Erlijioak baserritarrengan zuen eragina

Sermoiak; debekuak; abadearekin harremana; fedea, hezkuntza

Maizterrak

Transkribapena

-Len san zu atta zeana aittatzen aittu ga nola aski gauza gutxikin bizimodua atetzen zen 'ta hoi, 'ta preokupaziyo haundina zein zen?
-Errenta.
-Asko man ber zelako nausiyai?
-Jakiña ba! 'Ta 'zaten zen errentana hoi San Mart... zeatan Santo Tomasetan. 'Ta eamaten zin itxea berta, jauntxuk ordun kalin biziko zin jakiña! 'Ta eun hartako preokupaziyo haundina diruna, kapoiyana, oillaskuna, hairi eamateko hobenak.
'Ta ttarrunak, jode! Itxian ez bazen jango 're! 'Ta geo ze pasatzen zen demboa berin, itxea tortzen baldin bazen apaiza 'o meikua. Itxea tortzen zin apaizak miñez zonin azkena extremaziyua matea 'ro, 'o jaunakin tortzen zinin 'o. 'Ta hairi, umik kampoa, jostatzea, 'ta hairi itxian zen hobena man jaten.
E! 'Ta umik goseik. 'Ta itxekuk goseik. 'Ta hairi, hairi huaxe matetik. Ze, ze e! Zeiñek zun premiya haundina? Umik bai. 'Ta guraso zarrak. 'Ta haik bazterrea. 'Ta hairi man. 'Ta apaiza 'ta gaiñea bat 'e lanik itten ez zutenak, eunin meza bat, e! Beste lanik ez...
-Geo terreno askon jabe 'ta 're itten zin hoi zertikan zen hil ta geo mezak atetzeko diruik ez zunak ze itten ziyoten terrenuk eman 'ta hola? Apaizak,bazin apaizak ondasun asko zittuztenak...
-Mezangatik ez zen 'zango. Parte 'at, kaja 'ta enterratziangatik. Ordun patu in ber baizen enterratzia 're. 'Ta kaja 're bai. Oango konformidadin (...) gutxi baliyoko zun biño... Ez baizen diroik! 'Ta len san zaittutena, urteko errenta harrei...
preokupaziyua! 'Ta urtia auro tortzen! Zuk ate zu kontua milla pezta, ordun milla pezta sobratzia ze kostako zen! Priolea iazita, eunin, euneko lau pezta iazita, kompaziyo batea. E!
-'Ta gauza bakarra ez, dirua man ber zen zeari?
-Errenta? Bai...
-Jabiri?
-Jabiri! Iual, kompaziyo batea ze sango zaittut nik... urteko, hilleko hogei duro kompaziyo batea.
'O hilleko bosteun pezta... Segun ze baserri zen... Ze itxe zen... 'Ta han ate in ber zen. 'Ta gizonak iñalak jota astian bost duro iazten ez. Jan, umik zetu, bf! Preokupaziyua bai galanta zea!
'Ta hemen ordun, itxiak benak zittuztenak kontalak dia. Saukuk , eta Bordabikuk. Nik dakitela hemen. 'Ta ailleka hartan, ailleka hartan Aixtiburu, 'ta Iarbu.
'Ta zea Goikotxe. Hoik gaiñekuk, denak, denak maixterrak zin. 'Ta oain dia denak, maixterrak zein dia Ergoinen? Itxeberrikuk.
-Geo hasi zenin zea...
-Hoi ba, oan dena, oan ez da maixterrik! Oan ttuzten ben puxkak, benak.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:02:34 - 0:06:00 (3' 26'')
Laburpena Bizimodu zaila. Maizterrak errenta ordaintzen lanak. Apaizari ere etxean zen onena ematen zitzaion. Diru gutxi izaten zuten, 'priolera'. Auzoan nor zen baserriaren jabe eta nor maizter.

Apaizari erakutsi beharreko jarrera

Transkribapena

-Bo... Bai. Apaiza 'ta kustian abe maria purixima zea... 'Ta apaiza, zapelakin baziñan 'ta apaiza ikustin zapela altxa 'ta.
-Bai e?
-Jolin!
-Elizan ez baziñan 'de? Elizan barrenin ez baziñan 'de, e?
-Bai, bai, bai! Zu zapelakin baziñan harren parin (MOZTU IN BER DA! 26:02-26:11)
A hoi da! Elizan oaintxe ya ez dia urte asko apaizak bazin goitik beitti kompaziyo batea erdiko pasillo hartan 'o ixkiñetik. Zu elizan eseita zeunden 'ta harren parea ailletzin tak zutik jarri. Oan, oan ezta kasoik e!
-Biño elizatik kanpoa 're errespetu ikiarriya.
-Bai, bai, bai.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:25:45 - 0:26:30 (0' 45'')
Laburpena Apaizari errespetua. Txapela kendu behar apaizaren aurrean. (Elkarrizketa etenda dago, bisitari bat sartu baitzen).