Egun osoan lanean

Transkribapena

- 'Ta lendabiziko rekuerduk zer ttuzute? Eskolan hasi aurretik lanin 'ta hasiyak izango ziñazten baserriyan ez?
- Jesus! Nik hoik denak kontatuko banizuke, ai ama! Hau lana ematen diazu kontatzeko.
- Ni hamairu urte kunplittuta auro hasi nitzan lanian. Errenteiyan, Fabril Laneran, ez dakit aitzia bazun.
-Bai.
- Bota zen.
- Bai.
- Zortzi ordu, hiru pezta eunian. Hariyak lotzen. Lana itten zen 'ta haik lotzen.
- Nik esango zattut.
- Zoldau jon arte.
- Bueno, segi.
- Zoldau eman ziaten 'ta torri nitzanian e' nitzan hara jon. Han lana ez zen itten miño irabazi 're ez. Han ez ziñan zikintzen miño handik alde in nun.
- Laneratik?
- Laneratik alde in nun. Enkargatuk berriz: "Honea heldu al yaz oaindik? Hemen ez duk ezer irabazteko motell!". 'Ta martxa in nun.
- 'Ta noa jon ziñan?
- San Pedroa. Astilleruta. Han 'de beste bi urte in nittun 'ta hua 're ez zin asko gustatzen 'ta... Geo Luzuriagan sartu nitzan. Luzuriagan hogeita beatzi urte in nittun, pasiak, 'ta jubilaziyua hirurogei urtetan eman ziguten eta kitto.
- Nahiko lan inta.
- Oain nik esango zattut. Hamalau urtetako hasi nitzan mendira iatzian billa. Iatzia bakizu zer den? Bale. Aittona difuntukin mendira hara. Hamabost-hamasei urte nittun denbuan
iatzia ebakitzen zuten 'ta behiyak lotzen zittuzten uztarriyan, behiyak hartu, gurdiya jarri harrei 'ta mendira. Hala! Segi taka-taka-taka-ta. Mendira jon 'ta bagenun irriyo bat: mendiya aieka batin erdiya 'ta beste erdiya atera in ber zen iatzia. Zamaka: zamak iñ 'o bestela jorraa
erdiya jarri gurdiyaiy 'ta gotti kartzen genun 'ta hura bota lurrea. Berriz atzea jon, beste erdiya gurdiyan jarri 'ta gotti ekarri, 'ta bota zenun hua, harrei gañin jarri. Gurdiya ondo jartzen zenun denbuan, etxea. Etxea torri, illunakin igual tortzen giñan, in ber izaten zin metak, illunduta igual.
Anaia, sega hartu ta mazka ebakitzea, bestia metan gaiñea 'ta ni sardia hartu 'ta gurditikan iatzea botzea. Meta itten genun denbuan: "Bueno, oain segi... Txokorra bota behiyaiy errapea 'ta txokorrai eanazi", azpiyak atea, azpiyak egiñ, behiyaiy jaten eman, (aspes-aspes) iña.
'Ta geo amona difunta sukaldin arrosayua errezatzen...
- Errezatu beharko!
- 'Ta geok ikullutik gu kontestatzen! Hoi egiya da! Hoi egiya da! Kompaziyo batea sukaldia hemen bezela 'ta ikullua hor bezela, 'ro hola genun, ya aitzen genun.
- A, dena bian?
- Bai, dena bian. Aitzen genun. Miño amona sukaldin arrosayua errezatzen 'ta guk ikullutik kontestatu. 'Ta in berko gaiñea e! Dudik jarri! Haik denak itten genittun denbuan, afai bukarua iñ 'ta hotzak akatzen, sua 're itzaliya izaten genun, hotzak akatzen ohira. Hala!
Hurrengo goizian jaiki goiz: zazpiyak laurden gutxi, zazpiyak. Baratza berdura jartzea: ama Errenteira joten zen esniakin 'ta guk jarri ber genun berdura esne-hartzaillintzako; tipula 'ro porrua 'ro tomatia 'ro zena zela. Haik bildu, pronto jarri xexto batin, behiak jaitxitzen zittun amak,
marmitetan esnia jarri, astua preparatu 'ta ama haik saltzea 'ta gu itxeko lanak itten: bazkaiya jarri, azinda gobernatu, berriz azpiyak atera, mazka ebaki 'ta eman, 'ta kitto. Segi hor. 'Ta gotti jon, ohiyak iñ, itxia txukundu, denak.
- 'Ta zenbat senide ziñazten?
- Gu zenbat senide giñan? Jesus, Maria 'ta Jose!
- Beatzi.
- Bai biño, ez bizi beatzi...
Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-063
Pasartea 0:11:25 - 0:15:20 (3' 55'')
Laburpena Manuel oso gazterik hasi zen lanean: hasieran, Errenteriako Laneran; gero, Astilleroetan; eta ondoren, Luzuriagan, erretiratu arte. Inaxik baserrian nahiko lana bazuen. Oso gazterik hasi zen mendira iratzeetan. Menditik etorri eta baserriko lanak. Baserriko lanaz gain, etxekoak. Amona sukaldean arrosarioa errezatzen eta beraiek ikuilutik erantzuten. Zamaka.

Transkribapena

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-063
Pasartea 0:03:00 - 0:09:30 (6' 30'')
Laburpena Senar-emazteak Zamalbidekoak dira: Manuel Bidegurutzetan jaioa da, Errenteriako partean, eta Inaxi, Zamoran, Oiartzungo aldean. Zamalbide eta Oiartzunen arteko muga aieka hori ongi ezagutzen dute. Inguru horretako etxe askoren izenak eman dizkigute, baita desagertutakoak ere. Zamalbideko eskolan ibiliak dira biak. Toponimia.

Transkribapena

Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-062
Pasartea 0:49:30 - 0:51:30 (2' 00'')
Laburpena Proiektuaren berri eman diot: gazteei erakutsiko diegula eta halaxe dio: "Ia hobeto itten saiatzen din!" "Batentzat txarra dena bestentzako ona, norbea nolakua den". Filosofia. "Ez to ba".

Transkribapena

Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-062
Pasartea 0:47:10 - 0:49:30 (2' 20'')
Laburpena Dantza da gehiena gogoratzen duena. Zakotea hartu eta lanera. Destajoan lanean. Gazteak izaki. "Ez to ba".

Bilerak non-nahi: "ai, gue denbuk!"

Transkribapena

- 'Ta Txikierdin 'e bai 'ta. Geo Gurutzen... Duda itte 'ut, ez dakit itten zen, igual han 'e ingo zen. Kate aldetik jendia tortzen baizen. Han bertan itten zen billera. Katian.
- Bai, hanguk izandu dute joera honea 'ta guk 'e bai hara.
- Bai, bai. Irundarrakin bai.
- Hoi topo... Trambia horrekin bi ayeketa 're kombinaziyua do. Donostira 'ta bestetik Hendaira.
- Bai, topukin erki.
- Bai.
- Kontu pilla erra, Juakin!
- Bai, ordun soiñua, bu! Nun-nahi soiñua! Han 'o hemen, 'o hor, 'o... Puf! Azaiñen 'e itten zen! Azaiñen 'e! Soiñua.
- Gotzen za?
- Bai. Zu ez al za gotzen?
- Aittua itten zela, biño bueno.
- Bai, bai. Azaiñen 'e itten zen. Azaiñe.
-'Ta zeiñek jo 'ro itten 'te zun? Bertako norbattek? 'O...
- Bai, bertakua bai. Bertakua. Geo galdu zen... Asko, asko galdu 'iya holako billerak eta. Asko. Biño gu gaztiak giñan demboan, urti haitan, Azaiñen 'e bertako semia aitzen zen.
- 'Ta dena oiñez, Juakin!
- Bai, bai. Azaiñea jon in ber da, e!
- Bai.
- Han ez da, zea kotxin serbiziyoik! Han ttapa ttapa ttapa ttapa segi. Bai.
- 'Ta geo torri berriz?
- Bai. Jon, jotia bakarra ez!
- Bueno, geo aitzaki politta, neskai launtzeko etxea 'ta!
- Bai, hoixe. Pasaizo politta, paseo politta.
- Batzuk ez zuten nahiko, biño beste batzuk bai!
- Hoixe. Hoixe.
- Zuk Juansene... Juanseneiño jon berko zenun ba?
- Juansendo.
- Juasendora jon berko zenun andriai launtzea?
- Bai. Ugaldetxoa.
- Ugaldetxoa.
- Ugaldetxoa. Beno, Ualdetxo, Ualdetxo bertan ez, biño bai, aldian. Ualdetxotik aldian.
- 'Ta ze joten ziñazten, Altzibertikan, Altziberko billeratikan joten ziñazten?
- Bai.
- 'Ta berriz buelta Uartea?
- Uartea.
- Zuk bertan zenun, biño, harrei laundu in ber!
- Harrei launtzeko jon in ber. Haik bi ahizpa haik tortzen zin, hirugarrena bazen, bazuten... Hiru 'ro behintzat. Ai, ai, ai...! Gue dembo haik!
Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-062
Pasartea 0:43:50 - 0:47:10 (3' 20'')
Laburpena Gurutzen ere bilera izaten zela dauka gogoan. Katea aiekatik etortzen zen jendea. Azainen ere izaten zen soinua. Bileretara oinez joaten ziren. Neskei laguntzeko aprobetxatzen zuten. Ttapa-ttapa segi! Berak Juansendokoa zuen emaztea. Ai ai, gue denbuk!

Transkribapena

Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-062
Pasartea 0:43:00 - 0:43:50 (0' 50'')
Laburpena Pikoketak bazuen fama. Xanistebanak urteko jaiak ziren. Behin edo behin ailegatuko ziren.

Inguruko bilerak

Transkribapena

- Hor zeara joten zen asko, Loiyola! Zeaku horta. Kauen! Soldauxkan kuartela dena nola da? Han. Nola du izena barriyu harrek?
- Loiyola, ez?
- Bai. Loiyola, Loiyola.
- Han zer... Hara joten zen jendia igandetan?
- Bai, hola... Behiñ, batzutan 'ta... Jaiyero ez, biño hola behiñ 'o behiñ. (Fronteran) hartu topo 'ta hara jetxi 'ta bueltako ... handik, kombinaziyo ona zen hura.
- Hoi zuek 'e bai? Zuen erarin? Zuen garaiyan?
- Bai, bai. Bai, bai. Jendia Oiyartzunen sartu 'ta Loiyolan jetxi.
- Erki.
- Erki. 'Ta geo tortzeko, han iyo 'ta hemen jetxi. Tira. Biño han billera 're erki itten zen, e! Geo Loiyola... Soldauxka, soldao han kuartela zen, 'ta hortik jende berriya joten zen.
- Soldauk jongo zin.
- Bai, soldaduk 'e joten zin.
- 'Ta soldao izan arren, paisano jantzitzen zinak, joten zinak 'e bazin, biño behiñ 'o behiñ harrapatzen bazuten... Je...! Erne! Erne! 'Ta hola.
- A! Ba Loiyolakua ez nun aittua. Loiyola joten ziñaztenik ez nun aittua.
- Ez, e?
- Ez.
- Han, hara billera 're jende asko joten zen. Asko, asko.
- Ordun jongo ziñazten Arraura oiñez, eta topua hartu.
- Han topua hartu. 'Ta han topun jetxi.
- Erki!
- Bai.
- Uain 'e bada.
- 'Ta Iru... Irunea 're bai. Irunen 'e itten zen, zea, billera. Biño Irunen, kalin (beste ez e! handik pixkat apartexio. Han, hara 're jende asko joten zen.
- Extebenin 'ta hoitan?
- Bai.
- Han 'e, hara 're jende asko joten zen.
- Sana ziten bai, Extebenin itten zela, 'ta beste nombatte san ziten, biño ez naz gotzen non.
- Ya. Hara 're jende asko joten zen. Bai. Hoi 'ta Loiyola, biyek direziyo banatan. Bai. 'Ta Altziberren, 'ta Txikierdin 'ta gaiñekun...
- Pikoketakuk 'ta gotzen za zu? Pikoketan 'e itten 'men zen, 'o...
- Pikoketan 'e bai? Puldamentu haundiyik...
Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-062
Pasartea 0:40:15 - 0:43:00 (2' 45'')
Laburpena Loiolara askotan joaten ziren, topoan. Han ere bilera izaten zen. Soldaduak ere joaten ziren. Irunen ere egiten zen bilera.