Paper fabrika

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:39:19 - 0:43:00 (3' 41'')
Laburpena

Enrike urte askoan aritu da Errenteriako paper fabrikan lanean. Oraindik haurra zela hasi, eta erretiratu zen arte. Erreforma handien lekuko izan da; kanpora joan behar izan zuten makina berriak ezagutzera.

Transkribapena

-Papelera bai torri zen Franco.
-A bai?
-Bai.
-Zu han zinala?
-Bai.
-'Ta ikusi al zenun?
-Inaguratzea. Ni ez, ez nitzan tokatu errelebun. Ez dakit ze errelebo izango genun, gu giñan gau txanda 'o hola izango genun. Bai.
Inaguratzea bai. Makina berriya in zenin, jarri zenin makina zinko. Bai...
-Ez zen bromik izango han! Hua torri zenin.
-Ez. Geo ezkeoztikan Mujika ministrua 'ta hoik izautu ttut. Nik hoik kusi ttut papeleran.
-A bai e?
-'Ta ezkeoztikan beste makina berriya jarri da. Hoi Pranko ni soldadu in 'ta geo torri zen honea, inaguratu zen makina berriya in zen e!
Lehengo zarratan aittu giñan gu lanin. 'Ta hoi jarri zenin, makina berriya in zenin montadorik(?) eta alemanak hoitakuk. Zeatu zuten, montatu zuten.
'Ta orduan montadore 'ta jende asko alemana 'ta han iña zen makina 're. 'Ta hemen montatu zuten 'ta han montadorik 'ta eondu zin Panierren. Izautuko zenun Panier hotela?
-Bai, bai ya itxiya.
-'Ta Mendiolan 'ta hola. Hango montadorik eta. Geo gu alemanira jon giñanin. Geo makina horrei in ziyoten reforma bat hemen. Alemaniyan orduko iña zuten.
'Ta reforma hura kustea jon giñan. 'Ta han alemanak izautu ziguten 'ta guk 'e bai hairi, hemen montadoriak eta. Saten zuten: "O... que bien, que bien. Panier y Mendiola y"
Han difente jaten baizen, difente. Gosiak ez geldittu biño oso difente. Hemen plato kombinatuk oan hasiyak dia toki askotan.
Han dena hola zen e.
-A bai e?
-Bai. Han entremesan ateko zizuten pate 'ta holako mantekilla 'ta zerbaitt 'e.
Gaiñekun plato kombinatua plater haundi batin. Nahikua jatekua e! Bai, ongi ongi. 'Ta Pinlandian 'e bai. Salmon humau. Pinlandian. Geo hemengo mayonesa bezela hango mejunje bat ona!
Harrekin aspertu giñan jaten. Biño gustoaski afaltzen genun. Afaiya 'ta gosai txikiya hotelin. 'Ta lua han. Bazkaiya fabrikako komedorin itten genun.
-Batzuk jongo ziñazten ba.
-E?
-Langile batzuk jongo zinazten?
-Bai, bost laun.
-'Ta ze...?
-Ni beti aurreko puestun (?) bezela eoten nitzan fabrikan. 'Ta geo beste bi-hiru injeniero, bost bat laun 'o hola joten giñan.
Reforma. Eske hemen gauza kusi gabe enteintzia zailla da. Parte humedak makinak izaten ttu, makinak 'e battu parte humedak. Pasta tortzen zaittu ura askokin 'ta ez pasta.
'Ta lenoztik tela metalikuk. 'Ta geo sortu zittuzten plastikuk. 'Ta zuk ba al dakizu metaliku hoik aste bat itten baziuten! 'Ta kambitzen aitzen giñan garaiyin kontu ikarriyakin ibilli ber zenun.
Diskuidun zimiko bat 'o nola. 'Ta bakizu pieza haundiyakin ibilli ber zen kambitzeko. Bakizu zortzi metro zabalin bazittun 'ta luzian hogeita ez dait zembat metro 'ta.
Atetzen (?). En kambio plastiku hoi berriz, sensiblia. 'Ta tela bezela da. Eta reforma asko in zen. 'Ta hoa ikustea joten giñan.
-A 'ta ze itten zenuten han ikasi geo hemengua manejatzen jakitteko?
-Han ikasi. Hoi da. Geo hemen zetzeko. Bai, bai.
'Ta Finlandian 'e gauza bera. Alemanian biño makina erragua zuten Finlandian. Geo reforma batea 'o bestea Finlandesak in ziuten.
Nombaitt 'e merkeo ate ziyotela 'ta hoi. 'Ta hemen oan Errentiyan...