Arian ikasia

Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-081
Pasartea 0:32:30 - 0:33:40 (1' 10'')
Laburpena Gestio eta diru-kontuak egin dizkio herritar askori, baina ez berez eskola asko zuelako. 14 urte arteko eskola izan zuen, baina beti izan du zaletasuna leitzeko eta informatzeko, eta asko praktikatuz ikasi du. Bizartegiaz gain, beste lan mota asko egitea tokatu zitzaion gaztetatik. "Indakun damuik ez dut izaten".

Transkribapena

- 'Ta gañekun zuk zer zunun eskola, e...eskola geyo'ro hola 'ro ze eskola
- Nik hamalau urte artekua ni mas ni menos
Beti geo nik in dutena da praktikatu, zeozekin praktikatu, praktikatu in dut. 'Ta in dut letu 'ta informatu 'ta afiziua izan dut hortako 'ta
Geo ibil zandu nitzan zea 're "corresponsal de banco" Banco Popularreko corresponsal eondu nitzan. O! hainbeste ofizio 'ta zea e' aittu nitzan,
Urkabe baita bakizu?
- Bai
- Han hiru urte aittu nitzan obran. Han hiru urtian obran aittu nitzan. Attak utzi in zin lan hoik itxea bildutzeko. Han arratsaldez itten nun ordubitatik seita itten nu lana 'ta geo itxea. Illunarrin jendia hasten zen 'da
- Barbeiyan kunplitzen bazunu uzten zizun
- Bai, bai, 'ta han besti haitan atetzen nittun sosak hoik netzako zin.
Miño barbeiko sosan enittu kusten. Hoik enun beiñe kusi.
- Jo...
- Ezkondu nitzanin amak hogei milla pezta man zin 'ta ne itxeko dotia hoi izandu da.
- Joe!
- Bai, bai
- Lana bai pilla erra!
- Buo lana!
- Diru gutxi kusi!
- Diru gutxi kusi bai.Lana bai lana bueno! en fin , indakun damuik ez da izaten!