Herri-kirolak

Postura kontuak, izen ezagunak

Apustuak

Transkribapena

-Ta zea, gaiñekun hola... Hoi noiz, e... Usatita... Usatitakuk noiz aitzen zin... Karo, oain fiestatan 'ta esibiziyuk 'ta itten dia, biño len noiz itten zin?
- Apostuak itten zittuzten hoik.
- Hoik apostuk.
- Desafiyoka apostuak.
- Garaiy haitan esibiziyuk biño gehiyo zin apostuk. Zea, bat bestikin dirua jokatu 'ta.
Dirua, apostua 'o.
- Garaiy haitan, ez dakit ba nik... Ze diru... Ze kantidade biño, hamar milla pezta 'ro, holakon batzuk izango zin, ez?
- Hamar milla pezta asko zen orduko!
- Hamar milla pezta zeiñek zittun?
- Biño ba! Idea hala 'ut zerbatte, e! Hamar milla pezta ingurua 'o ote zin!
- Kuadrillan 'o juntatuta!
- Bata bestikin juntatuta, bestela, hamar milla pezta ez zen Oiartzun guziyan bat izango!
- Ez, ez. Egiya.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:33:20 - 0:34:10 (0' 50'')
Laburpena Lehen herri kirolak ez ziren jaietan eta erakustaldietan ematen, apustu eta desafioen bitartez baizik.

Usategietako harri-jasotzaileak

Transkribapena

- Hemen herri kiroletan 'ta Usateietakuk 'e, zuek izautuko zenittuzten, hoik harri jasotzen 'o aizkolai 'o ze aitzen zin?
- Harri jasotzen.
- Harri jasotzen.
- Bai.
- Onak 'men zin, ez? 'O...
- Bueno.
- Gotzen al zazte?
- Onak bai. Atta behintzat, oso ona.
- Atta ona, 'ta semik hobio berriz.
- Be garaiyin atta zen harri ttikiyakin 'o ehun kiloko harriyakin hobena, hobenetako bat.
- Ehun kiloko harriyakin 'ta (...) 'e aitzen zen. 'Ta geo semia.
- Biño be harri propiyua yun ehun kilokua.
- Biño geo semia Teodoro, arront ona zen harriya jasotzen. Ehun kiloko harriyakin arront ona.
- Joxe Mai 're bai anaiya.
- Joxe Mai 're bai.
- Harri ttikiyakin.
- Gaztia berriz, hua 're harri haundiyakin hua hobia berriz zen. Uan bi zarrenak hillak dia 'ta uan gaztia bakarra bizi da.
- Bai, bai.
- Usatita zer da, Gurutze? 'O ya Irun da Usatita?
- Ez, ez, Oiartzun da.
- Oiartzun da.
- Oiartzun da?
- Oiartzun da bai.
- Muga aldian du, biño.
- Geo hauntzuo bada Usatitazarre 're 'ta harrek erdiya izan ber du Oiartzungun 'ta beste erdiya Irunguan 'o.
- Irungua.
- Baut zerbatte aitzia bai.
- Hala sate 'ute. Ez dakit.
- Usatita bea, zea... Gurutzekua.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:30:40 - 0:31:50 (1' 10'')
Laburpena Usategietako aita-semeak harri-jasotzen aritzen ziren.

Lexotirenak

Transkribapena

Milla betzirehun eta
hamalaugarren urtian
jorraillaren hogei eta bost
zituen egun batian
gure herrira jendia heldu zan
bide guziya betian
apostu haundi bat nola egin
guk Oiyartzungo partian
Patxararik ez degu izan
alkar probatu artian.
Lehen eguarriyai nik heldu niyon
eguardiko hamabitan
itxura hutsakin deus ezin egin
ari behar zan benetan
Uztargillia gehiyago zala
nik aitortzen det egitan
Lexotikua saiatu arren
txit intentziyo bizitan
gaur arte beti batek galdu du
jokatutako guzitan.
-Horrek azpitik zeakin jokatu zun Miandabordakukin.
Federaziyo edo juezak
agindu ziguten guri
gaiyaz ekiteko
egin behar gendun lanari
Lexotikuak bizkarrera altxa
Juanito Alkorta jarri
Sei milla kilon gorabeherakua
plazan egiten nittun sarri
Uztargillia aurretik nittun
altxa hirurogei harri.
Ehunka begira neska eta mutil
gaiñera andre eta gizon
guk berriz borroka bi
harriarekin jardunak
Orain motzik tronkuak
esan zidak Alkorta
nere lagunak
baiña orduko nere nerbiyo
indar guziyak zin jonak
Aizkora ber haundiyik ez du
Jada nekatuta dagonak.

Harri jasotzen nere saiyua
bukatu nuen orduan
kontrariyui begira eon behar
nahiz ez hau dena goguan
Puxkak gaiñean igotakuan
arnasik hartzen enuan
espaldatikan odola berriz
iturri baten moduan
Aizkora ezin altxa nun eta
nik nola moztuko nuan?
Iriarte hori etsai gogorra
ustez nadukena anai
ez nun pentsatzen ote neukan nik
bertsutan jartzeko haimbat gai
Iya oraindik trixtetzen hauten
horren ibillii na alai
hola zuri motel motela dutela
kontatzen aitu haiz nunahi
Gehiyago haizela pentsatzen baduk
mani mano jarri hai.
Neroni ez dit hitzegin baiño
bestek esanda det jakin
pozik joko bat ingo lukela
horrek Lexotikuakin
Hortan pentsatu gehiyo pakerik
ez dagola gurekin
deskuido batez probatzen baga
biyok plazan elkarrekin
Uztargillikin nik in nuena
hik beharko dek nerekin.
Motiborikan bai al zun horrek
gauza hoik adierazteko
horrelako bat aski izaten da
pakean gaudenak nahasteko
Nik baiño indar gutxiyago dula
hark igual du usteko
hamar bat harri altxako dittut
horik begiyak hasteko
horrek mugitzen hasteko
esku bakarra nahikua det
frantzesai irabazteko!
Ehun kilo erraz altxako ditut
hartutzen badet arnasik
Iriarte horrek deus ez du egingo
pakekuak nahastu baizik
Nahi duen eran jokatu baiño
ez det aterako bazik
kontrari habil nekin joku bat
egingo hukela pozik
Uharte hortan gaur ez duk bizi
ni hautsiko naun frantzesik.
Oiyartzunen den makaltsuena
Joxe Mari Iriarte
ni horrelako gizon klasiak ez nau
bildurtzen bat 'e
buelo pixka bat badauka baiñan
abilidadia aparte
herri danian jarri liteke
motel guztiyen alkate
erotik hainbat indar ez balu
egingo luke zerbait 'e.
Gizon tramposuk zembat arte dun
sarrerik ez pagatzetik
behin behar eta diro gutxikin
etorriya zan etxetik
kalerik kale guk zer emango
han ibili zan atzetik
plaza zijuala kontatzen zuen
apustulaiyai launtzetik
aixkora dauka bizkarrian
takillan ez ordaintzetik.
Frantzesa horrek buelta jartzia
ez al zuen ba merezi
gelditu ez dakit noiz egingo gan
orain egin gera hasi
pakian geunden gizon guztiyak
horrek egin gaitu nahasi
Iriarte nere berriyak
inork nahi baditu ikasi
paper bakoitza pezeta bana
zenek nahi du erosi?
-Zenek jarriya zen hoi Joxe Marik?
-Hok zea Frantsesai Lexotik jarriyak.
-'Ta hoi zer zen, Frantsesa hoi ez zen...
-Gue lehengusua! Atta zun horrek frantsesa. 'Ta ama ne aman ahizpa.
-Uhartekua san zu?
-Bai, biño hoi Iturriozko soruan kantoiya kantoiyakin nola da itxia hutsa? Huaxe bakarra do plaza zean, soruan pare parian.
-Iturriotzen?
-Iturriotzen bai.
-Hangua.
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-048
Pasartea 0:06:59 - 0:13:20 (6' 21'')
Laburpena Lexotiren 12 bertso kantatu ditu. Jose Mari Iriarterekin egindako apustu baten ondotik jarritakoak. Jose Mari Iriarte Rufinoren lehengusua zen.

Irazusta harri-jasotzaileak

Transkribapena

- Lezo.
- Eta Irungo muga 're onduan du.
- Bai, bai.
- Usatita 'ta hoik?
- Usatita? Gue auzua! Usatita Irungua eta Usatita Oiyartzungua, aurrea Usatita Irungua 'ta goiyan, harrijasotzalliak eta, goiyan. Hil zien, Frantxixko hil zen, jasotzallia bera.
Terexa 're hil zen, etxeko andria itten zuna hil zen. Hillak dia. Teodoro 're bai, harrijasotzen 'ta ibiltzen zena, semia.
- Oso ezaunak zin ez?
- Bai, oso ezaunak, ya lo creo. 'Ta balio zutenak! Hola.
- 'Ta ze aitzen zin harrijasotzen 'ta bakarra 'o aizkoran 'ta 're aitzen zin 'o haik?
- Harriko fama zen. Oaiñ 'e... aizkora ez zuten artaño, harriyakin zuten fama.
- 'Ta non barrana ibiltzen haik harrijasotzen 'ta?
- Harrapatzen zittuzten hor nun itten zien zeak feriyak! Oain nola tortzen dia laumbatetan 'ta tortzen dia? Igual. Tokiyak, tokiyak propiyuak.
- 'Ta haita?
- Haita joanta. Batak "hik hoimbeste" 'o elkarrei eskeintzen diruak eta gauzak. Ni e'naiz beñe fan, e'nitzen joan izandu. Miño hoik buf! fama haundiya zuten.
- 'Ta hoik auzuak zin zuenak?
- Klaro, auzuak... miño ondo kompontzen giñen. Oso ondo kompontzen giñen miño ne gizona e'zen... e'zen apostozalia, hura e'zen bate. Miño hoik bai, hoik apostozalik zien.
- Eta zer zin? Gañekun iriyak eta bazittuzten 'o...?
- Hoik ez zuten iriyik. Nik iriyak eukitu genittun ne jaiotetxian. Maldaburun ez, Maldaburun ez genun... behiyak.
- 'Ta Usatitakuk bazittuzten?
- Iriyak? Hoik ez. Dena haik behiya.
- Apustua itten zuten harriyakin 'ta?
- Ez zuten. Ardiyik ez genun iñork.
- Eta usatitarrak bezela izautzen zin 'o apellidungatik 'o zertin zin izaunak haik?
- Irazusta. Irazusta Oiyartzungu hoik. Irazusta; Levantamiento de piedra.
- 'Ta zer zin bi anai, san 'zu?
- Bai, bi anai aitzen zien: Teodoro, oain berriro hilla da, Joxemari... bi anai, atta gehina! Mayoria! Atta zuten harrijasotzallia mayoria. Hil zen hura 're. Miño ze?
Arrautzak erruz jaten zittuzten haik, ya dozena arrautza igual eunian 'ta. Que mantenimiento. Haragiya propiyo karnizeitik jarriyak jakiñan gañian hoimbeste haragi 'o txuleta, hombeste arrautz... preparatuak! Gastu erra bai!
- Bai, apustua irabazten bazuten ongi, miño...
- Bai, orduan erremeiatzen zittuzten, ez bazittuzten iraazten (...)
- 'Ta zeñekin aitzen 'te zin haik apustun? Zein zin gehiyo harrijasotzallik 'ta izaunak? Gotzen za zu?
- Hoik zien hor... Oiyartzungoak... beno, Oiyartzunen hoik zien: Usategieta. Hoik zin.
- 'Ta hoik zer zin zue erarexkuk 'o hola 'o?
- Ez, ni miño zarraguak mayoria... atta ni miño zarragua, eta itxekoandre gazta itten zuna
nekin 'o bi urte gaztegua, etxeko andre gaztia... zarra 're bai, zarrak hil zien... Segalaiya etxeko andre zarra. Bai! segan 'ta fuego aitzen zen andre haundi bat.
- Ordun denak zin hortako?
- Bai, bai. Denak. Holaxe zien kontuak.
- Erki.
Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-015
Pasartea 0:50:10 - 0:53:55 (3' 45'')
Laburpena Usategietatarrak auzoak zituzten. Garai hartako harri-jasotzaile ospetsuak ziren: Irazusta. Familia guztia kirolzalea zen. Ama ere segan ederki aritzen zen. Asko zaindu eta prestatzen ziren.

Ahari jokuak eta oilasko-borrokak

Transkribapena

-Ordun ahari jokuk 'ta itten dinin 'de, garay hoitan 'ta eamango 'ttute zeana doztenin...
-Bai, ez akaso ahari-jokun ibiltzen din hoik akaso iual daude hortako bizituk. Hortako jarriyak. Jákiña miña hartzen 'utenin "Hik lengun 'e jo yun, nik gaur mango 'it hiri". Osea...
-Ya amurraziyua
-Amurraziyua bezela. Nik pentsatu itten dut e! Oain, haik gaiñekun...
-Bai, bai. Holako zerbaitte.
-Haik 'e. Oi! Oill, hara oillaskuk 'e nola jartzen 'ttuzten borrokan!
-Bai...
-Haa!
-Hoi hemen itten al tzen oillasko borrokik 'ta itte' al tzen hemen?
-Ni enaz, ahariyana bai, biño... Oillaskuna ez naz akortzen. Iñ, iñ bai, biño...
Len san tzattuten bezela joteko 're, kompaziyo batea iual zen Villafrancan 'ta propiyo jon ber zunun. 'Ta ber tzu, hortako ber tzu arrontin itsutua, gustatzen zattuna erruz. Ez bazattu tira, gustatzen zertako jon ber tzu?
Oan bai, karo, kotxik baia 'ta "kusi ber dit hi, beiñ 'e ez dit kusi 'ta!" e!Holako kapritxota.
-Bai, bai, bai.
-Biño ordun ordin, jolin! Ordun regatatan 're Donostira jotia kosta itten zen e!
Autobusa 'ta, trolobusa 'ta, jm! Oan berriz, ttik 'ta tak katxarrun 'ta. Gauz guziya zamurtua.
-Bai... difentzi erra.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-007
Pasartea 0:34:40 - 0:35:58 (1' 18'')
Laburpena Ahari-jokoak. Oilasko-borrokak. Horrelakoak ikustera ez ziren asko joaten, orain baino garraiobide gutxiago zeuden eta.

Herri kirolak

Transkribapena

-A 'ta len zeak estropadak aittatu ttugu 'ta herri kirolak eta izate' al zin len, harrijasotzaillik eta?
-Bai, bai.
-Bai? Hemen zein aitzen zin?
-Hemen Usatita zen gu mutikozkorrak giñala. 'Ta geo semik. Hiru seme 'ro aitzen zin. Oan bat hilla 're bada, bi gaiñea,bi hillak. 'Ta geo ate zin zea, Urtain 'ta hor, Atxaga 'ta... Hor asko zin harrijasotzaille onak.Atxaga ardo, nola zea... Oriyon ardo almazena duna...
-Bai...
-Hoi 'ta... Hoi 're ona zen 'ta.
-'Ta Usatietakuk ze aitzen zin harriya jasotzen bakarrik 'o aizkolai 'ta 're bai?
-Aizkoran aittu zen, bat bai, seme bat. Teodoro aittu zen.
-'Ta exibiziyuk 'ta nola izaten zin fiestatan 'ta oan bezela 'o?
-Ez...!
-Zer zen apostua 'ta?
-Ordun apostua, apostuk 'ta dirua dena!
-'Ta desapiyuk?
-Bai hoixe! Desapiyuk.
-Batak bestiri desapiyua in 'ta...?
-Oan dia zea hoik, deporti hoik. San nahi nuke torri 'ta exibiziyua in, ayuntamientuk humbeste patu 'ta bale.
-Hoik oan dia.
-Oan dia hoik, leno dena desapiyua 'ta benga prepatzen 'ta segi 'ta! Biño zortzi arruko harriyakin 'ta. Ez oan bezela berreungua 'ta... Zortzikukin.
-Biño harriyak 'e zea izango zin, harri kozkorrak, harriya prepatua ez?
-Ez, ez, ez, ez prepatuk, prepatuk.
-A, prepatuk bai, e?
-Oan bezela prepatuk bai. Ui! Lembizi Perurena zar hau, zea hau harrijasotzailli hau.Lembizi aizkoran hasi zen. Honek lembizi, lembiziko golpia aizkoran agertu zen hau. 'Ta ordun atetzen zen Usatitakua 're, 'ta Usatitakua uste 'ut azkena geldittu gaiñea zela ordun aizkoran hau, Iñaki Perurena.
-'Ta hari jokuk eta hoik?
-Hari jokuk 'e bai, miño hemen gutxi. Hoik Tolosa aldea 'ro hor Goierri aldin. Hemen, hemen apenas.
-A, ta geo...
-Izango zin, biño ez ziñan oan bezela entetzen. Oan bateko teleisiyotik 'ta besteko zeatik periodikotik bakizu non den 'ta noiz 'ta dena. Biño ordun... ez ziñan entetu 're itten.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:50:57 - 0:53:00 (2' 03'')
Laburpena Herri kirolak: Usatitarrak. Harri-jasotzaileak. Lehen apustuak izaten ziren, ez orain bezala erakustaldiak edota txapelketak.