Abereak

Idiak; astoa; ardiak; txerria; gazta; txerri-hiltzea, oiloak, salerosketak; narrua

Astoa

Transkribapena

-Biño oso gutxi izango dia.
-Bai.
-Oso gutxi.
-Bai, bai. 'Ta hola oain doztenak dia hoi kapritxoz 'o eosiyak.
-Kapritxoz.
-Bai, bihorrak 'ta bezela.
-Tornola guziyan 'e aleik 'e bai 'te da. 'Ta ordun guk geok izaten genun hiru lau Txandon.
-Bai e? Haimbeste e batea?
-Beti kampun ibiltzen zin. Kamiyua in biño lehenotik. Umatzen zin. Diro errak hartu 're bai. Ni akortzen naz Olaizberriko Joxe. Zuk ez zenun izautu. Zu jaio biño lehen hilla izango da hua noski.
"Asto ttiki bat ber nikek 'ta, asto ttiki bat ber nikek. 'Ta astua arront zahartu ziguk eta ez dik lan haundiya in ber izaten gue astuak. Olaizberritik Zulukoerrota esnia eaman! Beste lanik ez!"
"'Ta bai gue etxian asto txar batzuk battuk"
Gue attakin hizketan, eliza jonta.
"Jungo nak! Jungo nak!"
Arratsaldin bertan jon zen igandi hartan attona hua.
-Txaundoa?
-Txaundoa. 'Ta bexi zun, lau 'ro bazin ordun. Bi asto izango zin be umikin. Ttikiy haitako bat. Hiru duro. Kauen dio! Hiru duro astuak.
Ni harrittua mutiko txarra. Hiru durok zerbait baliyo ordun, oaiñ ez askoik biño.
-Ordun. 'Ta geo han ikusko zenun Zuluko errota joten ordun?
-Majiña biaje in zun, majiña 'at urtian.
-Ordun ondo ate ziyon.
-Bai, bai. Xextukin ya lurra juan. Ttikiya honen altura ez 'e.
-'Ta astua hezi in ber izaten da 'o ya berez?
-Hezi in ber da, hezi.
-Hezi in ber da.
-Arraxa da hezitzen e!
-Bai?
-Bai, karga ttiki bat jarri 'ta ohittu pixka 't.
-Pixka 't ohittu.
-Kabestruk iatsi ezkeo, lembizi itten ttu iorika(?) batzuk biño bela hartzen du, ttikiya dela aixuo gaiñea, ttikiya dela aixuo.
-'Ta ero bolarak matezka ez tarteka?
-Bai, emia baldin bada 'ta ieltzen denin 'ta harrotzen da bai astua 're pixka 't. 'Ta arra hoixe xitala(?) izaten da arron. Zikiitu 're itten ttuzte.
-Bai, e? Astua zikitzen da e?
-Bai bai.
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:57:00 - 0:59:30 (2' 30'')
Laburpena Garai batean astoa asko erabiltzen zen garraiorako eta lanerako. Txarondon hiru asto ere izan zituzten. Bat saldu zutela ere gogoan du. Hezten erraza dela dio. Hika.

Baserria

Transkribapena

Nor Lizaso Lekuona, Koxme
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta KOXME LIZASO
Pasartea 0:15:36 - 0:19:59 (4' 23'')
Laburpena Oiartzabal berri bota eta berria egin zuten. Gero, baserritar egin zen autonomo. Behi onenaren saria irabazi izan du. 1974tik baserritarren kooperatibako lehendakari izan zen. "Baserria ez da aldatu, galdu egin da". Lazkao Txikik ere hala esaten zuen: "Baserria autokontsumorako da".

Txarondo baserri txikia

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Segundo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-136
Pasartea 0:11:18 - 0:12:31 (1' 13'')
Laburpena Ez da sekula baserri handia izan Txarondo. Bi behiekin ongi moldatzen ziren, hiru gehiegi izaten ziren. Ardi gehiago izaten zituzten, mendian bazkatzen baitzuten. Oiloak ere beti izan dituzte. Segundori arrautzak biltzea gustatzen zitzaion.

Baserriko lanak: esneketari, artzain, belarretan

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-134
Pasartea 0:10:00 - 0:13:18 (3' 18'')
Laburpena Iturriozko Dispatenera ekartzen zuten esnea Artamugarritik. Egunean sei edo zazpi litro batzen zituzten, enkarguak edo ogia ordaintzeko erabiltzen zuten lortutako diru pizarra. Artalde polita zuten Altamugarrin. Amak etxean egiten zuen gazta, erosteko dirurik ez zelako. Mari Karmen urte askoan aritua da ardiak jezten. Belarretan ere aritzen ziren, ebaki eta bizkarka ekartzen zuten etxera. Bi ahizpak kozkortu zirenean hasi ziren lerarekin. Belarretarako erabilitako erremintak izendatzen ditu.

ahariaren adarra

Transkribapena

Nor Oiarzabal Arozena, Joxe Juan
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-131
Pasartea 0:23:43 - 0:26:18 (2' 35'')
Laburpena Ahari bati adarra moztea egokitu zitzaion eta harrituta gelditu zen albaitariak esanda adarra moztu eta barrutik zein zulo uzten duen ikustean. Berriz ere adarra sortzen omen da.