Aziendarekin kontrabandoan

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-024
Pasartea 0:32:43 - 0:39:30 (6' 47'')
Laburpena Aziendarekin ere ibiltzen ziren. Hauekin lana egitea zailagoa zen; izan ere, paketeak gordeta utzi daitezke hurrengo txanda arte, baina azienda zaindu egin behar da. Behin, azienda jaso behar zutenak ez ziren iritsi bere garaian; gaua eta eguna pasatu zuten behiekin. Ganaduak pasada handia hartzen zuen bidean: nekatuta egoten zen, eta gaixotu ere egiten ziren, mugako erreka pasatu eta izerdituta.

Transkribapena

-Hortxe ibiltzen giñan. 'Ta geo ganauakin 'e itten genittun sayuk, aziendakin 'e. Beintxikiko bi anaiyak
Bai 'ta biyek difuntuk dozte 'ta. Hiruak Baldiko itxetik goixio gaua 'ta euna pasa genittun.
Bagenittun, izango zin berroei bat azienda. 'Ta ibilli genun lan erra. Gosiak eun guziya 'ta gaiñea hairi ezin kontu.
Lotzen genittun batzuk, sokak bazittuzten batzuk, denak ez. 'Ta lotu 'ta tartin izaten baitia aluitak beti 'ta bestik jon 'ta hairi da adarrakin 'ta.
'Ta dda! Kolpia 'ta eskapo in, soka hautsi.
-Behiyak?
-Behiyak.
Eta hola gazte samarrak eta hola lotu aixa xamarrak harrapatzen zineko lotu 'ta hain arrimoa bestik han eukitzeko biño
gosia haik 'e galanta 'ta arbol hostuak eta jaten 'ta uzten geniyon pixkat biño jon itten baizin, ez baizin denak itxe batekuk haik denak puxka batekuk eta.
-Denak arrotz.
-Arrotz 'ta. Hala 'biltzen giñen 'ta hantxe. Guk ordun 'e iul jongo giñan illunarr illunpatxin 'o jongo giñan, goiz torko zila 'ta jon giñan.
'Ta gau guziya pasa 'ta azaldu ez. 'Ta jende pranko (1):15117] lanea jon ber zuna baizen han. Mina lanea jon ber zutenak pranko (1):15117]. Santiatar haik 'ta geo bai, franko[franko (2):15118].
'Ta gue Inaxiok 'e goizin seitan telefonoa jon ber izaten zun, telefonun liniko kargoa. 'Ta hala 'ta haik tortzen zin utzi in ber izan zuten haik, ez bazin heldu 'ta.
'Ta gu geldittu han. Beintxikiko bi anaiyak 'ta ni. Heldu baldin bazin aleiya 'ta geo torko giñala gu 'ta bueno.
Euna argittu 'ta geo torri! Euna argittu 'ta geo hua azienda pilla, hua pilla! Zean ikazlotuan(?) lepotik eta beko aldian birian maten zuten zea.
-Ardiyak bezela
-Bai, beltz-beltzak 'e bazin 'ta gorri-gorriyak 'e bai 'ta hua kuadril zerriya!
'Ta san nun: "Hoikin ze in ber dugu oan? Hoikin ze in ber dugu hiru laun mixerablek?"
Eta: "Zerbaitt ingo dugu". Joxe korajes(?) ikiarriya zen. 'Ta: "Zerbaitte ingo 'gu". 'Ta hartu 'a betik goitti eaman han beko xabaletik goitti.
Zea aldea. Nola da hua? Bau harrek Burnaiztiko honentxoko lepu harrek beste izen bat: Azeilepo. Axeilepo. Axeilepoko azpiy hortan jarri genittun leku (...) xamarrin jarri genittun.
Hantxe 'ta eun guziya pasa 'ta arratsin jon zin handik laun mordoska 't.
-Haik billa?
-Zea aurrea titzea.
'Ta jon zin Joxe Epele difuntua 'ta Joakin Ardozkua, haserretu.
Bazuten zerbaitte kinbera. 'Ta miatxua zen erra zen, hauxe bezelako bizkarra zun. 'Ta erra. Bai denak 'e errak zin. Mataderoko heldu zen azienda.
'Ta erra 'ta gizajua hura nombaitte torriya Frantziko mugatikan presaka 'ta izerditan tortzen zin. Geo irriyun sartu 'ia 'ta busti 'ta plemoniya, plemoniya harraptua.
Asnasiyik 'e ezin zun hartu gaixuak. 'Ta han 'ta: "Hau ez duk jongo 'ta hau ez duk jungo 'ta". Joakiñek saten ziyon: "Hau utzi zaun hemen".
"Bai, utzi 'ta ze in ber yeu?"
"Galdu in ber yeu". Joxe 'ta hoinak baizin, Joxe Epele 'ta Bernardonak. 'Ta "Nolapaitte tira in ber yeu, tira in ber yeu nolapaitte"
Bueno, bueno 'ta hola hasi giñan 'ta hua gaixua polliki, polliki, polliki 'ta ha, ha, ha! Nahiko lanakin 'ta betik goitti 'ta goiko alambrea atea beimpin.
Kostata e! Ate zuten. 'Ta guk aurrea tira genun beste aziendakin tira genun. Ba al dakizu noa jun giñan? Bentatxuira.
Jon giñan. Leno eun guziya 'ta aurreko gaba han pasik, esperun 'ta eun guziya guardiyan pasik, arratsin Bentatxuira.
'Ta Bentatxui biño honontxoxio zea Miforro aitzia izango zu?
-Bai.
-Hilla izango da honezkio, nik ez dait. Miforron anaiya 'ta Miforro bea 'ta tortzen zin mutil mordoxka 't billá.
Aberik billa. Miforrok hartzen zittun geo hoik. 'Ta hara torri 'ta haik hartzeko 'ta hasi ga pixka 't zabaldu in zin aziendak. Pixka 't hola zabaldu jatea, jakiña, jatea. 'Ta birian hiru galdu 're in genittun. Iruita txaolatikan Ezpalarrira bittarte.
-Sandios! Alde askiyan.
-Bai. 'Ta geo zea, zerbaitte kontatu 'ta palta. Maldazartako(?) gaiñin kontatu 'ta hiru palta 'ta horra!'Ta leno Aizekogaiñin hortxe ttun denak. 'Ta bai hementxe ttuk nombaitte.
Martxel difuntua 'ta (...) Jexux. Haik harratuko zittuztela 'ta haik torri 'ta zean harrapatu Ezpalarrietaku hortan. Biria Ezpalarriku hartan buelta derrepente itten du hola?
-Bai, rebuelta.
-Rebuelta 'ta geo goiyin bestia biño beku hartan haik aurrin hartu 'ta jakiña bire txar hartan kusi 're ez ongi itten 'ta! Haik jira zin (...) bestik zuzenin jon aurrea, hiru haik 'ta han geldittu.
Geo haik torri zin billa 'ta gu jon. Han gailtzala zea soiñua aittu genun zerbaitte hola fuum! Soiñua 'ta zer 'te zen hor 'ta ya bakarran bat eroi den 'ta hala pixkat beira 'ta han Forro bea uste 'ut jon zela. 'Ta hasi zin 'ta hor karobiya da. Ya karoira eroi den 'ta.
Karoira eroiya, miaa gazte bat, erra, erra. Behiya aiñakua, miaa gaztia. "'Ta oain ze in ber dugu?" 'Ta ze in ber dugu. 'Ta bai ate in berko nola hala. Ate in ber. 'Ta haik mutil mordoxka 't torriyak handik Hernani aldetik eta gu 're mordoxka 't jonak hemendik.
"Denan arte ez dugu ateko ba?"
"'Ta ateko yeu"
-Euna argittua izango zen Erramun?
-E, bai ongi! 'Ta zea soka lepuan zittuztenak kendu, batzuri.
Ahal zen bezela harrapatuta fuertexkonak 'o. 'Ta sokak man, bi soka 'ro. Geo isastik beste batzuk 'ta heldu 'ta. Jende gutxi kaitzen ba ixkiñ hortan 'e, karoiyan ixkiñin 'ta. Bestik hairi bai heldu, personai beai 'ta han.
Tiika, zea jarriyak kolan helduta. 'Ta denak: "Jau!" 'ta
-Sokatiran.
-Bai. "Jau!" 'Ta nozpaitte iatsi ba zeai, bazterrai azienda hoi. 'Ta goitti eutsi (...) 'ta eutsi. 'Ta jau! 'Ta jau!
'Ta sartu zin zoluan beitti 're bi laun, Miforro 'ta hoik. Azpitik Miforro kriston indarra baizun. Pultsolaiya zen hua. Pultsolaiya bai. 'Ta hartu 'ta hantxe atea hankaz goitti kampoa.
'Ta bueno berriz 'e abitu in ber yeu hemen 'ta. Goitik beitti han abitu zin 'ta gu 're bai itxea jon atzea.
-(...) A ze buelta!
-Bai honontz heldu giñala, zeatik Malbuzarretik honotxoxio Ezpalarrietako aldexioko zea hartan topo hirukin zijuztela!
'Ta san geniyon nola zin 'ta jongo zila espetzeko 'ta bai. Beimpin geldittuko gattuk. 'Ta bi laun han 'men zeuden. Haik jon zinin hairi entretu 'ta haik martxa besti haikin 'ta haik itxea.