Elkartasuna

Diru-batzeak...

Txermoniak, auzokoekin banatu

Transkribapena

- Txerri bat hiltzen bazun baserritar batek, txermoniyak olkiya 'ta xolomua o' puxka bat eo han izaten zittun itxian. Geo harrek beak hiltzein atzea bueltan e' bai.'Ta denak hola.
- Asko kanbiatu dia gauzak ez?
- O! Bai bai oaiñ gehiyei do. Gauza gehiyegi harrapatzen da oaiñ, miño oañ ya alper da gauza ez ga.
Leno gauza giñala pozik jango 'ta pozik ingo, 'ta gauza giñala sosik ez. Oaiñ dirua izaki 'ta abildadeik ez! Gauza ez!
- Hola izaten da.
- Bai
- Beti zerbait falta izaten degu ez deu dena izaten.
- Ez ez
- Gauza bat baldin bazu bestia ez duzu izango 'ta hola da
- 'Ta jatena gustokua baldin bazu raka raka jan 'ta gizendu
- Hoixe
- Pixka 'at ibiltzen ga miño gutxi.
Gizendu 'ta, garai batin ez giñan asko gizentzen! oain miño gehiyo jaten genun e!
- A bai e?
- Bo!
- Jana sanua ordia!
- Sanua 'ta geo ez giñan geatzen lanetik. Goizin euna argittu zai lanen hasteko. 'Ta oantxe ya arratxin ez da ikusten deuse
- Erretiratu
- Orduntxe. 'ta geo 're igual orduerdi bat eo gehiyoko birian jon ber izaten zen itxea. Txaola izaten genun jeneal inguruan txaolan geatzein miño ua gustoa.
Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 1:44:52 - 1:46:45 (1' 53'')
Laburpena Txerri bat hiltzean, txermoniak auzokoekin banatzen ziren. Eta gero bueltan ere jasotzen zen. Beraiek orain zahartu egin dira. Gauzak asko aldatu dira.

Elkar laguntza

Transkribapena

- Ongi moldatzen giñan, ordun bata bestiai laundu asko itten zen.
Oaiñ ez dena. Oañe ez dut saten itten da launtza miño oso diferente. Oaiñ inbiriya gallendu da.
Nik hoi harrapatzen dut. Inbiriya.
- Ordun laundu iten zen.
- Ordun laundu itten zen, o' belarrakin o' ezin baldin bazen o' zerbatt gaixotasuna baldin bazon o' esku bat botzeko kupirik ez zen izaten.
- Horra.
- Oain norbeak laundu 'ta gio bestiak norbeai 'ta hola
- Bai, txandaka.
- Txandaka.
- Txandaka. Bertzen zenin o' familiya itteki o' izandu 'ta ttikiya 'ta ezin zun kanpun o' zea 'ta ordun auzuakuak bertatik berta baldin bazen launtzea joten zen. Horra.
Miño oso diferente, oso izaiera oain
- Oain ez da hola itten
- Ez, oaiñ ez! Oaiñ ez.
- Oain jendiak ez du hola pentzatzen.
- Keba. Oaiñ oso diferente dijua! 'Ta hoi gauza erra zen.
Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 0:38:41 - 0:40:01 (1' 20'')
Laburpena Garai batean batak bestea laguntzen zuen. Orain ez du uste hala denik. Orduan auzokoak elkarrekin aritzen ziren lanean.

Laguntza

Transkribapena

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-087
Pasartea 0:03:12 - 0:04:11 (0' 59'')
Laburpena Orduan ere jendea laguntzeko prest izaten zen. Dirurik ez zutenez jeneroarekin ordaintzen zuten Txikierdin. Auzokideengana ere joaten ziren laguntzera eta ordainetan janaria edo jasotzen zuten.

Hildakoak prestatzen

Transkribapena

Nor Arruabarrena Ansa, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-098
Pasartea 0:21:05 - 0:24:01 (2' 56'')
Laburpena Lehen auzokoen arteko harremanak estuagoak ziren, horren adibide hildakoren bat zegoenean nola joaten ziren auzokoari laguntzera hildakoa prestatzera. Gau-beila ere egiten zen. Entiarroko madatuk, baserriz baserri hildakoen berri ematen aritzen ziren.

Ez daukanak ongi ohi daki edukitzea zein den ona

Transkribapena

- Nik beti jendikin beti ongi eaman dut. Gaizki eamanta ze itten 'zu? 'Ta ahal duna laundu. Nik saten ñet, nik esatia ez duk eroki miño... nik amakiñ bat torri 'ta... hor oaiñ itsutu dela aittu dut; andre andaluz ttiki bat... kriston palizak emate 'izkionen gizonak.
'Ta eun batin hor heldu zit "¿Ya me prestaría cien pesetas?", ordun asko zen, "Porque..." eman ziyola paliza eta hautsi zittula antijuk eta "No tengo dinero y no puedo andar sin gafas" y patatin. Arratsa! "Bueno, bueno, ya te daré". "Kobratzen dutenin...", lana itten zun,
"Zea... emango zattut", 'ta baita eman 'de. 'Ta asko zen hogei duro ordun. 'Ta hola, hola askoi.
- Sate 'ute, gutxina euki dunak gehiyena launtzen dula.
- Bai, egiya da hori, egiya da hori.
- Bakizulako ze pasten den ez? Horregatik izango da? 'Ta gehina dunak berriz...
- Gehinak dunak ez daki zer den mixeia izatia.
- Klaro, klaro... 'Ta zuk 'e horregatikan, ikusi zenunin haurrakin kanpun geldittu ber zula... zu hamaika seme-alabakin...
- Kanpun geldittu nitzan 'ta. Zer zen hori? Beno. 'Ta harrek gaixuak iñor ez zakan hemen launtzaikan. Nik sikira senidik 'ta... Miño bakoitxak ben tokitan nahiko lan izaten...
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-053
Pasartea 0:13:00 - 0:14:40 (1' 40'')
Laburpena Arroxa beti saiatu izan da jendearekin ongi eramaten eta behar duenari laguntza ematen. Hika.

Baserritarrak eta kaletarrak

Transkribapena

- 'Ta baserriko gauzak ze itten zenittun, direkto dendara ''o itxetara 're iamaten zenittun? Zu asko ibilliya za kale aiyekan.
- Bai. Bai, esniakin batin bai. Esniakin batin eamaten zen fruta 'ta berdura eamaten zen. Eta geo dembora berin txerri jana 're biltzen genun. Hoi 're bai. Asko ez zen izaten, biñon bai, biltzen zen.
- Kargatuk jon kalea 'ta kargatuk iyo.
- Bai. Bai, bai, bai, e... Kantidade haundiyak zinin Errentiko plazara joten giñan, biñon gaiñekun gutxi zenin, esniakin batin eta... Geo kaleko jendia 're bai, ordun, laumata 're lana itten zen
goiz 'ta arratsalde, eta igandia kaleko jendik baserrira juteko izaten zuten. Illia mozten aitzen zinak, Jabier Arregi horren atta, Juanito, itxez itxe ibiltzen zen igandetan illia mozten, erareko jendiri 'ta. Eta harrek 'e bortsiyuk ez zun diro asko eamango,
biñon zaku koxkorra betia bai gauzakin itxea. Eta Joxepa Amurizio jostunak 'e, harrek 'e igandia aprobetxatzen zun baserritako erareko jendiri arropa itteko neurriyak eta hartzea, eta harrek 'e berdin. Bai. Eta gaiñea jakitten zen jongo zila eta dirua emateko ez zen izaten,
biño gauza prepatua bai, hairi bueltan emateko. Bai. Gu haiken beharrin izaten giñan, biñon guk genun gauz hora béak asko estimatzen zuten. Eta harreman haundiya, jende gutxiyo 're bizi giñan 'ta jende gutxiyo bizi nola giñan, alkar denak izautzen genun 'ta geo alkar
izautzetikan aparte, parintik 'e bai, eta ordun kaletik joten zenak baserriko atia erekiya billatzen zun, eta baserritikan kalea tortzen giñanak 'e bai. Eta guk 'e haiken ber haundiya izaten genun. Gu itxetikan atetzen baldin bagiñan hanketako pare batekin,
kalea joten giñanin, bestia kamitu ber izaten genun. 'Ta guk portalik, 'o itxeko sarreratan kroska bat, 'o xolo bat han izaten genun hanketako zar haik utzi eta garbiyak jantzi, kaleko buelta iñ 'ta berriz 'e bueltakun haik hartzeko. Bai, bai, harrigarriya zen.
E... Batetikan nik uste 'ut san zattutela jende gutxi 'ta erdi parintik giñalako gehiyenak, biñon nik uste dut horrek ingo zula, biñon beharrak 'e bai. Beharrak 'e... Ordun bizitzeko bat bestin beharra genakan. Bai.
- Oaiñ ez bezela. Beno, oaiñ gen ustez...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-033
Pasartea 0:34:20 - 0:38:00 (3' 40'')
Laburpena Baserritarrek, dendetara eta azoketara ez ezik, etxeetara ere eramaten zuten jeneroa. Kaletarrak ere igotzen ziren baserrira beren lana egitera. Herrian denek ezagutzen zuten elkar eta denek zuten bata bestearen beharra; hori dela eta, harreman handia zuten elkarrekin.