Astoa

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:57:00 - 0:59:30 (2' 30'')
Laburpena Garai batean astoa asko erabiltzen zen garraiorako eta lanerako. Txarondon hiru asto ere izan zituzten. Bat saldu zutela ere gogoan du. Hezten erraza dela dio. Hika.

Transkribapena

-Biño oso gutxi izango dia.
-Bai.
-Oso gutxi.
-Bai, bai. 'Ta hola oain doztenak dia hoi kapritxoz 'o eosiyak.
-Kapritxoz.
-Bai, bihorrak 'ta bezela.
-Tornola guziyan 'e aleik 'e bai 'te da. 'Ta ordun guk geok izaten genun hiru lau Txandon.
-Bai e? Haimbeste e batea?
-Beti kampun ibiltzen zin. Kamiyua in biño lehenotik. Umatzen zin. Diro errak hartu 're bai. Ni akortzen naz Olaizberriko Joxe. Zuk ez zenun izautu. Zu jaio biño lehen hilla izango da hua noski.
"Asto ttiki bat ber nikek 'ta, asto ttiki bat ber nikek. 'Ta astua arront zahartu ziguk eta ez dik lan haundiya in ber izaten gue astuak. Olaizberritik Zulukoerrota esnia eaman! Beste lanik ez!"
"'Ta bai gue etxian asto txar batzuk battuk"
Gue attakin hizketan, eliza jonta.
"Jungo nak! Jungo nak!"
Arratsaldin bertan jon zen igandi hartan attona hua.
-Txaundoa?
-Txaundoa. 'Ta bexi zun, lau 'ro bazin ordun. Bi asto izango zin be umikin. Ttikiy haitako bat. Hiru duro. Kauen dio! Hiru duro astuak.
Ni harrittua mutiko txarra. Hiru durok zerbait baliyo ordun, oaiñ ez askoik biño.
-Ordun. 'Ta geo han ikusko zenun Zuluko errota joten ordun?
-Majiña biaje in zun, majiña 'at urtian.
-Ordun ondo ate ziyon.
-Bai, bai. Xextukin ya lurra juan. Ttikiya honen altura ez 'e.
-'Ta astua hezi in ber izaten da 'o ya berez?
-Hezi in ber da, hezi.
-Hezi in ber da.
-Arraxa da hezitzen e!
-Bai?
-Bai, karga ttiki bat jarri 'ta ohittu pixka 't.
-Pixka 't ohittu.
-Kabestruk iatsi ezkeo, lembizi itten ttu iorika(?) batzuk biño bela hartzen du, ttikiya dela aixuo gaiñea, ttikiya dela aixuo.
-'Ta ero bolarak matezka ez tarteka?
-Bai, emia baldin bada 'ta ieltzen denin 'ta harrotzen da bai astua 're pixka 't. 'Ta arra hoixe xitala(?) izaten da arron. Zikiitu 're itten ttuzte.
-Bai, e? Astua zikitzen da e?
-Bai bai.