Trena

Geltokiak, ibilbidea

Norteko trenbideko trabes asko, Oiartzungoak

Transkribapena

Zea Zaiko ondotik ate genittun milla 'ta geiyo, Zaitik oañ ya Zai botia izango 'a?
'Ta handikan zeara Uzpura Arlepotik goixio Uzpura
- Eunin sei biaje
- Eunin sei biraje
'Ta gio hoa bukatu ganunin zeatikan e' bai, Artamarriko txokotikan e'. Beste eztakit hirumilla 'ro atea 'men ginttula, bai.
- 'Ta haik zertako izaten zin? haik noa
- Haik Norteko trabiesa, Norteko erraillan azpiyan jartzeko, Norteko trabiesak
- 'Ta noa eamaten zenittuzten haik?
- Uzpun ate
- Haik ez dakit noa jon jongo zin
- Zuek Uzpura atetzen zenittuzten 'ta
- Guk Uzpura ate 'ta gio kamionian eaman bai
Izango zin zeak
- Españi guziyan partittuko zin
- E... Españi guziko bai no no non falta zin Norteko non falta zin
- Non falta zin, trabesak noiz nahi kanbitzen bai zin
- Bai, guk trabiesa bakotxeko kobratzen genun, eunian zenbat jorra itten genittun kalkulatu 'ta ba, joste bat
-'Ta hoi ze itten zin haitzakin o'...
- Haitzakin, haitza haitzakin haitzakin sartu zea bi eztaka sarde haundi a ba bian,
'ta menditikan sardiai 'ta jarri zea aldamiyua 'ta gañian gizon bat bi eskulekukin zea arpa, arpa deitzen yote harei, 'ta bian bi
'ta goikuak zea geo bi ixkintan zea bi gizonek hartu lokarriya zea ikatzakin o' busti zea ikatz lokarriya 'ta erdi erditik altxatu gotti 'ta tat utzi 'ta marka uzten zun harek
- Ah
- Marka hartan ebaki
- Marka, 'ta gio gizona jartzen aldamiyun gañin, gantxukin sujetatu zea puska 'ta goyan jartzen zen, goikuk goikuk zea giyatu 'ta bekuk tira, 'ta
Zarra zarra zarra polliki polliki, ya hirumilla itteko...
amakin bat zerrako bai! 'Ta xorroxten dakinak hoi beste gauz bat, xorroxten dakinak xorrotxakin aixa,
zerra zorrozten dakinak.
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-083
Pasartea 0:01:00 - 0:03:20 (2' 20'')
Laburpena Zaria ingurutik Norteko trenbiderako mila trabes baino gehiago atera izan dira. Uzpurura ateratzen zituzten mandoekin eta gero kamioietan jaisten zituzten. Haritzarekin egiten zituzten trabesak. Arbola moztu eta bertan egiten zituzten oholak, neurrira. Harpa.

Mandoak gehiegi kargatuta

Transkribapena

- Añarbe?
- Añarbetikan e' aittu izandu ga
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-083
Pasartea 0:05:50 - 0:07:10 (1' 20'')
Laburpena

A?arbe ingurutik Altzibarrera ere aritu izan dira tabloiketan, mandoekin. Idiekin ekarri behar ziren kargak ekarri zituzten mandoekin, eta txiki arraio egin ziren abereak.

Mendiko lana

Transkribapena

'Ta haik tenteka jartzen zuten, tenteka jarri 'ta gio guk handik kargatu manduk
- 'Ta ordun hoi ze izaten zen ez zen arbola bota 'ta handikan ate trabesak? arbolaz
- Lenbizi arbola bota
- Hoi da, hoi da
- Lenbizi arbola bota 'ta be neurriyan moztu
- Hoi da
- 'Ta gio arbola miño beruo jarri aldamiyua goitik betti bueltaka bueltaka karri
- Ah ya, ya
- Gio jarri zea bi, bi zea jarri bi espeka bezela , espeka haitan bueltaka bueltaka gañea iyo aldamiyun gañea 'ta aldamiyua zerratu 'ta gio pilla jarri denak
sartu bi eztaka lurrin fuerte 'ta han jarri trabeska eur bat, 'ta gio tenteka jarri hola zeak, hola jarri puskak denak llaran puskak denak tenteka.
- Zuek haik hartu 'ta
- Guk haik hartu biyek alleka banatan 'ta beti pasta pixkat okerra bazen haundina bestek jarri 'ta... beti zeatu beti begi pixkat 'billi ber
- Hua zaku eamaten miño zallo izango zen, ? ez?
- Ba...
- Bai geo harri bat jarri igual besteik han, hua ezin zen alleka bueltatu han harri haundi bat jarri 'ta,
gio harri haundy hoi berriz e' mandun gañin jarri 'ta mendira eaman berri e'!
- Bestela pilla ingo baizen bian!
- Jo! 'Ta karo hoi dena mendiyan itten zen hartako 're tokiya maldan 'ta
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-083
Pasartea 0:03:20 - 0:04:50 (1' 30'')
Laburpena Norteko trenbiderako trabesak mendian bertan egiten ziren. Bi espeka jarri, bueltaka-bueltaka aldamiora igo eta han moztu. Mandazainek handik errepideraino eramaten zituzten. Karga orekatzeko, harriak erabiltzen zituzten.

Norteko trenbiderako trabesak

Transkribapena

Gio zea trabiesak... norteko trabiesak.Bi metro ta erdiko trabiesak
'Ta hoik nola? haik gañin ez, haik arras
- Haik zea bia lleketan bana kakukin
- Aaa
- Eurrezko kakuk iñak izaten ttun aotzak ta bi ixkiñetan bi, hiru jartzeko hiru jarrita lau jarri ber 'ta lau geyei
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-083
Pasartea 0:00:25 - 0:00:50 (0' 25'')
Laburpena Mandazain lan gehiena egur-ikatza garraiatzen egin du Domingok, baina Norteko trenbiderako trabesak garraiatzen ere aritu izan da. Bi metro eta erdikoak ziren eta mando bakoitzak bi garraiatzen zituen; bi aiekatan bana.

Zorrolako trena

Transkribapena

- Eta leno Artikuzkuk ni hemendik gotzen naz, nola tortzen zin, karterua saten ziyoten. Zaldi gañin 'ta tortzen zin. Hola...
- Orduko zer zun ya Donostiyak hartua?
- Hoixe, ezindu.
- Larreku horrei 're erra pasa zayo e? Kusi...
- E?
- Artikutza. Donostiyak eosiya ya?
- Bai. Geo Donostiyak hartu zun hoi. 'Ta han presa in 'ta hola.
- 'Ta Donostiyak hartu miño lenoztikan ya Artikutza hemendik ibiltzen zin?
- Bai, bai. Bazen, bazen...
- A zer zin, karo, minak, minak 'ta zin.
- Goizutako partekua da hoi 'ta bazen zerbatte, bai hor 'e minak 'e bazin, planuak... Hemen leno trena izandua zen, konpaziyo batea, Karrikan pasatzen zen, 'ta trena Xorro... guk ez genun izautu, gue gurasuak bai e, Zorrolaño. 'Ta geo Zorrolatikan goiko Arritxuita planua,
gue amak eta saten zuten: hola bagoiak bat gotti 'ta bestia betti nola... zea, Igeldoko funikularra estilua 'ro hola. Gue ama 'ta gaztetan nola.
- Gotzen zin haik.
- 'Ta iatzelekua guk badugu haundiya, (Xoragura) deitzen yogu, 'ta hoik iatzia hura hangua ebakitzen 'ta zamaka, (Biamokuta) non den ba al dakizu? Baserriya, Biamuta, Zabalekua da. Horrea zamaka karri 'ta hortikan gurdiyakin itxea eta trenabidi harta pasa ber 'ta beldurra,
beldurra bagoiya noiz zetu, 'ta gue amak saten zittun holako gauzak. 'Ta goiyan, planua bestia, Zaldingo zelaian barrena, Imitatik, han tunela (Urrumendin) bada, handikan Biandizko azpira, 'ta han beste planua Artikutzakua, han beste bagoiak 'men zin,
'ta handikan Artikutza berriz beste trena. 'Ta hoi zeak, zeanak, kaletik behexio bada...
- Donfeliz?
- E?
- Donfeliz?
- Ez. Kaletik behixio, leno palaziyua zen, oain itxe asko iñak dia. Oiartzungo kaletikan beroxio zion hoi.
- Pikabene 'ro.
- Pikabenea. Harrenak 'men zin hoi denak. Pikabenea hoi.
- 'Ta minan nausiya 're?
- Bai. Hoik, trenak... 'Ta ikatza 'ta dena ibiltzen 'men zuten. Ordun ikatza, harri ui... egur ikatza asko itten baizen. 'Ta ze zeak, trenak eta jarri 'ta. Garai haitan muimentua bazen e.
- Bai, bazen bai.
- Oain bidegorriya ittekua dute, Altzibertik...
- Pikabene, Pikabea 'ta haik hemen bizitzen 'te zin gerra hasi zenin? Ordun alde iñak al zin haik hemendik 'o lehenotik alde iña dia haik?
- Ez dakit hoixe. Gue amak nola saten zun 'e. Gue ama esniakin joten zen Donostira 'ta hain ixtoia saten zun zerbatte, neskamia... neskamia zea Joxe Juanen ta arreba neskame haikin. Joxe Juan Iragorri...
- A bai, bai.
- Hain arreba.
- Aittu izandu niyon bai.
- 'Ta ixtoia bazun zerbatte, oain aztua dakat nola saten zun 're... Behintzat hoi hemen jauntxua 'men zen, aberatsa 'ta... Trena hoik zittuna 'ta... Bakizu kostako zin garai haitan ez? Hoixe, hiru tren: bat Zorrolaiño, bestia Zorrolatikan han Bianditz aiekatako, tunela 're bazun Urrumendiku hartan 'ta, geo zihar...
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:34:55 - 0:38:30 (3' 35'')
Laburpena Donostiako Udalak erosi aurretik ere jende asko ibiltzen zen Zaldingo bidetik Artikutzara. Beraiek ez zuten Zorrolako trena ezagutu, baina gurasoek, bai. Trenbidea Pikabenea jauregikoena zen, aberatsak izaki.

Gogor haziak

Transkribapena

-Pajina saten zen horrei?
-Pajina, bai.
-Joe...
-Auzolana, pajina ...
-'Ta geo hemen Tornolako biriak 'e zuek konpondu berko zenittuzten ba?
-Oi! Hoixe!
-Hor deneko Tornolakuk?
-Ur bire batzuk atea 'ro, hortxe aitzen giñan! Bai, bai. Dena oiñez, dena oiñez!
-Dena ...
-Oiñez. 'Ta nombaitik birexior bat polittxio zela iruitzen bazen handik barrena 'ta.
-Karo. Biñon, karo, euriyakin 'ta hondatu itten ...
-Goizin betzitako meza joten giñan. Ni mutikozkorra nitzala attakin.
Olatxea, trena betzitan joten, betzitako meza harrapatzeko moun joten zen Arditturritik, goizin, gautxandako langillikin.
'Ta kotxi hartan sartu 'ta Altzibarrea. 'Ta Altzibartik aldeo.
-Karo! Jo, difentzi erra, puska ...
-Hola ibiltzen giñan! Ze harrapatuko!
-'Ta hua galtzen bazen pena erra 're bai!
-Gusto aski bai! Gu 're mutikozkorrak, trenan!
-'Ta martxan hartzen al zenuten? 'O geldittu itten zen?
-Geldittu itten zen, gelditzen zen!
-Gelditzen zen!
-Gelditzen zen gu hartzeko!
-A bai e?
-Han birian ikusten ginttun eozeiñ. Txoferrak zeak zin, makinistak.
-Izaunak.
-Izaunak.
-Zein zin ordun?
-Azkue izautzen al zenun, Gaztaiñekua?
-Ez.
-Patziku.
-Ez dut uste.
-Azkuko semia zen hua. Beste bat Bixente, Grabiel txerri hiltzaillia nola da?
-Bai.
-Horren aitta.
-A...
-'Ta bestia Antonio Korta. Errentikua. Motx bat. Euskaaz zail xamarra itten zun. Biño arront[arront:8422] gizon ona zen. "Geldittu arte ez aldetu!" saten zun.
"Geldittu arte ez aldetu!". Azpiyan hartzeko beldurra.
-Karo...
-Kompromisua guetzako 're 'ta.
-Bai, hoi bai. Eozer gauza pasata.
-Gelditzen zen, total gelditzen zen. Beste batzuk pixkat oandik zijulik plixt iyotzen baizin, sasoikuk. Umia 'ro ikusten bazun berriz harek aa! Atentziyo gorra attonak. Hola ibiltzen giñan...
-'Ta gaiñekun non ...
-Gue gazte dembua trixtia zen.
-Bai, bai.
-Oango aldin! Jo... Penosua!
-Gosia 're bai?
-Gosia ez! Hua gerran aurretik zin haik, kontu haik. Gosia geogo izandu zen, gio. Gerra bukatu 'ta geo 'ro... Gerra ai zula 're oandik ogiya 'ta bazen. Geo kuarenta 'ta kuarenta y uno 'ta
Ordun, ordun. Errotak itxi, astuak kendu, oillarrak kendu, itten genunetik kendu. Geo jango ez bagenun 'e haik jartzen zuten kupua bete in ber zen. 'Ta ordun pasa genittun urte txarrak. Geo errotak itxi.
Bai, irin pixkat jango bagenun Aranatza, Lesaka. Asto txarrak kargatu 'ta ordutako biretan!
-'Ta harrapatu igual gaiñea.
- 'Ta harrapatu ezkeo kendu igual!
-Bai.
-'Ta hola... Urte txarrak geo pasa genittun.
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:12:30 - 0:15:50 (3' 20'')
Laburpena Garai batean, denak oinez ibiltzen ziren, bidelasterrak non harrapatuko. Igandeetako mezatara joateko, Olatxen hartzen zuten trena. Gaztetan garai gogorrak bizi izandakoak dira. Gerraren ondoren, kupoa entregatu behar, beraiek goseak egongo baziren ere. Hika gipuzkera.

Trenbidea

Transkribapena

- Han gaiñin bizi zinak baizin neskak!
- Zuek toritzen hasi hairi, biño azkenin beák toritu!
- Haik hauek toriatu!
- Harrobi hontatik eamaten zuten hara mateila. Trenabidetik... Trenabidia zen e, bagoiakin. Zea, hortik, zea... Kargadorea.
- Ui! Gue itxi(...) beko itxian ondotikan. Horko trenak moztu zizkala ne arrebai bihatzak!
- Bihatzak ez, puntta, ez?
- Beno, jo 'ta moztuak zittun bi 'ro hiru! Bi 'ro hiru moztuak zittun. Trenak itxe ataiyan azpiyan han zea 'ta ume kozkorrak jostatzen 'o 'ta. Gerritik harrapatu bazun, igual ingo ziyon.
- Bai, e?
- Trenak eskua harrapatu!
- Ez sumatu trena? 'O ttikiya izaki igual!
- Hua ttikiya!
- 'Ta ondo ondotik pasatzen zen, Olalden ondo ondotik?
- Bai. Txatarra 'ta... Han do txatarreiya zea oaiñ 'ta Olalden biyen tartetik.
- Baratzan ayekatikan.
- Berez hiru metro itxian kantoira. Ez da izango.
- Gutxiyo! Atzeko atia guk esaten geniyona bertan, kontratikan.
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 0:41:00 - 0:42:00 (1' 00'')
Laburpena Garai batean Zorrolako trena zena eta gero Karrikako harrobitik jaisten ziren bagoiak Olalde ondotik pasatzen ziren. Rufinoren arrebari trenak behatzak moztu zizkion.