Soldaduengandik gordeka

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-024
Pasartea 0:11:30 - 0:14:15 (2' 45'')
Laburpena Kafea pasatzen zuten garaian, Aritxulegiko errepidea egiten ari ziren soldaduak. Haiek ez ikusteagatik itzuli gaitza egin behar izaten zuten. Astoekin hasi ziren pakete-garraioan, baina hain bide txarra izaki, azkenean astorik gabe jarraitu zuten, bizkarka.

Transkribapena

-Berriz bolaa hua 're pasatzen zen 'ta berriz 'e atzea leengo birea. Geo asko samar tira zuten, tira ikarriya 'ta asko samar karri zuten. Hasi zin eamaten 'ta jendia 're ber 'ta jendia billu in ber 'ta geo eozein ez zuen jon nahi izaten batzuk eta.
-Gaiñea konfintzako jendia.
-Bai kofintzako jendia ber 'ta. Hala 'ta geo san ziun gue Inaxiok zea, Sailpuuko Inazion, Joxe 'ta hoin,, Joxe difuntun 'ta aitta.
-Inazio hua 're.
-Inazio hua 're. 'Ta harrek hua jongo zela astuakin.
'Ta ni 're harrekin batin astuakin guk eamateko, zea biña. Bestela banakin jonten giñanak gu, harrekin biyen arte eamango genittun lau. Bi astokin lau pakete. 'Ta hala 'ta eun batin baguz betik goitti 'ta Aitxulein tunela itten ai zin.
-Soldauk.
-'Ta soldauk eta. Hara ailletu 'ta han herreruk kampun txaol txar batin kinkiti kanka 'ta. 'Ta hala hara ailletu 'ta handik goitti ate ber ba. Tunelan zeatik goitti, 'ta polliki-polliki. 'Ta arre 'ta gue astuakin.
Ate batzuk eta, 'ta sarjenton bat 'ro 'ta: "¿A donde va esta gente? ¿A donde van?" 'ta hasi ziun 'ta "¿A donde vais?"
Inazio difuntuk san ziyon: "Al molino, al molino". Zea errota guzela, ordun errotaa joten baigiñen Naparruño.
'Ta "Sí,pero en estas horas..." 'ta hasi zen armoniyan. Biño guk martxa aurrea. Jon giñan 'ta nahikua hasi guk hoi akortzen, zerbait usaiya bazun zerbaitte harrek.
'Ta bueno, ez zela ba hala asko joteik. 'Ta beno geo pentsatu genun handik ez zola joteik 'ta jongo giñala Olaundittotikan, iyoko giñala Aiakosoroa, betik goitti.
-Astuakin?
-Astuakin. 'Ta hala polliki-polliki, polliki-polliki jon giñan 'ta Aiakosorua biño beeixio, Larregorrietaku hortan harkaitz zerri batzuk baia. Gue asto txar hua ttikiya zen biño zea zen pixkorra 'ta arrimatzen zen hoa.
Biño Sailpuukua kankaillua 'ta zea zen baldarra. Hua ezin harrek, astuari ezin. 'Ta guria goitti iyo'ta ai zen otia jaten 'ro 'ta nik hartu muturretik 'ta Inazio difuntuk atzetikan 'ta asto haundiy hua 're iyotzen genun.
Geo Endaasorotikan, Enarazpiyan barrena berriz Aitxulein barrena jetsi. Pentsazu ze buelta!
-Joe... Ze buelta!
-Ze buelta!
-'Ta bire txarra!
-'Ta bire txarra.
'Ta malda beitti dena harriya 'ta zikiña 'ta astuak irristatzen zin 'ta hantxe niok eamaten nittun 'ta. Beno biaji hua 're itten genun ba.
-Handik sartzen txaolea?
-Bai. 'Ta handik beitti martxa.
Geo hala 'ta hala 're pixka 't izutu 'ro itten giñan 'ta beldurra 'ta astua galdu ezko astuan jabia 'ro nun zen 'o hasiko zila seittun 'ta akabo iñalak 'ta. Bueno utzi genun hua 're.
'Ta geo berriz 'e bizkarrez 'ta benga! Amakin bat zako kafe jon zen.