Eskolak

Herriko-eskola; eskola txikiak,

Eskolan gutxi ikasia

Transkribapena

Nor Tapia Iparragirre, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-135
Pasartea 0:48:01 - 0:52:41 (4' 40'')
Laburpena Txarondoko-Errotan hasi zen eskolan, gero Aierdin eta, azkenik, kalean. Askotan egiten zion tranpa amari, eskolara joan behar zuela esan eta batere ez zen joaten.

Eskolan oso gutxi

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-142
Pasartea 0:51:44 - 0:55:22 (3' 38'')
Laburpena Aizatera joaten zen eskolara, baina oso gutxi joana da. Eskolara, bidebazterrean muskerrak ikusten zituenean etxera joaten zen bueltan, beldurra ematen diotelako. Eskolan baino gehiago ikasi du bere kontura gerora. Eskolan irakurtzen, idazten, oinarrizko matematika, errosarioa eta dotrina ikasi zituen.

Eskola

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 0:03:39 - 0:08:04 (4' 25'')
Laburpena Aizatekoa zuten inguruko eskola bakarra. Erdaraz ikasten zuten, nahiz eta eskola euskaraz izan. Beren artean euskaraz besterik ez zuten egiten, besterik ez baitzekiten. Baina, ikasten zutena gaztelaniaz zegoen. Ulertu gabe irakurtzen zituzten irakurgaiak, eta gero komeriak matematikako problemak gaztelaniaz ulertzeko. Kartilla, katona ... Dotrina guztia ikasi behar izaten zuten, hori zen denetan garrantzitsuena.

eskola

Transkribapena

Nor Mujika Ezponda, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-120
Pasartea 0:18:18 - 0:19:21 (1' 03'')
Laburpena 14 urterarte joan zen eskolara, denetik ikasi zuen defendatzeko moduan. Ondoren beste eskola mota bat izan zuen, mostradorea.

eskola

Transkribapena

Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-113
Pasartea 0:09:34 - 0:12:31 (2' 57'')
Laburpena Oiartzunen Monjetan ibili zen Maria Jesus 5 urterekin hasi eta 12 urte arte. Euskaldunak ziren baina erdaraz hitz egiten zuten. Bixente Gurutzeko eskolan ibili zen eta Errenterian ere bai piska bat. Gurutzen maistrak ziren. Neskak eta mutil aparte izaten ziren.

Oiartzungo eskola

Transkribapena

Nor Arregi Aldai, Euxebi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-106
Pasartea 0:23:14 - 0:26:28 (3' 14'')
Laburpena Batuketak, biderketak... ikasi zituen eskola. Ez du oroitzapen ona, zigorrak izaten ziren. Maixtrak behin nola zaplastekoa eman zion akordatzen da. Euskaraz ezin zen hitz egin. Katona liburua.

eskolan

Transkribapena

Nor Arregi Aldai, Euxebi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-106
Pasartea 0:17:18 - 0:19:25 (2' 07'')
Laburpena Baserriko bizimodua gogorra izaki, amak ikastea nahi zuen. Aurrena herrian ibili zen eskola publikoan eta gero Donostian akademia batean. Oiartzunen irakasleak euskaldunak izan arren ez zuten hitz bat ere euskaraz egiten. Zakotearekin joaten ziren eta bertan bazkaltzen zuten etxera joateko urruti zen eta.

Eskola

Transkribapena

- Miñon orduan ez iruitzen alperrik zanik ordun diru pixkat irabaziko zenuten 'ta
- Bai! hantxe in genun guk dirua in genuna.
Lenoztikan mendiyan hasi giñanin sosik ez genun, ya eskola jorraa bat Aizatea, leno san dugu, hara jorrada bat 'ta itxian baserriyan bi eun
hirugarrengun eskola. Eskola jon 'ta maixtrak galdetuko zun: " -Zer atzoko leziyua? -Ez! heaneukua 're ikasteko dut! -Aber jarri hor belauniko!"
Belauniko jarrizi bi libro 'man bi eskuta 'ta nekatu besuak, beso bat hola bajatzin etorri makillakin maixtra, 'ta kazk! eskumuturrin "-Altxa gora!" Beize nekatutzin betti. Maistra bat bagenun...
- Gaixtua
- Bueno, hil zen. Hua hil zen hua hil zenin enun penik hartu... " - Lenozik hil ber zin!" san nun.Joe!
- Oiartzundik joten zien ez?
- Bai amurriyanak o' , amurriyanak saten ganiyon guk.
- Miño ordun eskola ez zen oaiñ bezela,
-Ez! hoixe ezetz
- Baserriyan beti lana zen 'ta lana in ber 'ta
- Ume pilla bat 'ta ya zutik jarri orduko batek behiyan aurreko bestin pintxe denak joten giñan denak tripa betetzea!
- Edade guzitako lana bazen han.
- Bai! 'Ta auzoa lanea joten giñan tripa betetzetik. Gusto aski bai! Jon 'ta jan 'ta ean itten genun 'ta xintxo aski lanin!
Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 0:25:31 - 0:27:35 (2' 04'')
Laburpena Dirua mendian egin zuten. Eskolara gutxi joan ziren, Aizateko eskolara joan ziren. Baserrian ere lan egin behar baitzuten. Eskolako zigorrak. Gaur egun oso ezberdina da eskola.

eskola

Transkribapena

- 'Ta eskola jungo ziñan
- Eskola jon giñan Oiartzuna.
Bai, 'ta aurrena eskola hasi giñan Mendizarren sasi maixtra saten dena ´ro 'ta
- Nun esan dezu?
- s ze zea
- Ze tokitan? Mendinzar
- Mendizar zer zan etxen bat o' hola o'?
- Hor zen hiru bizitza 'ta baten bat zen eskola bai. 'Ta saximaixtra saten dena 'ro bai, ta geo Txaparrea
'Ta ni akortzen naz ni numatte mutiko gaixtua nitzan, numatte muti kozkorra gaixtua!
- A bai e?
- 'Ta amak hor arrastaka esateko eskola eaman, bai 'ta jo eta geo karo "- Ikusiko 'ek eskola jotian! nola (...) " dena aldrebes gustoa!
- 'Ta hor Medinzarren zein zen zure maixtra
- Hoixe bai ,
- o' maixua zan?
- ez maistra maistra ba zen oso ona maestra emakume bat
- Izena goatzen za nola zun?
- Ez, ez ez, e naz hoi ez dakit enaz akordatzen izena
- Gio Txaparrea 'ta Txaparrea 'ta handikan ya geo Oiartzuna mojeta, mojeta eskola geo 'da bai.
Mojetan eskola hara e... hamar urte arte. Gizonezkuak o' mutilak hamar urte arte, 'ta geo ya jarri zuten eskola munizipala o' zea
- Publikua
- Bai zean Oiartzunen Beko Plazako hartan haber e' nola(...) hoi izena harrena e... aber akordatzen nazen
Bai, oso errespetuko maisua, errespetuko maisua, 'ta han debalde, debalde zen han
- Debalde
- 'ta bai yasta
- 'Ta hara han hamalau urte arte, oan hamasei urte arte erki da, miño hamalau urte arte 'ta gu baserriyan 'ta manejatzen giñan miño
jende asko Oiartzungua gue edadekua analfabetuak etxian ardiyai kontzen 'tabar eskola torri berrian bai 'ta hoi gañea elizak hoi nahi zun!
Elizak nahi zun dotriña dotriña jakiñazkio gehiyo ez jakittia hobia. Bai eta emakumiak e' fabrikan eta lanin hasi berrin ez, fabrikan gaizki, fabrikan bata besti gaizki eakutsi
'Ta emakume gehinak jostea, jostea etxekuak jo desonra! fabrika lanea jotia 'ro baserriko emakumia 'ro bai, bai ne andria beiñe
- Fabrika ez miño jostea bai.
- Jostea jostea jostea 'ro zerbatte ittetik josten bai 'da hola.
Nor Lasa Auzmendi, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-089
Pasartea 0:43:46 - 0:46:31 (2' 45'')
Laburpena Mendinzaharren hasi zen eskolan sasimaistrarekin. Ondoren Txaparrera. Gero mojetara 10 urte arte. Gero eskola publikora 14 urte arte. Gustora joaten zen. Bere adineko jende asko ez zen joaten eskolara, elizak hori nahi zuen.