Egun osoan lanean

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-063
Pasartea 0:11:25 - 0:15:20 (3' 55'')
Laburpena Manuel oso gazterik hasi zen lanean: hasieran, Errenteriako Laneran; gero, Astilleroetan; eta ondoren, Luzuriagan, erretiratu arte. Inaxik baserrian nahiko lana bazuen. Oso gazterik hasi zen mendira iratzeetan. Menditik etorri eta baserriko lanak. Baserriko lanaz gain, etxekoak. Amona sukaldean arrosarioa errezatzen eta beraiek ikuilutik erantzuten. Zamaka.

Transkribapena

- 'Ta lendabiziko rekuerduk zer ttuzute? Eskolan hasi aurretik lanin 'ta hasiyak izango ziñazten baserriyan ez?
- Jesus! Nik hoik denak kontatuko banizuke, ai ama! Hau lana ematen diazu kontatzeko.
- Ni hamairu urte kunplittuta auro hasi nitzan lanian. Errenteiyan, Fabril Laneran, ez dakit aitzia bazun.
-Bai.
- Bota zen.
- Bai.
- Zortzi ordu, hiru pezta eunian. Hariyak lotzen. Lana itten zen 'ta haik lotzen.
- Nik esango zattut.
- Zoldau jon arte.
- Bueno, segi.
- Zoldau eman ziaten 'ta torri nitzanian e' nitzan hara jon. Han lana ez zen itten miño irabazi 're ez. Han ez ziñan zikintzen miño handik alde in nun.
- Laneratik?
- Laneratik alde in nun. Enkargatuk berriz: "Honea heldu al yaz oaindik? Hemen ez duk ezer irabazteko motell!". 'Ta martxa in nun.
- 'Ta noa jon ziñan?
- San Pedroa. Astilleruta. Han 'de beste bi urte in nittun 'ta hua 're ez zin asko gustatzen 'ta... Geo Luzuriagan sartu nitzan. Luzuriagan hogeita beatzi urte in nittun, pasiak, 'ta jubilaziyua hirurogei urtetan eman ziguten eta kitto.
- Nahiko lan inta.
- Oain nik esango zattut. Hamalau urtetako hasi nitzan mendira iatzian billa. Iatzia bakizu zer den? Bale. Aittona difuntukin mendira hara. Hamabost-hamasei urte nittun denbuan
iatzia ebakitzen zuten 'ta behiyak lotzen zittuzten uztarriyan, behiyak hartu, gurdiya jarri harrei 'ta mendira. Hala! Segi taka-taka-taka-ta. Mendira jon 'ta bagenun irriyo bat: mendiya aieka batin erdiya 'ta beste erdiya atera in ber zen iatzia. Zamaka: zamak iñ 'o bestela jorraa
erdiya jarri gurdiyaiy 'ta gotti kartzen genun 'ta hura bota lurrea. Berriz atzea jon, beste erdiya gurdiyan jarri 'ta gotti ekarri, 'ta bota zenun hua, harrei gañin jarri. Gurdiya ondo jartzen zenun denbuan, etxea. Etxea torri, illunakin igual tortzen giñan, in ber izaten zin metak, illunduta igual.
Anaia, sega hartu ta mazka ebakitzea, bestia metan gaiñea 'ta ni sardia hartu 'ta gurditikan iatzea botzea. Meta itten genun denbuan: "Bueno, oain segi... Txokorra bota behiyaiy errapea 'ta txokorrai eanazi", azpiyak atea, azpiyak egiñ, behiyaiy jaten eman, (aspes-aspes) iña.
'Ta geo amona difunta sukaldin arrosayua errezatzen...
- Errezatu beharko!
- 'Ta geok ikullutik gu kontestatzen! Hoi egiya da! Hoi egiya da! Kompaziyo batea sukaldia hemen bezela 'ta ikullua hor bezela, 'ro hola genun, ya aitzen genun.
- A, dena bian?
- Bai, dena bian. Aitzen genun. Miño amona sukaldin arrosayua errezatzen 'ta guk ikullutik kontestatu. 'Ta in berko gaiñea e! Dudik jarri! Haik denak itten genittun denbuan, afai bukarua iñ 'ta hotzak akatzen, sua 're itzaliya izaten genun, hotzak akatzen ohira. Hala!
Hurrengo goizian jaiki goiz: zazpiyak laurden gutxi, zazpiyak. Baratza berdura jartzea: ama Errenteira joten zen esniakin 'ta guk jarri ber genun berdura esne-hartzaillintzako; tipula 'ro porrua 'ro tomatia 'ro zena zela. Haik bildu, pronto jarri xexto batin, behiak jaitxitzen zittun amak,
marmitetan esnia jarri, astua preparatu 'ta ama haik saltzea 'ta gu itxeko lanak itten: bazkaiya jarri, azinda gobernatu, berriz azpiyak atera, mazka ebaki 'ta eman, 'ta kitto. Segi hor. 'Ta gotti jon, ohiyak iñ, itxia txukundu, denak.
- 'Ta zenbat senide ziñazten?
- Gu zenbat senide giñan? Jesus, Maria 'ta Jose!
- Beatzi.
- Bai biño, ez bizi beatzi...