Tornola

Primary tabs

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:59:30 - 1:02:27 (2' 57'')
Laburpena Tornolako baserriak. Auzoan malda asko zen eta ezin zen azienda nola hala erabili lanerako.19 baserri dira Tornolan. Txarondo Tornolako kofradian sartzen zen, eta, Olatzene, Ugaldetxon.

Transkribapena

-'Ta gaiñekun zea ba al zenuten iriyik 'o?
-Ez.
-Ez?
-Iriyak hor aieka hortan Portuberrin bakarri zin.
-Klaro, eske kamiyuk 'e, ez? Iri parikin ibiltzeko 're zeik ez, kamiyo gisakoik.
-Bireik gisakoik ez.
-Bire gisakoik.
-Horko azienda etxeko lan pixarra, lur mutturra aratu, 'ro iauli 'ro. Poz pixka 't. Batzuk, batzuk e! Baserri politt xamarrak zinak. Santander zen hortan polittena.
-Bai e?
-Santander. Hua dena aziendakin ibiltzen zin. Guria 'ta Portuberrin 'e parte batzuk bai biño, bai malda errak e!
'Ta baserri txar asko zen Tornolan.
-Mordoska 're bai e!
-Hemeetzi.
-Hemeetzi? Hau sartzen al da Olatzene?
-Ez, ez.
-Biño zean bai ez kofradian 'o?
-Ergoingua da hau. Kofraiya bai. Kofraiya, gu Portuberrin izandu genun kofraiya urte askuan.
Geo haik 'e taberna itxi zutenin Ugaldetxoa. Beno ni honea torriya nitzen lenoztik. Tornolakuk, berriz, Tolarea.
-A ordu zu, Olatzenekuk Ugaldetxoko kofraira sartu ziñazten Portuberrikua itxi zenin?
-Ez gu Portuberrikuk ez baikiñan leno 're. Olatzenekua Ugaldetxokua baitzen.
-A! Hoi, hoi, hoi, hoi da. Txaundo Portuberrira.
-Txaundon giñala Portuberrin.
-Hoi da.
-Geo haik bukatu zutenin, haik Tolarea. Tolaren bazkai pixarra 'ta. Hola ibiltzen giñen.
-'Ta zertako izaten zen kofraiya hoi? Bata bestiri launtzeko?
-Behi bat galtzen zenin 'o bestik tratatu. Zenbatxo baliyo zun 'ta. Haen parte bat, dena ez biño.
Denan arte pixka 't laundu harrei. Hola ibiltzen giñan.
-Hoi da. 'Ta geo haragiya 're ze itten zen banatu?
-Haragiya batzutan zuluan sartu berra igual tokatzen zen.
-Ya. Segun nola hiltzen zen.
-'Ta jateko betenaiyuk baimena maten bazun zeatu, partittu.
-Karo, karo. Gaixo, miñez zola 'ro hiltzen bazen ezingo zen beti jan.
-Beti ez.
-'Ta ordun?
-Umatzin 'e galtzen dia. Odol hustu 'ro.
-Hoi da.
-Hua, betenaiyuk saten bazun ez du miñik, hau jan leike.
-Hoi da.
-'Ta beste enfermedaden batekin eondu baldin bazen 'o zulua.