Mugaraino

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-024
Pasartea 0:14:15 - 0:16:15 (2' 00'')
Laburpena Endabordaraino joaten ziren paketeekin, eta, han, askotan, paketeak jasotzeko jende gutxi izaki, eta mugaraino joan behar izaten zuten.

Transkribapena

Geo joten giñan, geo zeatu giñan pixka't pixkortu giñan, gu 're erarin pixka't aurrea 'ta.
-Bai 'ta honek beak 'e indartu.
-Bai 'ta. 'Ta joten giñan hara, Endaraaku horta 'ta Naparrak tortzen zin billa.
'Ta jakitten zuten zembat zen, biño haik 'e jendia nahi aiña ezin harrapatu. 'Ta askotan bi hiru laun 'o palta. 'Ta bueno, norbaittek jon berko zute ba aurrea. Lembizi aldetikan bestik joten zin, pixkat gu biño zeaxiuk edadexiuk 'ta espabilatuk.
Otsamanteiko Martxelino difuntua 'ta, zea Antzuzaltako Errejino 'ta, hoik joten zin 'ta. Geo gu 're pixka 't zaletuk eta jongo giñala 'ta. Hala hasi giñan joten 'ta joten giñen.
Zeara, Zelainzokoa. Zelainzokoa. (BERA)
-Biaje erra.
-Eskolamendin (BERA) beitti. Sartzen da auro hara. Biño hemengo personantzat lekuak ez dia haik.
Gu ordun, trena ibiltzen zen han, trena txar bat. Zeatik nombaitte.
-Bidasoa, Bidasoa. Bi trena 'ta bi aldetan.
-Ibilli al zen?
Nik kusi, aski aldetik pasa bai biño.
-Hua zeaiño joten zen, Elizondoiño ez zen ailletzen, Irurita.
-A Irurita!
-Irurita.
-Bai 'ta geo Iruna tortzen zen, hako estaziyoa 'ro
-Eunin bi biaje itten zittun.
-Bai.
-Aski motela bai.
-Bai. Ttiki-ttiki bat, 'ta tunela 're galanki hor.
-Bai.
-'Ta hala geo hor, hara jon 'ta beira jarri 'ta: "Erne e! Trena heldu baldin bada, zea baztertu." 'Ta hola saten ziguten. Geo han naparrak 'ta napar haik batek Pepe. Zea karabinero (?) 'men zen bea.
Zea numbaitte han karabineruk beti han ba, karabineruk. Oan geo guardiziilak jarri zin biño, len leeno mikeletik 'ta karabineruk baizin. Mikeletik 'e bai, mikeletik gaixtuak gaiñea! Gaixtuak haik bertakuk izaki, euskaldunak zin.
Karabineruk berriz zea numbaitik torriyak ez zin hain zeak izaten. Ez haik 'e onak ez biño, hok espabilatuuk.
-Bai 'ta gaiñea bertakuk.
-Bertakuk. Hala 'ta... Hala beimpin