen zen. Han hua! 'Ta hola, tartia harrapatzen bagenun mostradorin 'o hizketan 'ta.
- Hantxerik hasi ziñazten.
- Geo tarteka tarteka igual zerbatt baldin bazen 'o... Batin akortzen naiz jun giñala zeara, e... Donostira tamborrada.
Bai. Hua 're (jokaera) in genun guk! Istuiztik atera 'ta Astiarraiño jun giñan!
- Jesus!
- Oinez! Hoi klaro! Ez zen beste ezer! Biyek! Han trambia 'o, trambia uste 'ut izaten zela...
- Bai,
- Trambia hartu 'ta Donostira. 'Ta han tamborrada hamabitan 'o hasten zen 'ta nik lengusun... Ne aman lengusu propiyuk zin Donostiyan, Mirakrutzen bizitzen zinak, oaiñ hillak dia.
'Ta nik han lo itteko. Hango tamborradak eta denak bukatu zinin, ni han geldittu 'ta nik ez dakit ze ordu izango zin hua handik alde itteko... Ordu ba... Gehiyo igual! Ez dakit!
- Hoixe!
- 'Ta hua damba-damba itxea! Oiñez!
- Hua bakarrik?
- Hombre! Donostitikan!
- Biño orduko zer ziñazten ya noyikuk? 'O...
- Bai, ya bai, ya orduako... Ya... Handik ez dakit urte betea 'o hola ezkondu ginan.
- Formalizatu.
- Bai, bai.
- Formalizatu gabe izingo zen biyek taran -taran hor barrena ibilli, ez? Oaiñ... San nahi 'ut seittutik mutil bat izautzen 'zu 'ta beria harrekin joten za zinea 'o...
- A bai...
- Biño len zea gehiyo berko zen...
- Ez....
- Gezki saka 'ta ez hasteko jendia, ez? 'O ze?
- Ordun horrembesteiñeko al zen ba?
- Ez.
- Ordun, ordun zen zea txarra... e.... Zuk kompaziyo batea dantzan ibiltzen ziñan, ni ez nitzen ibiltzen, biño guk kusi itten genittun. Han ibilli dia 'ta "beno guazen zerbatt hartzea"! 'ta dena mutillak patzen zun. Sekulan emakumik ez! Ordun hoi zen!
- Bai, bai
- Merinda 'o itten bazuten mutillak.
- Biño, neska atrebitze al zen satea "guazen gu biyek zerbatt hartzea!"
- Ez, mutillak esango zun!
- Hoi mutillak sango zun.
- Ez, mutillak esango zun!
- 'Ta dantza eskatu?
- Bo... Eoziñek!
- Bai?
- Goua zunak! Altziba....
- Neskak 'e bai?
- Bai, bai bai!
Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:12:40 - 0:15:30 (2' 50'')
Laburpena Askok bileran egiten zuten nobioa, baina Maitxok Txikierdin lanean ari zela ezagutu zuen Antonio, bere senarra izango zena. Behin Donostiara joan ziren danborrada ikustera. Garai hartan, mutilak ordaintzen zuen dena.