Mandoak ezin garraiaturik

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-024
Pasartea 0:39:32 - 0:41:45 (2' 13'')
Laburpena Azienda klase bat baino gehiago pasatzen zen: behiak, zaldiak, mandoak... Mandoak ohitu gabe egoten ziren eta komeria galantak ibiltzen zituzten ezin eramanik.

Transkribapena

Hola, ibillerak, holtxeko ibillerak izaten zin.
-'Ta ganaua ordun handik tortzen zen?
-Bai.
-'Ta zer zen behiya beti 'o zaldiyak'ta 're izaten zin?
-Bai, zaldiyak igual, manduak 're, mando koxkorrak 'e. Mando kozkorrak, guriyak tortzen zin. Mando, urteko animaliyak, guri-guriyak! Earrak! Tortzen zin, biño motelak.
-Bai, manduak izaki biño astua biño eruguk haik!
-Bai. Haik kostumbratu gabik eta haikin komeiyak kusten genittun. Komeiyak kusten genittun.
-Bai, seuru.
-Guk hemen txanda batin, hemen Aitxuleiku horta karri zittuzten 'ta.
'Ta guk hartu genittun hor 'ta san ziun: "Ez dait alletuko 'izuen nahiko lanak ibilli ttugu guk 'e, ez dait alletuko 'izuen". 'Ta goitik beitti abitu 'ta bela bat eroi ziun. Goitik beitti abitu zeneko bamba lurrea.
"Horra oantxe earra yeu"
Pixka 't utzi 'ta berriz 'e hartu 'ta isasetik 'ta lepotik eta altxatu nolapaitte. 'Ta berriz 'e segi mordoxka bagenun. Berriz 'e segi 'ta nombaittea karri ber 'ta oan hokin lan erra izaten baita hoikin.
'Ta heldu giñan altxatu genun 'ta beitti 'ta kamiyoa. 'Ta kamiyun beitti ahal zun bezela biño atzealdia balantxaka balantxaka. 'Ta bi launek eskua sartu isatsan azpitik hola. 'Ta bihatzak kruzatu hola elkarrei.
Hola 'ta eskua bazterretik batak bestiai man 'ta bat halaxe karri genun. Kamiyun ezin utzi ba. 'Ta halaxe karri genun. 'Ta sekula (...) biziyik ate 'ta, kamiyoz karri. Kamiyoz kamiyo torri giñan, berko! Alto itten bazuten martxa guk 'ta hantxe geldittuko zin.
Ez zen erremiyua, ez zen biretik atetzia gehiyo. 'Ta Atxabaltako parea torri 'ta ate ber ba hor nahita nahiez. Kamiyun ez zon besteik 'ta honea kartzia 're ez baigenun nahi. Atxabaltaku hortan sartuko genittula.
Atxabaltaku hortan guardan terrenu hartan goitik beitti hartu genun 'ta beiz 'e eroi ziun. Ezin zun gaixuak eta. Harrek ezin zun, ezin zun harrek. Iñola ezin zun. Busti, busti, bustiya zea ddena.
Hartu 'ta nolapaitte berriz 'e pixka 't altxatu bai, berriz 'e lurrea 'ta erdi arrastaka 'ta hola bajatu genun Atxabaltako bordea. 'Ta hantxe sartu genittun.
Geo pixka 't ondoko euneko bota genun belar zakar puxka 't bota geniyon 'ta zeatu zen, animatu zen.
-Pizkortu zen.
-Pixkortu zen, gaztia izaki hua.