Pajina

Primary tabs

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:08:10 - 0:11:55 (3' 45'')
Laburpena Gaur egun, errepidea egonda ere, Tornolatik kalera bitarteko bidea luzea da. Lehen, gainera, ez zegoen bide gisakorik. Auzoko bideak eta herriko gainerakoak ere auzolanean konpontzen ziren: pajina deitzen zioten debaldeko lan horri. Hika.

Transkribapena

-Urte asko (...).
-'Ta oan Txaundon ondotik kamiyu hoi pasten da biño lehen, lehen ze bire zon? Kalea joteko nondik jon ber izaten zen?
-Errotako errekatik ahuntza 're ez zen iyoko, halako bire, gurdibire xar bat. Kurba 'ta zikiña, malda 're bai galanta!
-Errotatik Txaundoa?
-Txaundoa.
-'Ta geo ze itten...
-Handik Santanderrea. Bestia, Txaundotik Portuberriko.
-A...
-'Ta handik Epele ailleka, beste hain moko biriak. Bordaberrira, Añakira, Epelea, ... ddena zea! Astobiria! Asto txar batzuk bueltaka.
-Hoi da. Gurdiyik ez zen ibilko han.
-Gurdiya ibilko ez zen leku asko.
-Karo! Eta geo zer zen kale ailleka errotatikan, erreka ondotikan zen biria hor?
-Bai, Aiendolan barrena Egiaundira saten yogu, Olatxeko pareko bixkar harta 'ta handik Eperpista.
-Ordun berriz iyo itten zen Olatxe pari hortan?
-Olatxe pari hortan goitti itten zun 'ta geo berriz beitti. Goixiotik kanalia.
-Bai. Handik barrena 're bai, oiñezkua asko ibiltzen zen, berko!
Biri hua biño hobik zin, kanale ixkiñetik eunez behintzat.
-Karo, karo!
-'ta hola.
-Zembat ...?
-Ergoin arte gaizki. Ergoindik aurrea 're bire txarra. Kamiyo legia, biño...
-Bai.
-Bire kaxkarra. Zea Muxu... Gaztaiñeko hortatik sartzen zen Muxurura joten zen...
-Bai.
-Goiku hoi ez zen oandik ordun. Gue gazte dembun ez zen biri hoi. Ni Muxurutik ibilliya naz. Gaztaiñea atea. Geo berriy hoi in zuten kaletik, goitik.
-Bai, bai. Hortik barrena joten ziñazten?
-Hortik geo... Geo Altzibarreko bire txar hoi. Pajina geo joten giñan horrea. Portalezatik Altzibarrea.
-Zer zen pajina hoi?
-Pajina debaldeko lana. Zoloik haundinak bete harriz 'o pixka 't 'ta lur pixka 't zabaldu 'ta, pasatzeko aiña jarri.
-Hoi zer zen biri...?
-Urtian behin itten genun pajina!
-'Ta hoi zeiñek itten zun auzokuk 'o?
-Auzolana!
-Auzolana.
-Auzolana du idea horrek.
-Eta zuek haraiño jon ber izaten zenuten?
-Bai, Tornola guzitik joten giñan, itxe bakoitxetik bat.
Zortzi bat egun 'o pasatzen genittun.
-'Ta ze tramo itten zenuten?
-Portalezatik Altzibarrea.
-Bai, e?
-Bai.
-'Ta, tarti hortan bizi zinak ez zuten itten tramo hua?
-Ez. Ez.
-A.
-Hango jendeik ez zen 'zaten. Putxurrotx difuntua 'ta...
"Hau 're badiu, hau 're badiu!" Jornalik gabe, geo Altzibarrea joten giñan potaje pixka 't jatea 'ro... Eguardiyan Torren 'ta tabernak bazin nonahi han 'ta.
Han bi hiru peztakin bazkai legia 'man 'ta, hola ibiltzen ...
-Biño zuek patuta?
-Patuta geok patrikatik!
-Gaiñea!
-Bai, bai, bai.
-Haimbeste lan inta! Eta herriyak ez al zun ematen erraminta 'ro ezer?
-Ez, ez.
-Mateila 'o?
-Atxurra, pikotxa ... bakotxak gen trastua eamaten genun zerbaitte.
-Itxetik?
-Etxetik bai.
-Andako Joxe Luix, ez zenun izautu, ez? Ez.
-Nungua?
-Andako guarda.
-Andakua?
-Joxe Luix.
-Ez.
-Hoa karritakua. Eakusten 'o...