Kanpoko lantegiak

Oiartzunduk kanpokoak; Errenteria-Orereta, Donostia...

istripuak

Transkribapena

- Karo azidentiak e' pasako zian
- Bai bai bai bai azidentiak bat astensoria montekarga... ez dakit zer bea bian zola tara eman yote 'ta bertaño alletzen ikusi du, atetzen hasi 'ta gerritik harrapatu 'ta adios.
'Da beste bat bobinadora o' saten dena ai zen eskobakin eskobakin ai zela bobinadora hartu,yaka 'ta beste bat papera hausitakua bera eroi 'ta hua berriz papera itteko sartzen 'ta paperakin batea han sartu.Bai, bai 'ta azidentiak bazian bai.
Nor Lasa Auzmendi, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-089
Pasartea 1:42:02 - 1:42:42 (0' 40'')
Laburpena Papeleran gertatutako istripuak kontatzen ditu.

bere lana papeleran

Transkribapena

Nor Lasa Auzmendi, Joxe
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-089
Pasartea 1:36:59 - 1:42:02 (5' 03'')
Laburpena Paper bobinak egiten aritu zen. Enkargatu ere izan zen, errexa oman zen enkargatu izatea.Koloretako papera egiten zuten, berdea , txuria edo egunkariena. Txuririk ez. Beste herrialdetako lantegiak nolakoak ziren ere azaltzen du, suediarrak adibidez.

papelerako lana

Transkribapena

- Geo zuk papeleran in dezu lana
- Bai beti
- Eskola utzi 'ta geo ya papeleran hasi ziñan lanian o' beste numatte 're aittu ziñan tarti hortan?
- Ez, papeleran lanin 16 urtekin.
- Hamasei urtekin
- Bai hamasei urtekin
- Urte asko pasa dittuzu han lanian o
- Oi klaro zea hasta sesenta,
- 'Ta zertan hasi ziñan zu lenbizi han? Ze zein izan zan han hamasei urtekin lanian hasi 'ta zure lana zein zan?
- Ba papeleran papeleran zendun ba han makina batian papera orduan ebakiyak haik ondo jarri tolesturan 'ta emakumiak emakume askok lana itten zuten,
eta geo handikan beste makinara 'da bai hortako lau pezta 'ta geo han beste makinan bost 'ta beste makinan beste soldau jendi soldau jendia soldadu
'ta beste aurrea puestua, karo gu enkargatutako giñan geo gauro' bihar 'ta, hala beñipin beste sei pezta, 'ta seittuan ya zazpi pezta 'ta geiyo iraazten nula, bai zazpi pezta 'ta geiyo iraazten nula, 'ta jo
diru asko zen zazpi peztata jo bai! 'ta sei eun e. seis bai.
- Eta ordun aitzen ziñaten gizonak eta emakumiak e' bai esan dezu
- Bai emakumiak e' asko ta emakumiak holako
tokitako paperak (...) ziento bat papera ro' 'ta ixtoi 'ta gio hao itten zen asko telefonika, Burgosea 'ta gonbidatu ziguten bazkaldu 'ta dena iteko hara telefonika bi tokitan, 'ta hemendikan papera rollua eraman 'ta han ya lixtiña atzetezen zen.
miño abilidadia e, lixtiña hua jartzen zunak, hua jartzen zunak han, ze (...) nola ua hoi ez dakit nola deitzen ziyoten izena bazuten...
Hola, hemen sartu rollua, 'ta han ya lixtiña, librua lixtiña ateria bai.
- 'Ta zu hasi ziñanian eta gaztia ziñanian lenbiziko urte hayetan 'ta papeleran ze iten zan paper klase bat bakarrik, paper klase hasko iten zian... o' ze zein zan geyen iten zana
- Eon paper bat paper klase bat 'ta bestia estraza. Estraza 'ro hoi, bai, hoi loriyo. 'Ta geo Altzibarren Altzibarren hasi zen papelera 'ta hoe paper finxeagua 'ta
geo han Errentiyan hasi zen papeleran tela mantxa mantxazuak 'ta ezin kendu. Leno soplete beruakin 'ta urtu 'ta zea zen erretxiña 'ta hor ez dakit zer 'da hor bota azido bat o' kostra iña
'ta bai 'ta ze in zun papelera Errentikuak hoi eosi,Altzibarko pepelera fuera kendu bai, 'ta ya zertan 'te zen fallua ezin harrapatu! inportantia papeleran 'ta karo dena zen alemanak, alemanak
etorri presentatu hau 'ta hau hoinbeste baliyo du ez do patzeko prisik 'ta abar da bai 'ta
- Makinak denboakin e' jungo zian adelanto berriyak eta makinal aldatzen eta
- O... Horregatik Alemanira jon giñanian makina belozidad gehiyokua, gañekun inbento igiualtxuak,
inbento bat haundinetakua frantzesak o' ateria, lendabiziko salidan papera itteko atetzen zena, likidua globuak o' formatzen, harea beste prensa arin bat 'ta harrek globuak zeatu 'ta yasta 'ta
hirurehun trestientos metros al minuto eta hor jarri zuten mil doscientos e' de trestientos a mil doscientos?
'Ta gañea papelera 're ya kiebra 'ta hixtoi 'ta ya dirua maten aittuak dirua maten aittuak eta ya etzela diruik etabar 'da ya beno ya akziyuak. Accio acciones.
- Akziyuak atea zittuzten
- Akziyuak hartu papelerakuak eta oain eosi
- Langilliak eosi zittuzten ezta?
- Oan eosi dunak, papelera eosi dunak " Venga todos los que tengan acciones haber ¿tu cuántos? a tanto, tanto tanto."
'Ta badia hasta cuarenta millones e' kobratuak e'! bai 'da dena beak! 'ta oan salgai omen due berriz e' saltzeko! bai, bai osea es un comenziante como si venderia pollos te vende fabricas enteras. De uno de
Estremadura, los de Extremadura tienen más dinero que u, no sabes el dinero que tiene!
- 'Ta Extremadurakua da?
Nor Lasa Auzmendi, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-089
Pasartea 1:26:35 - 1:31:50 (5' 15'')
Laburpena Bizi osoa eman du papeleran lanean ,16 urterekin hasi zen.Bertako lana nolakoa zen azaltzen su. Gizonak eta emakumeak aritzen ziren lanean. Telefono listinak inprimatzen zituzten.Estraza.Papelera Altzibarren.

Luzuriaga

Transkribapena

- 'Ta hirumilla san tzu eon tzi hirumilla 'ta, hirumilla langille eondu zila en el sesenta?
- El año sesenta. Orduan Lan Roberra kotxia, jakin beno aitzia izango zu
- Bai
- Hayen motor bat itteko, hayen motor baten zea prestatzeko, pasatzen zian ba ia minuto bat
Geo ni handik atetzen nintzanian zea en el año, zea hirurogei urtekin ate nintzanian berrogeita hiru minutuan eo berrogeita hiru segunduan atetzen zian bost!
- Ixilik eon zattia, koño. (...)
- Ze pasa zen? langilliak kalea.
- Makinak sartuta
- Hoixe ba, maki ka kalea. Pentsazu i zeai berogeita hiru zegundon bost Lanroberrren motorrak fuera iñak!
- Erra da e?
- Kaka bezela taka taka taka
- Taka taka taka zegi!
- Nik han azkeneko eunak pasa nittun ikusten fundiziyuan nola aitzen zien, 'ta jo hoi duk lana ittia tututura, 'ta zegi!
- Beste piezak nola izango litzake ba artua errota botzia bezela, tur.... segi piezak itten. 'Ta gio jendia zer? ez da berrik! ez da berrik.
- Dena makina, makina sartu zenin.
- Makina sartu zen 'ta kitto. Jendia fuera jendia kalea.
Gio hoi itxi zen, jendiak hor keja haundiyak zittun hor bizi zienak, zoiñua kia eztakit zer, han bertan aitzen zienak eta Lasartea biali zittuenak nearrez 'ta bestiak berriz bakizu al dan bezela.
Hura itxi zen. Geo Lasartea jon zin. Autobusa jarri ziyoten miño Lasartea jon zin. 'Ta Lasarten, oan e Lasarten ai da e! Jakiña hoi zenak Luzuriagan izenin dozte miño ez dia Luzuriaganak, Fagorrenak dia hoik
- A...
- Oan Luzuriaga han do Luzuriagan izena do, hoi ganbiatzia asko kostatzen 'men da miño Fagor zeatzen du.
- Ya , ya ya
-Horrek daka hor, Lasarten gio zean e bai Santanderren e ba du, ta bestia... Lakuntzan 'ta bestia, Naparrun nola da hoi? Tafallan fabrika.
-Tafallan. Fabrika haundiya Tafallan.
- Honea, Pasaiko Luzurigag honta napar pilla bat torri 'men tzin ez?
- E?
- Napar asko torri men zen, ez?
- Tafallan erekitzen ai ziela, torri zen naparra horrea ikastea. Ikastea torri zin. Jo miño torri zen kantidadia! kantidadia torri zin!
'Ta sate ta bean artian saten zuten: " Jo hau lanteyhau 'ta gio baserriko lanak eta" eztakit zer aitzen zin esaten
'ta nik esan niyon: " Hau o hua hartu beko zute e? Eztezute biyek ingo"
Hala behintzan jon zien. Gio torri zien bixita ittea. Bakaziyotan eo 'ta, oso erki ai ziela. Difentzi erra 'men tzeon baserriyan ai eo
Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-064
Pasartea 0:24:40 - 0:27:20 (2' 40'')
Laburpena 1960an, 3.000 langile zituen Luzuriagak. Makinak sartu zirenean, langileak kanpora. Land Rover-aren motorra egiteko minutu bat pasatzen zen. Makina berriekin, 43 segundoan bost motor egiten ziren. Gero itxi egin zen eta Lasartera joan ziren. Nafar asko etorri zen Pasaiara ikastera. Zalantza zuten lantegia edo baserria eta Manuelek esaten zien hobe zutela lantegia. Gero esan izan zioten fabrikan hobeto zeudela.

Baserritik lantegira

Transkribapena

-Ni ez, ni aotzian.
- Arotzin?
- Hirurogeita hamabost urtiak arte lanian aittu nitzan ni eh?
- Miñon e zeanin Luzuriaganin arotz lanetan aitzen ziñan?
- Aotz lanetako jon giñan miño zeittun galdu zin hango aotz lanak.
Mateila kartzen zun moldik itteko eta gastatzen zen seizak holakon jefen itxea 'ta seizak hara 'ta, man zak et ahan gastatzen zen.
Nausiya konturatu zenian. Fuera.
- Mm.
-Gio zu hasi ziñan lanin zean Luzuriaganin.
- E?
- Geo Luzuriaganin.
-Luzuriaganian ba! Miño aoztan, lenbizi aoztako zartu giñan han.
- 'Ta geo hor pa , nun zen fabrika joten ziñana geo? Aotz lana ittea, anayakin?
- Laneran.
- Laneran itten zun geo honek lana.
- Ni laneran hasi nintzan, leno santzut hamalau urte kunplittu miño len. Soldao eaman ziaten arte. Miño irazi oso gutxi itten zen.
Hamazei bat urte nittunin zan tzian enkragatuk: " nahi al duk aoz taillerrea, mutil bat ber ttek han" 'ta aotz tallerrea, laneran bertan e, hara jon nintzen.
Soldao jon soldao eman ziaten 'ta torri 'ta san tzin enkargatuak, jon nintzan despeida matea. Ta san tzin:
"Bueno, honea heldu a haiz? ez al dakik hemen ez dela ezer irabazten!"
" Ez, despeida firmatu beut"
" A o bale"
'Ta harrek esan zian: " Nahi baldin bauk lanea jon 'ta han hemengo doblia irazikouk Sanpedroa hua, holako tokita "
'Ta san Pedroa jon nintzan astillerota, 'ta han in nunlana. Miño hua 're etzin asko gustatzen, putzuan ibiltzi hua 're.
'Ta gio handikan pasa nintzan Luzuriagaño.
- 'Ta gio izandu da saltxero bat , ne moun. Saltxero bat. Honek jitu ez du etxeik ez da, itxe barrenin lanin.
- Lanetik aparte aitzen ziñan arotz lanetan.
- Lanetik aparte aotz lanetan. Honek jitu ez dun itxeik ez da. Egiya sateko.
-' Ta ze lan, ze, arotz
-Ze lan ? Dena, arotza dena, atiak jarri 'ta bo todo, todo konpleto, un saltsero.
- Ikasi nola in zenun? Ikasi non in zenun? Zuk bakarrik?
-Ikasi? Sateizut ba, Laneran. Laneran hamasei urtetan esan zian enkargatuak aber nahi nun tallerrea jon,
aotz tallerra bertan zen han, mutil bat ber zutela, 'ta ni pozik! Hor zea hariyak lotzetikan hara,
- Karo!
- Han ikasi in nun! Pixkat ikasi in nun.'ta gio handik aurrea segi.
'Gio soldao eaman ziaten 'ta soldaotik etorri nintzanian, nik banakin hor etzela iraazten, 'ta jon nintzan despeida ematea
'ta enkargatuk kusi zinian: " Ze oan e' honea heldu al haiz!" 'ta " Ez despeida matea torri naz" 'ta " A, bale bale!"
" Hua San pedroa han hemengo doblia iraaziko 'uk!" 'Ta hara jon nintzen. Miño hua ureko lana hua 're,
Geo barko berriya in genun eta aotz bat ber zuten itzasoa joteko, jon nitzan mariatu nitzan 'ta esan nun:
" Ni honea? " Ez ez berriz ez!" Urian barko behin goyan 'ta behin bian 'ta beno beno.
Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-064
Pasartea 0:15:40 - 0:18:25 (2' 45'')
Laburpena Manuel arotza da. Laneran ikasi zuen arotz. Soldaduskaren ondoren, San Pedroko astilleroeta joan zen. Barkuan arotza behar zela-eta joan zen, baina itsasoan mareatu egiten zen. Gero hasi zen Luzuriagan.

Baserritik kanpo, lan gutxi

Transkribapena

- 'Ta zuek esnia ze itten zenuten, honea karri?
- Bai, hok hartze zittuzten esniak. Bai, baserri guzitakuk, bajatzen zin honea 'ro hara, dena. Ordun etxeko azinda 're esniakin 'ta... Ordun ez zen zeaik,
kalea jon 'ta kobratzeko dirua izaten. Oain denak kobratze 'ute zerbaitt miño... Ez zarrak eta ez gaztiak; lanteiya ez bazen... 'Ta lanteiyan 'de, garaia haitan, jendia... lan gutxiyo baizen. Negu partin, piñu aldatzen 'o mendiyan 'ta geo hasi zin Ventasko fabrika hoik itten 'ta
hasi zinin, ordun hasi zen jendia dena alde guzita.
- Ordun mina 'ta...
- Mina.
- Mina, Mokozorrotz hoi zen?
- Hik 'e soldauxka minan in yun. Soldauxka jun berrin, minan.
- Ez, hau soldauxkatik libratu yun, miño...
- Miño minara jon yun.
- Minan ibilli han.
- Ni e'nin minan ibilli.
- Hi ez al yitzan minan ibilli?
- Soldau ez.
- Soldao ez, bestela.
- (Luze) difuntua ibilli yun ba!
- Bai.
- Luzia bai.
- A! Miño hi ez al yitzan minan?
- Ez, ez, ni ez. Ni minan ibilli niyun miño soldau e'nola. Bestela lanea jon 'ta.
- A! Bestela.
- San Narcison 'o.
- Hau San Narcison aittu yun lendabiziko.
- Arditturrin, beste, hamairu hillate in nizkin.
- Horrea jon yun bai.
- Geo Arditturrira handikan? Miño soldauxkatik libratzetikan ez, bestela? Lanteira?
- Ordun asko jon zian bai, soldauxka.
- Miño (Luze) difuntua soldauxkara ez jutetikan minara jon yun?
- Hoixe hala in zela. Gue Alejandro 'ta zeiñ ez! (Baxerri) 'ta, (Izabe) 'ta...
- Hoik denak.
- Hoik denak hala ttuk.
- 'Ta geo in ttuken, zea, minak ez zula responditzen 'ta komei 'ta soldau geo. Bonaixtako Joxe Martin, haik in ttun minan hasi eta geo ez, soldauxka in ber zula,
'ta sei hillate geo zea in zittin harrek e, Afrikan harrek. Joxe Martinek. Bai, bai.
- Porque allí no había... que no respondía.
- Soldao in ber zela, Arditturrik ez zula... Bi urte lenoztikan 'o hasiya
baldin bazen harrek baliyo zin, miño bestela ez. Eta hor intako zea, denbua balitu zioken Joxe Martinei 're miño sei hillaete Afrikan.
- Bai, geo kendu in zuten bai. Nik hoi aitzia dakat, geo kendu in zutela.
- Ni akortzen nazena Joxe Martin, 'ta hoi ni miño urte bete da, urte bete zarragua da 'ta harrek sei hillate han in zittun zean... Arkalen puska 't in zun miño geo Afrikan.
- Afrika eaman zuten e?
- Afrika eaman zuten, 'ta han. Sei hillate han.
- Sorteua hara tokatuko zioken 'ta geo.
- Bai, bai, dudik gabe.
- 'Ta mina saten zutenin, Mokozorrotz 'o hortan lanin aittuk zazte zuek?
- Ez, ez, Arditturrin.
- 'Ta Mokozorrotzeku hoik izautu zenittuzten zuek?
- Ez, hoi lenotik zen. Lenotik aittu zen hoi.
- Bai, hoi leno geldittua zen.
- Geo itxi... Geo ya hor urakin bete 'ta in zen 'ta utzi in zuten.
- Bai, mina bai, miño hor geo, San Narcison seitze yun...
- Bai, hor aittu ttun geo, tunela hoik ustu genizkin denak guk minako zea hoik, hainbeste (...) itxian 'ta.
- El año sesentan zuek hor ai ziñazten.
- Bai, bai, bombeuk eta jarri 'ta denak...
- Galeiak hustu?
- Galeiak hustu.
- Ni sesentan hor aittu bainitzan lanin, zean, ieltserotzan aittu niyun ni han Extanixek bialita. Zean, ez al dakik? San Narcison, San Narcison aittu niyun ni. 'Ta zuek ordun han ai ziñazten.
- Bai, mineala aproxten leno aittuk. Leno botatako basurak eta txarra hua aproxten, makinaiya jarrita... Makinak ondo jarriyak zien, ezpatua ate genun 'ta blenda 're bai 'ta... Ez dakit ze urte in genittun guk hor (Luzia 'ta denak elkarrekin han).
'Ta geo mateilak ahittu in zin 'ta Arditturrira jon ber genula. 'Ta Arditturrin hamairu hillaete in nittun nik eta geo handik besteta ate giñan 'ta...
- Hoik kompañi berana yun ez?
- Bai, dena.
- Asturiana de Minas.
- A, dena beana zen?
- Dena.
- Compañía Asturiana 'o zer zen?
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:14:30 - 0:18:40 (4' 10'')
Laburpena Lehen ez zegoen hainbeste lantegi eta baserritik atera behar izaten zen dirua, esnetik batez ere. Meategietan ere aritzen ziren batzuk. Tiburtzio, esaterako, Arditurrin aritua da eta baita San Narzison ere. Hika.

Paper fabrika

Transkribapena

-Papelera bai torri zen Franco.
-A bai?
-Bai.
-Zu han zinala?
-Bai.
-'Ta ikusi al zenun?
-Inaguratzea. Ni ez, ez nitzan tokatu errelebun. Ez dakit ze errelebo izango genun, gu giñan gau txanda 'o hola izango genun. Bai.
Inaguratzea bai. Makina berriya in zenin, jarri zenin makina zinko. Bai...
-Ez zen bromik izango han! Hua torri zenin.
-Ez. Geo ezkeoztikan Mujika ministrua 'ta hoik izautu ttut. Nik hoik kusi ttut papeleran.
-A bai e?
-'Ta ezkeoztikan beste makina berriya jarri da. Hoi Pranko ni soldadu in 'ta geo torri zen honea, inaguratu zen makina berriya in zen e!
Lehengo zarratan aittu giñan gu lanin. 'Ta hoi jarri zenin, makina berriya in zenin montadorik(?) eta alemanak hoitakuk. Zeatu zuten, montatu zuten.
'Ta orduan montadore 'ta jende asko alemana 'ta han iña zen makina 're. 'Ta hemen montatu zuten 'ta han montadorik 'ta eondu zin Panierren. Izautuko zenun Panier hotela?
-Bai, bai ya itxiya.
-'Ta Mendiolan 'ta hola. Hango montadorik eta. Geo gu alemanira jon giñanin. Geo makina horrei in ziyoten reforma bat hemen. Alemaniyan orduko iña zuten.
'Ta reforma hura kustea jon giñan. 'Ta han alemanak izautu ziguten 'ta guk 'e bai hairi, hemen montadoriak eta. Saten zuten: "O... que bien, que bien. Panier y Mendiola y"
Han difente jaten baizen, difente. Gosiak ez geldittu biño oso difente. Hemen plato kombinatuk oan hasiyak dia toki askotan.
Han dena hola zen e.
-A bai e?
-Bai. Han entremesan ateko zizuten pate 'ta holako mantekilla 'ta zerbaitt 'e.
Gaiñekun plato kombinatua plater haundi batin. Nahikua jatekua e! Bai, ongi ongi. 'Ta Pinlandian 'e bai. Salmon humau. Pinlandian. Geo hemengo mayonesa bezela hango mejunje bat ona!
Harrekin aspertu giñan jaten. Biño gustoaski afaltzen genun. Afaiya 'ta gosai txikiya hotelin. 'Ta lua han. Bazkaiya fabrikako komedorin itten genun.
-Batzuk jongo ziñazten ba.
-E?
-Langile batzuk jongo zinazten?
-Bai, bost laun.
-'Ta ze...?
-Ni beti aurreko puestun (?) bezela eoten nitzan fabrikan. 'Ta geo beste bi-hiru injeniero, bost bat laun 'o hola joten giñan.
Reforma. Eske hemen gauza kusi gabe enteintzia zailla da. Parte humedak makinak izaten ttu, makinak 'e battu parte humedak. Pasta tortzen zaittu ura askokin 'ta ez pasta.
'Ta lenoztik tela metalikuk. 'Ta geo sortu zittuzten plastikuk. 'Ta zuk ba al dakizu metaliku hoik aste bat itten baziuten! 'Ta kambitzen aitzen giñan garaiyin kontu ikarriyakin ibilli ber zenun.
Diskuidun zimiko bat 'o nola. 'Ta bakizu pieza haundiyakin ibilli ber zen kambitzeko. Bakizu zortzi metro zabalin bazittun 'ta luzian hogeita ez dait zembat metro 'ta.
Atetzen (?). En kambio plastiku hoi berriz, sensiblia. 'Ta tela bezela da. Eta reforma asko in zen. 'Ta hoa ikustea joten giñan.
-A 'ta ze itten zenuten han ikasi geo hemengua manejatzen jakitteko?
-Han ikasi. Hoi da. Geo hemen zetzeko. Bai, bai.
'Ta Finlandian 'e gauza bera. Alemanian biño makina erragua zuten Finlandian. Geo reforma batea 'o bestea Finlandesak in ziuten.
Nombaitt 'e merkeo ate ziyotela 'ta hoi. 'Ta hemen oan Errentiyan...
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:39:19 - 0:43:00 (3' 41'')
Laburpena

Enrike urte askoan aritu da Errenteriako paper fabrikan lanean. Oraindik haurra zela hasi, eta erretiratu zen arte. Erreforma handien lekuko izan da; kanpora joan behar izan zuten makina berriak ezagutzera.