Kontrabandoan hasteko irrikan

Primary tabs

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-024
Pasartea 0:01:40 - 0:06:50 (5' 10'')
Laburpena Erramun hamabost urterekin hasi zen kontrabandoan. Anaia ere ibiltzen zen, eta hari laguntzen hasi zen. Aski pozik bai, gainera. Anaia saiatu zen bera izutzen, baina ez zuen lortu. Gustura egin zuen lan eta gehiago egiteko gogoa eman zion.

Transkribapena

-Hamabost urtekin hasi ziñala?
-Bai. Hamabost, hamabost bat urte 'ro hola limbiziko. Anaiyak, Inaxio difuntuk san zin eun batin:
Ni hemen ibiltze nitzan kontrabandun. Hoik fuerte ibiltzen zin. Gue anaiya 'ta hoik 'ta nik 'e ixira haikin batin 'o ibiltzeko biño oandik umia.
Xoxa irazten baizuten haik 'ta umia oandikan, arront gaztia 'ta hala 'ta. Hemen beti aurrea baguazen 'ta san zin eun batin:
"Zea Erramuntxo", Erramuntxo saten ziten mutikoxkorra 'ta "Erramuntxo!"
"'Ta zer 'ta?"
"Gaur arratsin jon nahi al zu nekin kontrabandoa 'ta?"
"Bai pozik"
"Bai biño zea paketik haundiyak ez al dia izang, nik kartzeko haudiyak eta?"
"Ez, ez astuakin jon ber duk"
"Astuakin, 'ta astuakin jon ber al dut?"
'Ta bai. Bueno, biyek abitu giñenin (bajoxki hitzeitten al dut?)
(Ez, ez, ez ongi, ongi)
Abitu giñan biyek astua hartuta, itxeko asto ttiki bat bagunun, Ottarre 'ro saten geniyona, 'ta harekin. Betik goitti, 'ta Aritxuleiku hortan pasa 'ta.
Noa jon ber 'te 'gu ba 'ta Iruziña, Iruziña, baserri bat da Iruziñ. Hara. 'Ta arratsa illundu 'ta orduete 'ro, gehiyo igual izango zin 'ta.
Han berriz arbol guziyai lotuak zakurrak, bai dozena bat 're. Jesus hua zakur pilla! Ddenak sangaka, hua desditxa zoku hartan!
'Ta hala. Bai, ez zen atia jo berrik. Leiyotik krik soiñua 'ta beak beira zea aittona. Beira 'ta Iñaxiok san ziyon:
"Zea, Joxanjel, gu ga, gu ga, ez ikaatu" 'Ta: " A bueno, heldu naiz, heldu naiz" Harrek baizikin, han baizittun guk karri ber genittun gauzak han baizeuden.
'Ta hala torri zen aittona hoi 'ta txakurrak ixildu zittun. 'Ta goixio borda 'at badu horrek, borda koxkor bat. Hara jon giñan 'ta.
Han barrenin kamionka bat eur bai aixa. Barrenin zeak hola poste baten tamaiñokua metazi 'ta holako zeak, eurra dena. Neguan iñak udaako.
Belarreko 'ta hola izango zin pilla bat 'ta haik kentzen hasi zen 'ta gu 're hasi giñan 'ta kendu genittun bazterreta. Hain azpiyan zeuzkin haik, guk karri ber genittun haik.
'Ta hiru pakete koxkor. 'Ta bueno hartu 'ta astua, nei saten zin Inaxiok:
"Zuk astuari silla kontu e, arrantza igual itten 'men dute hoik!"
"'Ta zuk silla kontu astuari!"
'Ta "Bai, bai!". Muturretik buelta man sokakin 'ta nik eutsi astuari 'ta astua 're erne xamar han 'e bertan astuak izaki 'ta usaia aitzen harrek.
'Ta ñio... Han ziarka 'ta beri harrekin 'ta. Bueno lotuta jarri genun 'ta handik abitu giñan ziarka 'ta kanalia pasa genun. Kanalin gaintik barrena.
Marai haundi ba al dakizu non den?
-Bai.
-Marai haundi biño lentxio, han peligrua izaten baizen.
-Bai, peligrosua zen hua.
-Bai.
-Haitz haundi batzuk bazin.
-Bai
-Haitz (?) holako haundi batzuk.
-Bai, bai. Bazin. 'Ta hara torri ber genun 'ta san zin Iñaxiok. Bueno, ikaz plaza bat harrapatu genun hara biño leno 'ta.
"bueno zu eon hemen pixkatin, nik kusi ber dut hor deus ba 'te den"
'Ta hua makillakin taka-taka-taka torri zen 'ta kusi 'ta jon zen. Jon zen 'ta nik seittun lembiziko galdea: "Zer deus kusi al 'zu?"
'Ta: "Bai, gizon bat kusi 'ut" san zin. Nik hua sustua, ikaatu 're ordun asko itten nitzen oandik gaztia 'ta. Ikaatu 'ta: "Ze, ze gizon zen ba?"
'Ta parra eskaptu ziyon 'ta gezurra san zun, gezurra. 'Ta: "Ez, ez kusi 'ut nik, trikua"
Han noski kusi 'men zun.
Maraiyan, 'ta maraiyan azpiyan 'men zon maraiya jaten ai zena trikua. 'Ta noski ya ailletu zenin rararara! soiñua ate men zun 'ta halako zea bat man 'men ziyon.
-Harrei 're zarrakua!
-Bai. 'Ta hala beimpin jon 'men zen 'ta hala. "Ez ez, lasai torri ez duk hoitakoik".
Hala ni astua sokakin 'ta hua aurrexio 'ta biyek torri ga handik. Aritxuleiko lepua horta. Aitxuleiko lepuan 'e ni lentxiotikan geldittu, txaola nola, txaola txuiya.
Haren azpikaldeikan. 'Ta hua torri 'ta kusi zun lepua dena 'ta "Ez da iñorre". 'Ta, hala, bueno guazen. 'Ta pasa 'ta handik goitik beitti ziarka ziarka Goienetxekoerreka.
kosta ziyon bai asto gaixuari. Birexur txar batzuk eta lepua jotzen zizkan karga 'ta. Jetxi giñan 'ta handikan Bazterkalteko gaiñin barrena, itxea karri genittun ba.
'Ta geo hortik beitti bizkarrin eaman berrak zittuzten. Astuakin ez baizen han beitti joteik. Jon zandu zin e! Biño gaizki ibilli 'men zin.
Harrek ordun launa zea zun, hola ibiltzen zena Gergorio difuntua, Eiyarkua, Eiyarko Gregorio.
-A bai, bai, bi mutillen aitta.
-Hor bizi baizen Penain , Zentralin, zentralin.
-Bai, bai. Harrek andria koja zun, ez?
-Bai, ttiki bat. Hala 'ta beimpin hor, hemen utzi genittun 'ta geo zerbaitte bost duroko bat eo ailletu zen ba 'ta ni bai aski kontentu!
Ordun duro bat 'e asko izaten baizen, ez baizen nonahi izaten dirua!
-Bost duro kustia ordun...
-Bai 'ta berriz 'e joteko pronto biño astuakin gutxi ibiltzen zin. Bizkarrin ahal bazen. Astua tokatu ezko, astua galdu in ber. 'Ta astuak berriz bakizu
nongua den hara joten da 'ta.
-Bai, bai normala.
-Azaldu ingo baizen 'ta hala.
'Ta biaji hoi in genun bai, biño. Hala, geo handik aurrea pixkat, 'ta honea tortzen zin kamionak...