-Pixka 't segakin markak ittia 're ez zen libre. Markak in ber zin, bakotxak be trozun 'ta ibitiyakin in ber zenun. Segakin itten bazen ... Gaiñea zea zar hura, hemen
Aitxulein titzen zittun koete 'atzuk 'ta geo bijilantziyan.
'Ta urte batin akortzen naz. Balentin difuntua, halako zelebria 're zen 'ta. Intza ikarriya iatzik eta han ibitiyakin 'ta busti itten baita. 'Ta sea xar bat hartu 'ta jon hoa.
'Ta be iatzia markatzea 'ta. Tiro tira, tirua zin koheti hoik 'ta. Handik puxka 'atea "Ba, honezkio alde iña izango 'ik". Hor zonak eta hua be segakin,
elutsin han e!
-Bai, bai.
-'Ta
kamiyotik beira Segan hua, zea zar hua. Hua 'ta bai jon hora hara Aitxuleitik birian barrena taka-taka-taka. 'Ta hua arrastuk, beittixio ' itten ai zela.
"Kaixo" 'ta "Hola". 'Ta"Ze ai zea hor? Ez al dakizu ez dela libre seakin?"
"Bai, biño giro honekin gizona makurtuta hemen nola aiko za ba? Zea burutik beitti ura botiz?"
Ba ez da ba libre. 'Ta denuntziatua zaude".
'Ta denuntziatu. Ordun, muntak haundiyak iruitzen biño orduko nahikuk. Zerbaitte...
-Hamar pezta 'ro...
-Bai, hamar pezta 'ro izango zen. 'Ta hala. "Bueno ba, ze ingo dugu ba? Ze ingo dugu ba? Ne fallua da 'ta"
Hola, segeruak martxa. Handikan 'ta hua 're bai itxea.
"Bueno, hau 'ta hau in dit. Ze ingo dugu ba? Patu in berko 'ut tortzen baldin bada multa 'ta".
Geo multa torri. 'Ta papera norbaittek, ez dakit zeiñek askotan aguazillak kartzen zun gaiñea.
Hala patzea jon da. 'Ta pixka 't zizpatu 'men zen lembiziko balientia. 'Ta zea armatu nahi, pixka 't armatu in nahi. Sua pixtu nahi. 'Ta jon 'ta arrasaldin igual patzen baizen ordun.
Zea oain ez da itten noski, biño multak eta zea eoziñ asuntu. 'Ta hala jon 'ta pixka 't bero bero in 'men zen Balentin hoi 'ta. Jon 'ta
patu 'men zun bat 'ta.
Hala. Torri 'men zen Zirkuloa 'ta. Han, bertsutan. 'Ta geo bestik 're, su emallik 'e errak baizittun. Hako Gonzalez, zean Andrex 'ta. Beltza 'ta. Geo bestik zein zittun? Bazittun gehiyo.
Zea hoitakuk, txofer jendi hoitakuk. 'Ta hoik, nola jon zen san Balentiñek eta. "Bertso batzuk botakozke, laister torko 'uk honea, tortzen duk".
'Ta bertso batzuk botako 'zkek 'ta: "Bertsuk! Bai mote botako 'izkigu, pozik gaiñea tortzen bada!" 'Ta Balentiñ horrek 'ta. 'Ta han broman 'ta beste norbait izango zen bertsotan aitzeko 're 'ta han dembua pasa.
'Ta Seeru hua. Torri da taka, taka, taka, taka. Torri 'ta kax kax kax, atia jo 'men zun 'ta. Doloexek: "Bai?"
'Ta, zirkuluko Doloex bakizu. Hala segi, berriz 'e berta.
'Ta bertan, 'ta bertan 'ta istanteko berriz torri 'ta barrenea. Leno kampotik atia jota, biño geo barrenea. Bai erretira. 'Ta erretira txintxo itten baizen ordun.
'Ta jon 'ta sartu zeneko Balentinek bertsua pre
patua euki. Bota yo beimpin, harren kontrakua, jakiña. Harren multa nola
patu zun 'ta. Harrek dena bota bersun 'ta.
"Hobe zu ixillik eon, eon zaite ixilik e! Gaizki ateko za 'ta!"
Han beotu bestik 'e: "Bokiyok, bokiyok!" Gonzalez 'ta hoik: "Bokiyok beste bertso bat, bokiyok, bokiyok"
Hua ate 'ta martxa 'ta atzetikan.
Kriston
ejuakin beste bertso bat bota 'ta. 'Ta hala, bestia ez oneko. Attona jon kampoa biño,
atzea torri
seittun 'ta berriz 'e: "Bueno Doloex zu 're denuntziatu ingo zattut ez bazu ixten 'ta itxi hau!"
'Ta kriston bertsuk Balentin horrek demboa berin.'Ta: "Bueno! Hi fuerte ai yaz hola, torri yai nekin!"
'Ta hartu 'ta erdi tiraka 'ro komei 'ro zea kontsejura preso eamatea.
'Ta Gonzalez 'ta hoik bi 'ro hiru han juntatu 'ta: "Ez gizona ez, hau ez da gizona. Hoik ez dia geldittuko kontuk, bertsuk bronkako zeak dia 'ta" Hoik 'ta
euntalako zea rollua armatu yote 'ta utzizi beimpin, utzizi.
Balentin ixildu, beldurra. Arratsa han pasa ber zun. 'Ta beldurra 'ta martxa! 'Ta etxea. Hortxe gui saten aittu zen. Geo ondoko eunin, nola in zun 'ta.
Biño errak bota zizkan erretira, 'ta momentun gotuk.
-Geo Balentiñek hoi baizun beak parra itten zun.´
-Bai, beak parra.