Kafe-garraioan

Primary tabs

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-024
Pasartea 0:06:50 - 0:11:30 (4' 40'')
Laburpena Munduko bigarren gerratean kafea pasatzen zuten mugan. Zaku handietan etortzen ziren, eta hauek txikiagoetan jartzen zituzten, gau-lanean eramateko moduan. Berak hamasei urte zituen, eta, hasieran, ezin zituen altxatu zakuok, baina ederki saiatu ondoren, lortu zuen zakuak garraiatzea. Edozer gauza, bera baino zaharragoekin kontrabandoan aritzeagatik.

Transkribapena

-Tortzen zin kamionak kafikin. Kafia hasi zen, kafe gordiña, erre gabia. Zako...
-Alia, alia, kafe alia.
-Kafe alia. Prantziyan gerra ai zun,
Alemanak ai zin hor. Alemanak hartua zuten hoi dena. 'Ta itten 'men zuten zerbaitte botika itteko, izaten 'men zuten kafe gordiña.
Bai. 'Ta hala zakuk tortzen zin, gaiñin Brasilgo seillukin 'ta tortzen zin zakuk josiyak e! Zaku earrak, hako lori-lori batzuk 'zaten dia gozo batzuk!
-Bai, biño loriyak. Hala, halako kamionak tortzen zin. Errenteitikan 'ta rra! 'Ta hor bri-bra, bri-bra, bri-bra botzen zittuzten. Hogei zako igual lurrea 'ta anda!
Martxa haik auro! Beldurra izaten 'men zuten 'ta alde auro haik, itten zuten. 'Ta guk haik hartu 'ta arrastaka 'ta ahal genun bezela.
Hor azpikaldin barruti xar bat bazen 'ta hara atetzen genittun Inaxio 'ta biyek. Han utzi 'ta geo tortzen ziun jabia. Handik ondoko eunea 'o ondokun 'o.
Tortzen zen 'ta ni ayudantia. 'Ta Inaxio be lanea 'ta aitzen zen 'ta ni. 'Ta zea joskura polliki-polliki zakua hondatu gabe ebakitzen geniyon zakuri.
Jositako listo... zea hura.
-Joskura.
-Joskura. Geo harrek jon ber baizun, zaku harrek jon ber baizun. Biño osoik gehiyegi izaten zen.
Nik ez dait ba berrogein bat 'o berroeitamar kilo zembat 'zango zin haik. Bai 'zango zin berroitamar. Ez dait ba. Mmm... Ez zin humbeste 'zango, zertik hoitamarna kiloko zakuk itten genittun bizkarrrin eamateko.
-Erra hua 're!
-Bai. Nahikua izaten zen. Hala 'ta prepatzen ttugu zaku hoik 'ta. Betetzen genittun erdiño 'ro hola 'ta hartu 'ta raka, raka, raka.
Jabik itten zizkan doblatu 'ta billutzen zun. 'Ta lixtoiya 'ta pastorratz haundi bat hola mutur ukerrakin 'ta harekin raka, raka, raka josten zun.
'Ta bi belarri, bi aiekatan erki itten zizkan, bi belarri raka, raka, raka buelta in 'ta. Usuarraiyo iña.
'Ta rast bi pasaera man 'ta koapillo bat in 'ta bueno "Hau bale! Tira horrea".
'Ta nik hartu 'ta bazterrea arrastatu pixkat.
Hala jartzen genittun. 'Ta nik Inaxioi saten niyon: "Ño, ni 're jongo nitzake pozik! Zuekin jongo nitzake"
"Bai, biño hoik bizkarrin jaso in ber dia!"
San zin. Hua astuakin intako biaji hoi inta, handik puska 't geruo zen. Banittun, orduko izango nittun hamasei urte 'zango nittun.
Haik beimpin bai. 'Ta hala, jaso in ber da 'ta.
"Jasoko ez dut ba!". 'Ta nik jon 'ta prueba itten neone bakarrik jon 'ta bizkarrea 'ta ja! Hoeitamar, hoeitamar kilo baitia!
'Ta honaaiño itten 'ta hemendik goitti ezin 'ta. 'Ta ejerziziyua eunero, sateko gaiñea 'zaten nun lana 're. 'Ta jon 'ta aitzen nitzan.
Prepaziyuk itten. 'Ta hasi nintzen ba jasotzen. Goitti jasotzen hasi nitzen, bizkarrin jasotzen. Manejoz kontra hartu belaunetan. 'Ta belaunetatik goitti gorputzai eatsi 'ta gorputzin goitti in 'ta ttak honea atetzen nun.
-Harri-jasotzaillik bezela.
-Bai hala. 'Ta geo bueno! Noizpaitte beimpin jende asko hasiya tokatu 'ta "Hau 're..." gue inaxiok san ziyon jabiai: "Hau 're jongo 'men yuken, miño oandik gaztia duk 'ta ez dit eaman berko"
'Ta: "Oi! Zertik ez ba? Gue tartin hortxe jongo 'uk "
Hala, ni bai konten aski san zin zeak, harrek, birian beldurra 'ta: "Zu nekin batea torri e! Zuk nei seittu. 'Ta ezin jaso baldin bazu, nik launduko zattut jasotzen".
Hala, 'ta ez jasotzen nun. Iñalak itten nittun e! Iñalak bai! 'Ta martxa, 'tabiajia in'ta ikiarri kontentu. Hara jon 'ta, Endaerreka joten giñan, jenelin Endaaborda. 'Ta jon 'ta han bokailluk izaten genittun 'ta.
Ardo pixka 't han hartu, ez erra biño. 'Ta... Bai, ardo... Ardo haren zean 'ta pixka 't bizitzen giñan berriz 'ta gen biaje hoi in 'ta itxea. Beno, bost duro. Ordun bost duro, itten genun bela biajia.
'Ta hasi giñan 'ta handik aurrea zeatu, jaarri. Jarri 'ta horko biaji hoi aixa itten. Hogeitamar kilokin aixa. Oan, batzutan itten genun, beldurra baldin bazen, biria 'ta hoi fuera e! Larretik.
'Ta ordun izortzen zen pixka 't.
-Dena pauso txarra.
-Goienetxekoerreka jon 'ta handik goitik beitti, larrian zea goitti urbiria bazen han 'ta han barrena jon 'ta handik goitti atetzen giñan Aitxuleiko lepo ixkiñ horta 'ta.
Handik banaka-banaka pasa 'ta hola beldurra izaten baizen. Kusten baigenittun nola tortzen zin goitti guardiziilak. 'Ta guk miedoo! 'Ta hala, ordun berrize hua 're bolaa pasatzen zen 'ta.