Norbanakoak

Primary tabs

Euskalgintzako taldeez eta egitasmoez gain, Ttur-tturren norbanakoak ere badaude. Euskaltzale hauek ekarpen handia egiten diote bilguneari. Izan ere, taldeetan ez egoteak ikuspegi orokorragoa ematen die. Hau da, taldeetako kideak euren lanetan murgilduta egoten dira eta askotan ez dira inguruko kontuez konturatzen. Norbanakoek guztiaren inguruko ikupegi orokorra izan ohi dute eta bilgunearentzat garrantzitsua da hau; eguneroko lanetatik burua altxatzea eta, tarteka, egiten ari garenaren inguruan hausnartzea.

Hortaz, talderen batean parte hartu gabe ere izan zaitezke Ttur-tturreko kide!

Animatu, euskaltzale!