Hiztegia: H
hai parrak itten genittun guk! . Esapideak.
★ A ze nolako farrak egiten genituen guk!.
🔀 Vaya risas nos hechábamos nosotras/os.
haik 'e ez ziyoten beitzen ezta ezta ezeei 're!. Esapideak.
★ Haiek ez zuten ezerekin erreparorik.
haik 'e kontzientzi errakin geldittu zin ba. Esapideak.
★ Haiek ere kontzientzia txarrarekin gelditu ziren.
haik bena itten zuten. Esapideak.
★ Haiek nahi zutena egiten zuten.
🔀 Ellas/os hacían lo que querían.
haimbeste ur izaki ingurun 'ta haraiño jon ber!. Esapideak.
haizia ate. Esapideak.
★ Haizea hasi, haizea altxa.
🔀 Levantar viento.
hala 'e kontentu. Esapideak.
★ Hala ere pozik.
🔀 Aún así contentas/os.
hala da 'ta. Esapideak.
★ Horrela da.
🔀 Así es.
hala in izandu zun. Esapideak.
★ Hala aurkitu zuen.
🔀 Lo encontró así.
hala san izaten zun. Esapideak.
★ Hala esan ohi zuen.
🔀 Solía decirlo así.
hala, hasten dia!. Esapideak.
★ Eta hor hasi ziren.
🔀 Y allí empezaron.
halaxe bizittu ga gu!. Esapideak.
★ Horrela bizi izan gara gu.
🔀 Así hemos solido vivir nosotras/os.
halaxe gazte demboa. Esapideak.
★ Horrela izan zen gazte denbora.
🔀 Así fue nuestra juventud.
halaxe moldatzen giñan. Esapideak.
★ Halaxe moldatzen ginen.
🔀 Así nos arreglábamos, así nos adaptábamos.
han ailletzen ez zen traperoik ez zen izaten. Esapideak.
★ Trapero asko iristen ziren hara.
📄 Esaldi honek "gune hartara mundu guztia iristen zela" esan nahi du.
🔍
Hitz hurrenkera aberatsa du esaldiak. Hurrenkera honek indartu egiten du esaldiaren zentzua. Bestalde, "alletu" hitza ere interesgarria da. Izan ere, herriko zaharrek ez zuten eta ez dute "iritsi" hitza apenas erabiltzen. "Trapero" hitza ere interesgarria da. "Saltsero, kalamidade, pertsonaia xelebre" adierarekin erabiltzen da.
. han ixillik eon berra zon. Esapideak.
★ Han isilik egon beharra zegoen.
🔀 Allí había que estar en silencio.
han joten zin. Esapideak.
★ Joan egiten ziren.
🔀 Solían ir.
handik bertan zen. Esapideak.
★ Gertu zegoen.
🔀 Estaba cerca.
hango fiesta dena bukatu zen.. Esapideak.
★ Hango festa guztia amaitu zen.
🔀 Terminó toda la fiesta de allí.
hantxe jon ber izandu nun!. Esapideak.
★ Joan egin behar izan nuen.
🔀 Me tuve que ir.
hara bestia!. Esapideak.
★ Hara bestea!.
🔀 ¡Mira la/el otra/o!.
Hara joten zin ben zaldi zuiyak hartu 'ta.... Esapideak.
★ Hara joaten ziren, haien zaldi zuriak hartu eta....
🔀 Solían ir alli, con sus caballos blancos y....
harrek, harrek fiesta jotzen zun! . Esapideak.
★ ?.
🔀 ?.
harren larriya!. Esapideak.
★ Haren larria!.
harrika maten ziten. Esapideak.
★ Harriak botatzen zizkidaten.
🔀 Me hechaban piedras.
harrikan iual aurrin biali!. Esapideak.
★ Akaso harrika bidali.
🔀 Mandar, despachar a muchos a pedradas.
hartan bukatu zen hora dena. Esapideak.
★ Horrela bukatu zen hura guztia.
🔀 Así terminó todo aquello.
hasi ñai hoi dena prestatzen!. Esapideak.
★ Hasi hadi hori dena prestatzen!.
🔀 Empieza a preparar todo eso.
hasi zen dembun. Esapideak.
★ Hasi zenean.
🔀 Cuando empezó.
hemen baton bat elbarritu ber yeu, e!. Esapideak.
★ Hemen bateren bat elbarrituko zaigu.
🔀 Aquí se nos va a lisiar alguien.
hi yaz hi!. Esapideak.
★ Hi haiz hi!.
hinkik (ere) ez . Esapideak.
★ hinkik (ere) ez ,txintik (ere) ez , soinu edo mugimendurik ez egin.
⚏ Ezezko eta baldintzazko esaldietan erabiltzen da.Batez ere hinkik (ere) ez atera esamoldean.
📄 Soinu, mugimendu, keinu..."Ez dut hinkiik sumatu nahi'(Ez dut ezer entzun nahi). Gaur egun ez da ia entzuten. Xalbadorren bertso batzuetan agertzen da, esanahi beretsuarekin.
🔀 no decir ni mu/pio, no hacer ruido.
hobenak galdu zin e!. Esapideak.
★ Onenak joan ziren.
🔀 Se fueron las/los mejores.
Hoi ba!. Esapideak.
★ Hori bada!.
hoi gizajua! . Esapideak.
★ Hau gizarajoa!.
🔀 ¡Qué pobre!, ¡Pobre hombre!.
hoi iñ in ber da, e!. Esapideak.
★ Hori egitea ere.
🔀 Mira que hacer eso.
hoik 'e bazuten. Esapideak.
★ Hoiei ere gertatu zitzaien.
🔀 A aquellos les pasó lo mismo.
hoixe zen, iñork hil nahi ez! . Esapideak.
★ Inork ez zuen hil nahi!.
🔀 ¡Nadie quería morir!.
hor kompon 'ttezela!. Esapideak.
★ Hor konpon daitezela.
🔀 Qué se fastidien, allá ellas/ellos.
hor kompon!. Esapideak.
★ Hor konpon!.
🔀 ¡Allá cuidados!.
hor zen hoben hobena biria!. Esapideak.
★ Hori zen hoberen zegoen bidea.
🔀 Era ese el camino que estaba en mejores condiciones.
hora aittu nahi!. Esapideak.
★ Hura entzun nahi!.
🔀 ?.
hora marka in ziten nei!. Esapideak.
★ Ederra egin zidaten.
🔀 Me hicieron una buena.
hora zen apurua!. Esapideak.
★ Hura zen estutasuna.
🔀 Menudo apuro fue aquel.
horra ba!. Esapideak.
★ Horra bada!.
🔀 he ahí pues, ¡mira pues!, pues ahí está.
horra! . Esapideak.
★ Horra!.
🔀 He ahí, ¡mira!, ahí está.
hotz zenin. Esapideak.
★ Hotz egiten zuenean, hotz zenean.
🔀 Cuando hacía frío.
hua kostumbre ona zen, e! . Esapideak.
★ Hura ohitura ona zen, e!.
🔀 Aquella era una buena costumbre.
hura gauza politta zen. Esapideak.
★ Hura gauza polita zen.
🔀 Era algo bonito.
hura poza neria!. Esapideak.
★ Hura poza nirea!.
🔀 Qué alegría la mía.