Haur asko hiltzen ziren

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:06:00 - 0:08:10 (2' 10'')
Laburpena Aita zuten Txarondokoa. Ama, berriz, Maimotxekoa. Aita-eta bost senide omen ziren, baina ttikitan hilak. Garai hartan haur asko hiltzen ziren. Ez omen zegoen asterik haur baten entierrorik gabe. Hika.

Transkribapena

-Gu sei giñan bai.
-Eta Txaundon bertan?
-Txaundon bertan.
-Eta zein zenuten Txaundokua, atta 'o ama?
-Atta Txaundokua.
-Atta
-Ama Maimotxetik etorriya. Maimotxetik etorriya Txaundoa. Atta Txaundokua. Atta 'ta bi zin, bi senide anai arrebak.
Bost izanduk 'men zin. Biño ttikitan 'o nolazpatte, bat zazpi urtetan 'e bai 'ta. Dembu haitan meikuk 'e halako fuldamentokuk 'ta.
-Bai, gehiyo, haur gehiyo hiltzen zin.
-Haurra asko hiltzen zen. Aiyeran 'e bai 'ta. Hola...
Iñaxio Aduriz difunturi aittu izandu niyon "Dembatin asteik ez yun izaten haurran entierroik gabekoik. 'Ta gau ez zekit azkenekua noiz izandu zen. Hoi oso ajustatu ziten nolazpatte".
Hoi klinika, aiyeka batea ez bada bestea, biziik atetzen dute haurra.
-Lehen astian behin 'ta, e?
-Astia ez zen izaten haurran entierroik gabekoik.
Hoi taxixakin hantxe zola, numbaitteko hartu nun taxixa hoi 'ta nunbaitik arguyua atetzen zun 'ta. Nola san zun goguan eukitzen dut.
-Bai, bai, bai.
-Hala da oan.
-'Ta hoi jende gutxiyo giñala Oiartzunen!
-Bai,ba.
-Bai, bai. 'O hoi da, lehen 'o jaiya (baldin bazen 'e bai?)
-'O zuzen ez bada heldu ebaki 'ro, biziya atetzen da oan.
-Oan bai.
-Nola hala. 'Ta ordun berriz holakoik ez 'ta. Meikua herriyan 'ta partua jangoikun itxian 'ta kamiyoik ez 'ta. Zer zen ordun?
-Jesus ... Zea ibiltzen zen Don Regino hua zaldiyan?
-Don Regino zaldiyan gaiñin 'ta.
-Zuk haik izautuko zenittun, ez?
-Bai, gue meikuk lehembizikuk haik izautu nittun nik Don Regino 'ta Don Bernardo.
-Oñatibia?
-Oñatibia. Geoztik kambitu dia asko. Pilla erra bai. Hain aurrekua Don Peliz 'ta saten zittuzten gue attak eta. 'Ta haik 'e, haik ez nittun izautu 're nik!