Ileapaintzaileak

Gazte arduradunak

Transkribapena

- Hoi da, ez bakarra... Eukitzia 'ta gaiña maneja... Hoi da, manejatzia.
- Karo.
- Eskura beti.
- Beti dirua eskura. Porke karo, beti jendia, eunero bazenun jendia! 'Ta ordun beti bazu dirua! Oaiñ, egiya, e! Lendabizi kontuk atera ze patu berrak zin!
- Karo, bestela... Auro jongo zen!
- Ez, hoi sekulan ez! Nik hemezortzi urtekin pelukeiya ereki nun, eta sekadorik eta letrak patu nittun, e!
- Karo.
- Eta ne lana... Ne, ne preokupaziyo guziya hemezortzi urtekin... Horrengatikan saten 'ute "hemezortzi urtekin umiak dia 'ta hemezortzi urtekin..". Bai, bai, umiak dia, biño gue garaiyin 'e umiak giñan hemezortzi urtekin, e?! Eta ni goatzen naz oandikan zeiñ ixkiñetan
firmatu nittun letrak, hillabetero letra haik patzeko, e! Eta jendia tortzen zenin, aurreneko, aurreneko gauza izaten zen letra hura, dirua atera. 'Ta hua jaso!
- Hua lendabizi obligaziyua.
- Hua, hua. 'Ta hura zeatzen zenin, geo ya "pues hau iña do" eta ordun lasaittu. Biño hura sagrau izaten zen, e!
- Karo ze zuk iziñ zenun jon "ama ez nau ailletu letrantzako 'ta!"
- Bai! Ya, ya! Ya! Eske ezin zen!
- Karo, zue responsabilidadia zen.
- Hombre! Pelukeiya zen! Gue amai esan ziyoten, e, pelukeiya jartzekun: "Horren gaztia 'ta, pelukeiya jartzia 'ta zea 'ta..." 'Ta nei ordun ez zin iruitzen hain gaztia, nei iruitzen zin ordun ya pelukeiya ingo nula! Eta lenoztikan lanin hasitakua 're, hemengo jendia ikusiya
tortzen zela, hori banun seguridadia.
- Bai.
- Hori banun seguridadia. Biño letrak?
- Letrak patu gabe zozten.
- Patu in ber zen, e! 'Ta patu nittunin letrak, sekadoriak neriak zinin!
- Deskantsua?
- Bueno! Ya! Eta beti ikasi dut hoi: Bueno autonomosentzako hau, gastuntzako hau, hau karri 'ttuten zeangatikan... Porke klaro, IVA 'ta denak... Pelukeiya nahiz 'ta ttikiya izan, ez da horren errexa, e! Nei uan gaztiak sate 'utenin "Eske itxi in du porke..." Karo, eske ohittu baldin bazea
zu... Errax! Biñon hiru hillabetero kontu guziyak eamaten zenittun, fatura guziya in ber zen, udaletxeko dena, urtekua, patu in ber dia, autonomos patu in ber da eta gastuak, argiyak, eta gaiñeko gauzak. Oseake...
- Dena gastua.
- Diro bat, diro bat beti jartzen nun "ya hau!" Eta hua dena jarriya zonin,
- Ordun...
- Esaten nun: "Bueno..."
Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-055
Pasartea 0:22:40 - 0:25:10 (2' 30'')
Laburpena 18 urterekin ireki zuen ile-apaindegia. Orain, edade horretan, gazteegiak ikusten ditugu, baina, orduan, ardura eramaten ohitu behar izaten zuten.

Fabriketako emakume gehiago ile-apaindegian

Transkribapena

- Ereki zenun garaiyan ze erareko 'o ze kondiziyotako emakume...
- Ne garai... Ne edadeko jendia asko etortzen zen.
- A!
- Bai.
- Gaztia.
- Gaztia. Fabrikan 'ta lana itten zutena.
- Hoi da.
- Geo baserritikan etortzen zin, biño hoik etortzen zin, pues igual hillabetin behiñ, 'o bi hillabete... Luzatu zitzaiyotenin permanentia in zuna, ordun permanentia, oaiñ bestela saten
da, biño ordun permanentia esaten genun eta permanentia luzatzen ziyoten eta hua moztu 'ta beste bat iñ... Eta pues igual hillabete, igual bi hillabete... Beharra zutenin. Eta geo pues eliza jende asko joten zen ordun, uain gutxiyo joten da, biño bueno. Geo peregrinaziyua zenin eta...
pues ordun izaten zen... Biño karo, eske uaiñ imajinatu hillabetero eskursiyuk 'ttuztela jubilatuk eta denai nahi 'yotela jon polittak!
- Karo.
- Ordun diferentia... Aldatu da pilla bat! Ordun zen gaztia gehiyo. Fabrikan 'ta ibiltzen zena.
- Karo.
- Dirua zuten, eta pues kobratzen zuten eta pelukeira. Eta geo gaiñeko jendia ba hiru
hillaetikan etortzen zena. Eta nik suertia izandu nun horrengatikan, garaiy hartan oso ondo etorri zen ni Errenteiyan oso izauna nitzan ordun pelukeiya e... Ni izandu nitzana Biyok hoi ona zen, eta jende asko han izautu nun, eta han itxitzea 'ta ezkondu in zelako 'ta jendia etorri
zen nekin. Ordun, Oiyartzungo jendia ez nunin, Errentikua banun, lanteiyak, fabrikakuk banittun.
Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-055
Pasartea 0:02:40 - 0:04:10 (1' 30'')
Laburpena Ile-apaindegira fabriketan lan egiten zuen emakumea etortzen zen gehiena. Baserritarrak gutxiago etortzen ziren.

Profesionala

Transkribapena

- 'Ta ya...
- Ya.
- Joe, biño...
- Bai. Nik pelukeiya izandu dut beti errespeto haundiyakin. Haundiya, e!
- Totala ber da, ez? Norbeak itten dun lana in ber da ongi iña, ez?
- Dudik gabe. Ahal den hobekina. Eta sate 'izut, izandu da jendia Errentitikan nik pelukeiya hemen ereki nunin, Errentitikan pelukeiyan aitzen nitzantikan etorri 'ta uan geldittu dia. Berrogei urtian etorri dia pelukeira Errentitikan, biñon... Eta Donostitikan.
Berrogei urtian. Astero astero, astero astero, astero astero.
- Ordun lana fiña ingo zenun!
- Ez dakit. Gustatu in nau nei pelukeiya asko e! Biñon, errespeto haundiyakin.
Nik Errenteiyan ikasi nun, erderaz esango dut: Ver, oir y callar. "¿Tú sabes lo que es esto?" Esan ziten. Ez dakit esango nun baietz 'o ixillik geldittu nitzan... Seuraski ixillikan, ez nitzan atrebittuko esatia ni sí ni no. Eta nik hoi izandu dut beti.
Iñorrei ez zuk hemen esaten zuna geo honei. Eta etortzen baldin bazen eta esanez "bai, jakingo 'zu porke zuri hola..." "Bitu..." Ne erremiyua nik izaten nun: "A, ez zin ezer esan, jendia zeon eta jendia donin bakizu, ezin da ezer 'e iñ". Horrekin zeatzen nun eta jakiñ, biñon...
- Karo.
- Nik jendiaiy ikaragarrizko errespetua. Ez nau nei bat... Eta gaizki da nik esatia, e! Bat etorri esanez zuk hau esan 'zu horrengatikan.
- Karo ze hasten baldin baziñan batek santakua geo hurrungui kontatzen 'ta...
Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-054
Pasartea 0:38:20 - 0:39:55 (1' 35'')
Laburpena Errespetu handia eduki izan dio beti ofizioari eta baita bezeroari ere. Ikasi zuen lekuan halaxe irakatsi zioten eta berak ere halaxe egin izan du beti: Ikusi, entzun eta isildu.