Profesionala

Primary tabs

Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-054
Pasartea 0:38:20 - 0:39:55 (1' 35'')
Laburpena Errespetu handia eduki izan dio beti ofizioari eta baita bezeroari ere. Ikasi zuen lekuan halaxe irakatsi zioten eta berak ere halaxe egin izan du beti: Ikusi, entzun eta isildu.

Transkribapena

- 'Ta ya...
- Ya.
- Joe, biño...
- Bai. Nik pelukeiya izandu dut beti errespeto haundiyakin. Haundiya, e!
- Totala ber da, ez? Norbeak itten dun lana in ber da ongi iña, ez?
- Dudik gabe. Ahal den hobekina. Eta sate 'izut, izandu da jendia Errentitikan nik pelukeiya hemen ereki nunin, Errentitikan pelukeiyan aitzen nitzantikan etorri 'ta uan geldittu dia. Berrogei urtian etorri dia pelukeira Errentitikan, biñon... Eta Donostitikan.
Berrogei urtian. Astero astero, astero astero, astero astero.
- Ordun lana fiña ingo zenun!
- Ez dakit. Gustatu in nau nei pelukeiya asko e! Biñon, errespeto haundiyakin.
Nik Errenteiyan ikasi nun, erderaz esango dut: Ver, oir y callar. "¿Tú sabes lo que es esto?" Esan ziten. Ez dakit esango nun baietz 'o ixillik geldittu nitzan... Seuraski ixillikan, ez nitzan atrebittuko esatia ni sí ni no. Eta nik hoi izandu dut beti.
Iñorrei ez zuk hemen esaten zuna geo honei. Eta etortzen baldin bazen eta esanez "bai, jakingo 'zu porke zuri hola..." "Bitu..." Ne erremiyua nik izaten nun: "A, ez zin ezer esan, jendia zeon eta jendia donin bakizu, ezin da ezer 'e iñ". Horrekin zeatzen nun eta jakiñ, biñon...
- Karo.
- Nik jendiaiy ikaragarrizko errespetua. Ez nau nei bat... Eta gaizki da nik esatia, e! Bat etorri esanez zuk hau esan 'zu horrengatikan.
- Karo ze hasten baldin baziñan batek santakua geo hurrungui kontatzen 'ta...