Nobio kontuak

Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:12:40 - 0:15:30 (2' 50'')
Laburpena Askok bileran egiten zuten nobioa, baina Maitxok Txikierdin lanean ari zela ezagutu zuen Antonio, bere senarra izango zena. Behin Donostiara joan ziren danborrada ikustera. Garai hartan, mutilak ordaintzen zuen dena.

Transkribapena

- Denak korrika!
- Gue itxian behintzat bai!
- Denak e, denak!
- Denak han dantzan kusten zenittun, biño zu lanin!
- A klaro! Guk lanin eon ber genun!
- Ez, gu... Ni dantza asko iña naz!
- Imbiriya pasako zenun?
- Ez!
- Ez?
- Ez nitzan ohittua 'ta!
- Karo, hoi 're bai!
- Atetzen ez nitzan ohittu. Beti itxian... Netzako zen hua, ambiente bat bezela!
- Hoi da, hoi da. 'Ta Antonio zen zue gizona?
- Bai.
- Anaiya?
- Bai.
- 'Ta hua ze eoten zen tabernin? 'O...
- Hua juten zen behiyak eta gobernatu 'ta in 'ta geo joten zen hua. Afai-meinda inta.
'Ta geo ne osaba nola eoten zen beti jaitan han... Osaba 'ta Urdaintturrikuk eta be launak lanteikuk... Eta jokun aitzen zin. Eta hua hantxe, haikin batin jokun aitzen zen. Han hua! 'Ta hola, tartia harrapatzen bagenun mostradorin 'o hizketan 'ta.
- Hantxerik hasi ziñazten.
- Geo tarteka tarteka igual zerbatt baldin bazen 'o... Batin akortzen naiz jun giñala zeara, e... Donostira tamborrada.
Bai. Hua 're (jokaera) in genun guk! Istuiztik atera 'ta Astiarraiño jun giñan!
- Jesus!
- Oinez! Hoi klaro! Ez zen beste ezer! Biyek! Han trambia 'o, trambia uste 'ut izaten zela...
- Bai,
- Trambia hartu 'ta Donostira. 'Ta han tamborrada hamabitan 'o hasten zen 'ta nik lengusun... Ne aman lengusu propiyuk zin Donostiyan, Mirakrutzen bizitzen zinak, oaiñ hillak dia.
'Ta nik han lo itteko. Hango tamborradak eta denak bukatu zinin, ni han geldittu 'ta nik ez dakit ze ordu izango zin hua handik alde itteko... Ordu ba... Gehiyo igual! Ez dakit!
- Hoixe!
- 'Ta hua damba-damba itxea! Oiñez!
- Hua bakarrik?
- Hombre! Donostitikan!
- Biño orduko zer ziñazten ya noyikuk? 'O...
- Bai, ya bai, ya orduako... Ya... Handik ez dakit urte betea 'o hola ezkondu ginan.
- Formalizatu.
- Bai, bai.
- Formalizatu gabe izingo zen biyek taran -taran hor barrena ibilli, ez? Oaiñ... San nahi 'ut seittutik mutil bat izautzen 'zu 'ta beria harrekin joten za zinea 'o...
- A bai...
- Biño len zea gehiyo berko zen...
- Ez....
- Gezki saka 'ta ez hasteko jendia, ez? 'O ze?
- Ordun horrembesteiñeko al zen ba?
- Ez.
- Ordun, ordun zen zea txarra... e.... Zuk kompaziyo batea dantzan ibiltzen ziñan, ni ez nitzen ibiltzen, biño guk kusi itten genittun. Han ibilli dia 'ta "beno guazen zerbatt hartzea"! 'ta dena mutillak patzen zun. Sekulan emakumik ez! Ordun hoi zen!
- Bai, bai
- Merinda 'o itten bazuten mutillak.
- Biño, neska atrebitze al zen satea "guazen gu biyek zerbatt hartzea!"
- Ez, mutillak esango zun!
- Hoi mutillak sango zun.
- Ez, mutillak esango zun!
- 'Ta dantza eskatu?
- Bo... Eoziñek!
- Bai?
- Goua zunak! Altziba....
- Neskak 'e bai?
- Bai, bai bai!