Egitasmo hau 2005-2006 ikasturtean jarri zen martxan eta oraindik ere abian da.
Egitasmoaren helburua, izenak ongi dioen moduan, herriko elkarteetan euskararen erabilera areagotzea da. Horretarako, 2007an hitzarmen orokorra sinatu zuten herriko hainbat elkartek. Ondoren, 2008an Oiartzungo 29 elkartek hitzarmen zehatzak sinatu zituzten eta hainbat konpromiso hartu zituzten euren elkarteetan euskararen erabilera indartzeko. 2013-2014 ikasturtean balorazio bilerak egiten ari dira hitzarmenek eman dituzten fruituak nolakoak izan diren ikusteko eta aurrera begirako urratsak zehazteko.