Beste batzuk

Okinak, rekadistak, pelukeroak, biajanteak, "perrerua"; tozinera; karreteroak; barberoak; guarnizioneroa, bidegintzakoak...

19 urtez basomutil

Transkribapena

- Zenbat urte arte aittu ziñan basomutil bezela basuan lanian?
- Ni basuan hemetzi urte,
- Hemeretzi urte
- Hemeretzi urte hola pasa nittun.
- Oseake hamaseikin hasi 'ta hogeita hamabostekin o' hola utziko zenun?
- Zeozer hola, hola zeozer utzi nula uste 'ut. Hogeita hamabost ingurun o' fabrikan sartu.
- 'Ta hor fabrikan sartu ziñen 'ta zer dela 'ta utzi zenun mendiko lana ba? Anaiyak eta hor seitzen zuten ba, ez?
- Bai miño fabrika beti lan errexuo errezagua zela 'ta ne launak e' han sartu zin bat o' beste. ?ta han sartu giñan miño, joño!nik ezin nun etsi!
Hua ez zen, mendiko lanakin oittu 'ta hara jon 'ta joe! makina, lengo makina zarrak e! antiualeko zarrak 'ta. Hua ez zela lana. Kiston hautsa izaten zen, lantei zikiña zela hua! nik alde in in ber nula, hiru hillaete buruko.
Nik alde in in ber nula berrize mendira! 'ta Jose, izena nola zun e', beno izena Joxeluix zun , Joxe Luix Barrenetxea o' zer hola zun lixteruk.
'ta hua jon zen 'ta " -Zer deu (...)txiki erotezen hasiya o' zer?- Ze pasatzen da ba? 'ta -Alde iñ ber dukela 'ta enkargatuk san zik nei! Joe ez zakela alde in! Jarriko yaz!"
Etsi nun miño jo! aurreneko eun batzutzan
- Txarra
- Gaizki, ezin etsi. Leno txabolatik burua ate orduko haize hotza 'ta ebiyakin bustiya. 'Ta han berriz sartu 'ta barrena hortan kieto zortzi ordu.
Geo beste zortzi pasten ganittun berriz e' mendiyan e' ! nik 'ta beste laun batek biyek. Berriz mendira joten giñan. Hartzen ginttun lantokiyak piñua sartzeko baserritar batek, baserritar batek nahi zula piño trozo bat sartu
o' bire pixkat bat in o' uran tubeiya pasa ber zela o' 'ta txapuza hoitan ibiltzen giñan pixka 'at.
Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 1:19:14 - 1:22:14 (3' 00'')
Laburpena Hemeretzi urtez aritu zen basoan lanean. Hamaseiekin hasi eta hogeita hamabost ingururekin utzi zuen. Gero fabrikan hasi zen. Ondoren, fabrikan 20 urte pasa zituen. Ez zitzaion fabrikako lana gustatzen.

Otea ebakitzen eta lineako guarda

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-103
Pasartea 0:36:55 - 0:40:43 (3' 48'')
Laburpena Alderantziz ebakitzen zuen otea. Aita lineako guarda aritzen zen, gaixotu eta aitaren lana egiten aritu zen Dolorex; lineako zutabeetara igo behar izaten zuen. 14 urterekin hasi eta ezkondu arte aritu zen.

Langosta sareak

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-102
Pasartea 0:13:30 - 0:15:45 (2' 15'')
Laburpena Dolorex langosta sareak egiten aritu zen. Xoteroneko Joxe Manuelek puntapisak ekartzen zizkien. Antigualeko gauzak ere gustatzen zitzaizkion. Biak Altzibarren bizi arren, berandu ezagutu zuten elkar.

Aitaren lineako lana

Transkribapena

Nor Urritegi Artola, Pili
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-095
Pasartea 0:18:46 - 0:21:50 (3' 04'')
Laburpena Argindarraren egurrezko posteak konpontzen egiten zuen lana aitak. Herrian galtzak janzten lehenengotarikoa izan zen Pili, jendeak arraro begiratzen zion.

Arian ikasia

Transkribapena

- 'Ta gañekun zuk zer zunun eskola, e...eskola geyo'ro hola 'ro ze eskola
- Nik hamalau urte artekua ni mas ni menos
Beti geo nik in dutena da praktikatu, zeozekin praktikatu, praktikatu in dut. 'Ta in dut letu 'ta informatu 'ta afiziua izan dut hortako 'ta
Geo ibil zandu nitzan zea 're "corresponsal de banco" Banco Popularreko corresponsal eondu nitzan. O! hainbeste ofizio 'ta zea e' aittu nitzan,
Urkabe baita bakizu?
- Bai
- Han hiru urte aittu nitzan obran. Han hiru urtian obran aittu nitzan. Attak utzi in zin lan hoik itxea bildutzeko. Han arratsaldez itten nun ordubitatik seita itten nu lana 'ta geo itxea. Illunarrin jendia hasten zen 'da
- Barbeiyan kunplitzen bazunu uzten zizun
- Bai, bai, 'ta han besti haitan atetzen nittun sosak hoik netzako zin.
Miño barbeiko sosan enittu kusten. Hoik enun beiñe kusi.
- Jo...
- Ezkondu nitzanin amak hogei milla pezta man zin 'ta ne itxeko dotia hoi izandu da.
- Joe!
- Bai, bai
- Lana bai pilla erra!
- Buo lana!
- Diru gutxi kusi!
- Diru gutxi kusi bai.Lana bai lana bueno! en fin , indakun damuik ez da izaten!
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-081
Pasartea 0:32:30 - 0:33:40 (1' 10'')
Laburpena Gestio eta diru-kontuak egin dizkio herritar askori, baina ez berez eskola asko zuelako. 14 urte arteko eskola izan zuen, baina beti izan du zaletasuna leitzeko eta informatzeko, eta asko praktikatuz ikasi du. Bizartegiaz gain, beste lan mota asko egitea tokatu zitzaion gaztetatik. "Indakun damuik ez dut izaten".

Kudeatzaile eta kontu-hartzaile

Transkribapena

- Nei san zin, " Hi, Hik ingo al yuke gue kontuk'? " eta Sa san niyon "Bueno nik ez dakit kontuik sekula eztut in miño bueno hasiko naz eta iya ongi ematen baldin badut, zuek esango nazute" 'ta
"Bai nayo nikek hi, ni besti horrekin enaz, harrekitteuna ingo 'uk hik e'! "
- 'Ta harek Martiñei san yo nomatte,"Hi hola 'ta hola nik harei san ziot 'ta harek emangozkiu kontuk"
'Ta Martiñek ordun "Bo, bale" 'ta haikin hasi nitzan 'ta geo geo biyek haserretu zinin (...) biyek nekin geldittu zin biyek, bueno pos biyek, geo denai 'ta geo
haikin ai nitzala beste geyo torri zizkin, beste bi hiru lau soziyo, bi anai 'ta bi anai txoiyana 'ta hoik zin,
Haik e', lanin hasiyak zin igeltsero hasiyakzin 'ta, kontuk eamateko nahi zuten bat 'ta itxea torri zizkiten iya nik eamangi niyoten airi kontuk eta,
san niyoten, san ziten 'ta " Joe miño zuek lan asko izango zute nik ez dakit alletuko nazen" 'ta" Be! guk ez dugu lan asko izango! moldatuko za ! " hala
"Bueno, bueno, hasiko nak ba! haber moldatzen nan ba!" 'ta hasi nitzan haikin. 'Ta urte pilla bat in nun haikin hemeretzi urte 'ro aittu nitzan
'Ta halaxe 'ta geo, geo bestia 'ta geo bestia 'ta geo linternerua 'ta geo elektrizista 'ta geo trasportista 'ta geo ez dakit zein 'ta denai heldu 'ta geo bakarrrik ezin nitzan alletu 'ta barbeiy e' lana nun 'ta hoik e' itteko ta deneko e' nitzan alletu 'ta
Geo e' nun ez kalkuadora bat ezer, dena eskuz in ber izaten zen! ordun ez zen kalkukadoraikan, nik kalkuladora bat eosi nun, 'ta miño zarra kalkuladora!
Traka traka traka, geo buelta hola man ta trarrak trarrak eta, e... bueno arrront lentua zen eta beno ez zen oso segurua 'ra 'ta hor dakat bian gñea gordia!
Hura historiko , zea museoko bezelako da. 'Ta
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-081
Pasartea 0:17:50 - 0:19:40 (1' 50'')
Laburpena Bizartegiko lanaz gain, Xabier urte askoan aritu izan da hainbat oiartzuarren diru-kontuak eta gestioak egiten. Bi igeltserorekin hasi zen, eta, pixkanaka, gero eta jende gehiago hasi zitzaion zerbitzua eskatzen. Lana pilatu zitzaion. Lehen kontu guztiak eskuz egin behar ziren. Kalkulagailuak bazeuden, baina motelak ziren eta ez oso seguruak.