Gerra garaia

Milizianoak baserrietan

Gorrietatik ihesi eta altxatuen beldur

Transkribapena

- Gerra gotzen za zu, Domingo? Zuk ordun izango zenittun...
- Bai, hamaika urte nik. Gerra akortzen naz, zea... E... Gorriyak 'o saten zen leno, ezkerrak 'o gorriyak 'o 'ta, haik San Markon zin sartuak. Gue anaiya difuntua han zen, zean... E...
Loiyolan serbitzen. 'Ta haik sartu zinin, haik hartuko zuten, gorriyak 'ta geo Maxalendikan, Olantxengo zoku hortikan jarri zeak, kañoiyak 'ta hara hasi ber zutela tiroka 'ta alde itteko denak hortik. 'Ta hortik denak alde in genun, mando 'ta behi 'ta zokor 'ta hartu 'ta zeara, Aixtiurura.
Denak. 'Ta kañoiyakin hasi zin, zimpiti zampa botzen zeara Donostiko kuartela 'ta. 'Ta geo guria 're, gue anaiya 're haikin batin atzea. Oaiñ, noaiño jon zin atzeka ez dakit. Biño, guria beti pentsatze ai 'men zen, guardiyan 'ta 're hasi 'men zen hua 're itten 'ta, "ño, nik oain alde in ber dit ba nolazpatte!
Alde in ber dit ba! Berriz 'e hota, hota pasatzeko!" 'Ta eun batin eskopeta 'ta, zapatak 'o galtzak 'ta eantzi 'ta hankutsik torri 'men zen kamiyun. Bai torri 'men zen auro! Denak utzita alde in 'men zun! 'Ta geo hemen 'e hota... Hota arrimatzia ez atrebitzen 'ta Donostiyan izaki ezauna,
ikatza hartzeko izauna 'ta han sartu. 'Ta geo haik abisatu, zeai, atta 'ta amai nola zen zea, mutilla hain itxian Donostiyan 'ta. Geo, geo presentatzeko berriz 'e hota, 'ta hota presentatu. 'Ta kastigoik ez zun izandu, beno, ez zen haren kulpa 're 'ta! Ba! Holaxe pestak kusiyak!
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:16:40 - 0:18:35 (1' 55'')
Laburpena Gerran, Loiola hartu zutenean, bere anaia han zen soldadutza egiten. Francoren aldeko soldaduek Olanditxonen (Olantxene) jarri zituzten kanoiak eta Loiola aldera botatzen hasi ziren. Anaiak ihes egitea lortu zuen Loiolatik, eta, gero, beldurra zuen berriro ere Francoren aldekoengana aurkezteko. Baina, azkenean, ez zuten zigortu. Zinpi ta zanpa. Pestak ikusiyak.

Tiroak bai galanki: pakun!

Transkribapena

- (...) batea 'ta bestik bestea!
- Bai. 'Ta gerran hoi gotzen za!
- E?
- Gerran hoi gotzen za! Kamposantu 'ro deitzen yoten hortako tiruk!
- Bai.
- Gaiñekun soldauk eta eondu zin Altzatxikin 'ta eondu zin?
- Soldauak hemen, goiko mendiy hontan.
- A! Zean Beinzarren? Ez
- Ez. Hau zea...
- Nola da mendiy hoi?
- Ozentziyo mendiya saten 'yogu honei. Aurreko frenteku hoiy.
- A, karo, aldi hontakua.
- Bistaku hoi.
- Oaiñ ierri 'yot nongua den, bai.
- Hoi. 'Ta hemen bestiak Arraskularren. Gurutzia nola do?
Hemen reketik eondu zin 'ta hor beste... Nola saten 'yote? Hor zea soldao normalak eondu zin. 'Ta ni muti kozkorra jaitan igual ibiltzen nitzan hoin tartin 'ta.
- Republikanuk 'o zin hor?
- Ez.
- Soldao normalak.
- Soldao normalak, zeak, Francon aldekuk 'o...
- A!
- Hoitakuk. Hemen eondu zin. Hemen bazin soldauak... Hemen ibiltzen zian 'ta ordun oillua ikaarri zen hemen. Baserri bakotxin eoten zen etxetik kampo igual oillotokiya.
Mendiyan barrena oilluak eta gue amangana soldao batzuk tortzen zin oillukin. Oillukin. 'Ta gaba oilluak jarri erreta, tripotxak eta tripak eta denak sartu barrenian, rellenatuta 'ta soldao batzuk gizajuak zea, tortzen zin 'ta benga oilluak man 'ta oilluak man!
Soldauk ze ingo zuten ba! Jartzen ziyen 'ta handik eun batzuta berriz 'e igual tortzen zin. 'Ta eun batin ez dakit bi oillo 'ro jartzen ai zela gue ama oandik ongi erre gabiak eta zea 'ta soldaduak hor torri dia korrika!
Martxa hemendikan eaman in ber zittuztela beste nomattea 'ta... "Oandikan prepatu..." Igual dela, beri hala benikan sartu zakuan 'ta nola eaman zittuztela akortzen naz. Bai, ordun hemen, gerra demboa ibilli zen... Gue attaiy han goitik tirua tirata teillatuan ertza jo ziyoten.
Eskailletan kampun ez zenun eseita eoteikan ordun, e hemen! Eskaillera zittun horrea, itxi honek leno garaiy haitan 'ta eskaillera haundi batzuk, entrada haundi batekin 'ta hor euzkiya hartzen da! Tirua! Bala teillatura jo 'ta teilla puska haundi bat bota ziyoten. 'Ta barrena denak!
- Ostra! Abixua!
- Abixua. 'Ta hola gerra demboran... Geo gerra dembora hartan gaiña, gu oandikan han bizi giñan 'ta gerra demboran handikan alde in 'ta honea torri giñan atta 'ta ama.
Ni Altztxikin nola 'ta beste anaiya hemen 'ta atta 'ta ama San Markon barrena guegana honea. Gu zea, gerra hasi zula 'ta... Geo hoiyek gabian joten zian hor mendira 'o mina zolua bada hor, mina zolo asko do hemen.
- Non hoiy?
- Mina zoluak. Minan zoluak.
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:31:30 - 0:34:50 (3' 20'')
Laburpena Ozentzio mendian soldadu "normalak" eta Arraskularren erreketeak egon ziren. Amak oiloak prestatzen zituen soldaduentzat. Ezin zen kanpoan egon; azkar egiten zuten tiro. Gauean meazuloetan gordetzen ziren. "Tirua bai galanki; pakun!".

Gerrako oroitzapenak

Transkribapena

- 'Ta gerra kontuk 'e gotuko zazte zuek?
- Bai, bai.
- Ya koxkortuk izango ziñazten zuek gerran?
- Nik hamaika urte nittun 'ta... Gu... Hortikan botzen zittu... Zea...
- San Markostik.
- San Markostikan kaiñonazuk botzen zittuzten. 'Ta itxi honta ez zen sartu, biño Txaparrea bai. 'Ta uste 'ut Mendibillea 're, uste 'ut baiyetz. 'Ta Gariñon ez dakit. Hemen ez. Ez.
- 'Ta han zeiñ zin ba? San Markosen zeiñ zin?
- San Markosen izango zin gorriyak.
- Gorriyak. Gorriyak izaten zin ta.
- (...) hor zea eondu zin...
- Naparrak honeiño ailletuak.
- Naparrak.
- 'Ta hemendikan aurrea ezin zuten 'ta. Nolapatte.
- Eta geo guk alde iñ in genun hemendikan. Baserri batea han, pariente batzun itxea.
- Larrazabala.
- Larrazabalea bai.
- A, Larrazabalekuk familikuk zazte?
- Larrazabalea 'o Errota?
- Ez, lendabizi Larrazabalea. Bai. Eun batzuk han pasa genittun. Attan ama hilta, han haziya 'men zen 'ta asike guk (Zuberoko/Zubiaurreko) Maitxo 'ta parientik 'tugu, lenguso ttikiyak. Gurasuk zin lengusuk. Hain atta 'ta hain... Hango ama 'ro. Biñon geo ba... Gerra dembun hara jon giñan,
eun batzuk pasa genittun 'ta geo Karrika, molinerun itxea. Bittor (Errota) nola da? Bittor izautuko 'zu, zea Kajadeaorroskua. Han eondu giñan izeba...
- Arraskun?
- Beno, Errotan, Arrasku Errotan.
- Errotan hoi da.
- Hoi da. Han eondu giñan dembo mordoska batin, bai. Attan arreba zen han. Eta geo hemen. Jo, akortzen naz, Milagros 'ta gaur ez da torri, lastima askotan tortzen da hora 're, biño Errentiyan bizitzen da launa 'ta . Alargundua hura 're 'ta... Askotan tortzen da 'ta...
Jostatzen gu hemen 'ta "ai, abioya, abioya" 'ta korrika salto 'ta hor bazen zea bat, zolo... Beno zea bat, lurrai kendutakua 'ro, bea... Itturri bat zen 'ta geo bazterrin zea. Hoi gauza, e? Iruitzen han sartu ezkio han defensa!
- Biño...
- Bai. Gaiñekun guk... Bai, dembo mordoska pasa genun hemen... Pasako genun... Aztu itten dia 'ta!
- Biño soldauk 'o ez zin hemen eondu, baserri askotan soldauk eondu zin.
- Guk ez, gue itxian ez.
- Bai, bazin baserritan.
- Ez.
- Kuartela bezela hartu 'ta...
- Bai.
- Ez, ez, ez, ez. Hemen ez.
- Berriz ez dedilla etorri e halakoik eta!
- Bai, hoi azkena da. Gerra.
- Bai.
- Itxi hura 're goiko zea, Saarbisti 're erre zen gerra dembun 'ta...
- Gerra ikusi ez dunak, ez daki zer den hoi.
- Ez, ez, ez dugu berrik. Jesus!
- Saarbisti nola erre zen?
- Gerra dembun, ez dakit su... Nola su hartu zun.
- Su mango ziyoten!
- 'O bombakin 'o su man ziyoten, ez naz akortzen.
- (...) hala iñ ziyoten baserri haundi batei, ya ikusi zutenian Naparrak joten zizkiyotela, ezin zutela gehiyo, beák alde itteko itxe haundi batei su eman.
- Hoi ez dakit bombakin erria zen 'o bestela, ez dakit nola. Uste 'ut hura erria zela.
- Harrei su man ziyoten 'ta erre in zuten.
- Biño Saarbisti oaiñ bada, ze iñ zuten berrittu 'ro hola? Saarbisti bada oaiñ, ez?
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-074
Pasartea 0:20:10 - 0:23:30 (3' 20'')
Laburpena Gerra gogoan dute bi koinatek. San Markosetik kanoikadak. Baldibar baserrian nafarrak egon ziren. Aranekoek Larrazabalera alde egin zuten; gero, Arraskuerrotara. Sagarbisti gerra denboran erre zen. Soldaduek beraiek ere ematen zioten su. Lezon erre zuten baserri bat. Ez dadila gehiago etorri gerra.

Gerrara eramanak

Transkribapena

- Hura zen; biarrena. 'Ta geo Inaziok: horrek sei urte pasa zittun gerran.
- Bai, san izandu digu gui.
- Geo hoi... horren eaman ber zuten... hemezortzi urte komplittu gabe eaman zitenen
gerra gue Inazio. Sekulan Oiyartzundik ate gabia, pusill bat ikusi gabia 'ta... hala eaman zuten. Sei urte pasa zittun. 'Ta Manuelek suertia izandu zun; ya gerra bukatu zen 'ta Lesakan in ziñen soldauxka. Lesakan bazen konpañiya, bakizu gerra ondorin
nonahi jartzen zittinen 'ta. Bai. Ge Inaziok azkeneko urtia pasa zun Bartzelonan soldado, Bartzelonatik zeatu zen... Zorri pilla 'rra karri ziñen. Itxian sartu zenin, ne atta difuntua uztarriyan jartzen behiyak 'o ez dakit ze ai zen 'ta:
"Atta, dena zorriz betia torri naz 'ta...", "E'yaiyela ordun gotti jon" 'ta gue amak arropa guziyak hartu 'ta balde batin sartu ziñen suan jarri 'ta denak han bukatu zin zorriyak.
- Jo! Nola torko zin haik!
- Bai. Zorriyak... nik kusi nun mutil bat, (berez 'e zea zikiñ xamarrak zittuzten) 'ta ne gizon difuntuak, orduko gerra, klaro, gerra bukatu... Koxme zun izena 'ta, e... san zin: "Ekarri nazu alkandoa 'at" 'ta "Ze in ber 'zu",
"Koxme, nik uste 'ut, zorriyak dena betia dola 'ta putzun sartu ber dut, putzun". Harren bizkar-hezurrako hezurra hoi dena, dena zorriyak jana ziñen, llagatan jarriya. 'Ta hala bizi zen hura gizajua, amaik ez zun ta... atta...
Eta ne gizon difuntuk hartu zepillua dena garbittu, garbiya jantzi 'ta bueno... holako ixtoiak!
- 'Ta klaro, gerra zu ongi gotuko za. Hogei urte...?
- Hogei urte, gerran. Ni dena gotzen naz gerra.
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:13:30 - 0:15:40 (2' 10'')
Laburpena Inazio anaiak sei urte pasatu zituen gerran; azkeneko urtea, Bartzelonan. Zorriak janak itzultzen ziren etxera. Hika.

Militarrak

Transkribapena

- Ardizai 'ta zean 'ta ardiyain e' batin han zea Xegun Xeundo zen (...) ona.
- Ni neska txarra ordun e' miño hiru urten difentzia igual 'ta zean zubiya san ber nola da itturriya errotakua?
- Bai
- Haren onduan jarri nun Xabin anaiy hoi gotti handik ez joteko ardiyak.
Errotan bai genittun ordun militar zar hoitakuk 'ta guria han jarri zen gizajua mutil kozkorra miño
zea ardiyak betik gotti alde haingatik
- Eskapo
- Bai eskapo in ziyoten ar alde in! ikatzen baizin guardi zar hoikin!
- Izaten zin sargentuk tenintik 'ta beti mutil kozkorra o' aisa ikatzen zela jakinta aisa ibiltzen baizin!
- Karo
- Ordun 'ta laineza haundiyua
- 'ta ni karobi aldea zerrika 'ta urdeka. Oañ ettut saten holakoik miño. Ai jaungoikua! errak satenzkiguten bai. Hairi ez ziyoten ezer ingo miño bempin.
- Enteinttu 're etzuten ingo noski
- Eztakit enteinttuko zuten, hobe
- Hobe ez ittia
- Hantxe bahintzat zeatu ni karo ardiyai seika jon ber nik berriz jira nittun 'ta
Bestia Xeundo iyo gotti zean gotti errotako malda bado gora harrei billa izan baizin (...) harriya botzen ziyoten jotzeko moun guriak... gor itten zun gue Xeundok muti kozkorrak!
- Ni bazakiyen ze zeakin nabillen 'ta harrei pilla bat amildu goitik, ordun sartzen zin nomatte gordetzen zin atzea
- 'Ta nei kaso in berrik ez, ni neska txarra, nahi nittunak esanez hantxe ni!
- Bei erki ikasi genun bizitzen guk! aztu 're ez sekula miño
- Bai, difentzi erreko bizimoduk! zuenak eta guenak.
- Bai guk ardiya 'ta behiya denak aurrin genittula hantxe ibiltzen giñan
- Bueno baserriyan 'ta ho e' , zuen antzea geiyo, baserrikuk beti gorruo, baserriya ez duna miño , miño garai hartan gañea gosia 'ta okerrko oandik.
- Ogiyik eta etzen izaten (...)
- Ai
- Ogiyik gabe gañea kusi zin komeiyak eta Aranatzen barna arto billa 'ta
- Hua 're ogiya jateko 're ibilli berra e'.
Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-086
Pasartea 0:28:45 - 0:31:37 (2' 52'')
Laburpena Ardiak zaintzen aritzen ziren anaia eta biak. Txarondo errotan militarrak zeuden.

Falangeak

Transkribapena

- Zenbat palanje zar 'ta zenbat ezta tortzen. Palanjik zapela zarrak... kaki koloreko potto ttiki batzuk botzen 'zkiguten kamiotik betti gui, zea zerbatte jateko 'ro
- Botzen zittuzten konboiketaiyak saten geniyon hairi konboiyak biltzen 'men zittuzten.
'Ta guk botzen zittuztenak hartu. Olluai ipurditik laña sartuta jon zenai seittu niyon nik erki azetik!
Aziyuk itten zittuzten , zerry haik eta... gu berriz umik hango umik arron ttikitatik estondu giñan ez pentsa! (...) itten da umia e!
- Hombre haik kusita!
- Haik kusita
- Eske nahi zutena eamaten 'men zuten
- (...) aranak izaten genittun han 'ta, " han ai duk " zerbatte ai dela hor harrapatu nun nik. Joten na behintzat txispa osun ikatu ez giñan itten gu!
Ollua utzi in ber bempin! ni neska txarra jon miño... olloik gabe jon! utzita jon zen!
- Hara! Justiziya in zenun!
- Laña sartuta jon zen miño... ollo ttiki nola esaten geniyon, biatta 'ro saten geniyon (...) arrautza itten zun gaixua
Hua geo aproxtu genun seuraski geo, Agiñan kaskoa ate, erki handik beitzen genun. Kantai 'ta zerrikiyan han jon zen, be baitan hor utzi ber zangugatik hoi.
Etzun eaman (...) haik garbi ibilli berrik bate ez bai zuten, konboiketaiyak eta haik. Hoik beste aldea posible zuten bizi.
- Bai miño nahi zutena in posible zuten 'ta!
- Hoi ba nahi zutena in posible zaten hoik
- Gutxi izango zin aurre itten ziyotenak e!zu bezela.
- Ni nexka koxkorra, aurrea!
- Joe
- Gañeko gauzetan hala in zandu dutela
Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-086
Pasartea 0:25:10 - 0:27:20 (2' 10'')
Laburpena Gerra, Tornolan: Falangeek jatekoa botatzen zioten. Konboiketariak zirela esaten zioten. Aberea lapurtzen zuten baserrietatik. Neska txarra.

Gerra eta gosea

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:47:20 - 0:49:40 (2' 20'')
Laburpena Gerra: Arritxurietan zeuden soldaduek tiro egiten zieten etxetik ateratzen zirenei. Izan ere, 7etatik aurrera ezin zen kanpoan ibili, baina baserritarrek beren lanak egin behar izaten zituzten. Oraingo gerrak ez luke bat ere zutik utziko. Gerraren ondoren, gosea. Ilarra gordeka. "Euntalako pesta". "Nolapatte gobernatze izango zun". Gaixua. Hark. Zama-otia.

Gerra, Tornolan

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:41:55 - 0:44:40 (2' 45'')
Laburpena Sei urte zituela etorri zen gerra. Auzoko batek eman zuen abisua tropak zetozela. Erlaitzetik botatako lehergaiak Tornolara iristen ziren. "Meta tartin ta komei". "Zizpa eerra bai". "Ttintta miño bai ona". Hark. Hika.

Etxenagusin soldaduak

Transkribapena

-Lota 're han asko, han asko.
-Kartzela 're bai, Etxenausin?
-Preso 're euki al zittuzten?
-Bai! Oiyartzunen geo han zea Etxenausin. Etxenausin gaba pasa eta hurrengo eunin Altzibarko plazan hill iñ zittuzten.
Iyerokua zen uste 'ut bat. Hala al zen? Iyerokua zela uste 'ut.
-Izan leike.
-Bai, bai. Gaba han pasa Etxenausin eta hurrengo goizin hartu 'ta Altzibarko plazan hill.
Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-084
Pasartea 0:53:25 - 0:53:58 (0' 33'')
Laburpena Gerra garaian, Etxenagusi soldaduz josita egon zen. Altzibarren fusilatutakoek hantxe pasatu zuten gaua. Presoak edukitzen zituzten. Etxenagusi gaur egun desagertua da. Tolareren ondoan zegoen. Anttoniren jaiotetxea zen.