Erlijioak baserritarrengan zuen eragina

Sermoiak; debekuak; abadearekin harremana; fedea, hezkuntza

Errosarioa ote-jotzen

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-142
Pasartea 0:55:22 - 0:56:13 (0' 51'')
Laburpena Egunean behin errezatzen zuten errosarioa. Mari Karmen arduratzen zen errezo horiek esateaz besteak ote-jotzen ari ziren bitartean. Otea jotzen nola aritzen ziren kontatzen du.

Dena bekatu

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-142
Pasartea 0:50:25 - 0:51:44 (1' 19'')
Laburpena Apaizari guztia kontatu behar zitzaion. Eta dena zen bekatu: mutilari musu ematea, amari txokolatea lapurtzea, pentsamendu txarrak edukitzea... Infernura joateko beldurra izaten zuten. "Dena esan ber zeniyozun"

Lutoa

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-142
Pasartea 0:42:37 - 0:44:03 (1' 26'')
Laburpena Lutoaz hitz egin digu. Gurasoen lutoa beltzez egiten zen. Parienteena beltzez edo grisez. Etxeko familia guztia janzten zen beltzez. Mari Karmenek bere ama hil zenean ere lutoa egin zuen. Ama hil eta urtebetera ezkondu zen, eta lutoa bi urtean eraman behar zen.

Goizeko 6etarako mezatara

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41
Pasartea 0:50:20 - 0:51:19 (0' 59'')
Laburpena Goizeko 6etarako mezetara joaten ziren, 4:30ean jaiki behar izaten zuten horretarako. Ordubete behar zuten oinez Arkaitzetik Oiartzungo elizara. Errenteriara denbora gehiago behar zuten. Gainera, baraurik joan behar izaten zuten. Aurpegia urarekin pasatzerakoan beldurrez ibiltzen ziren urik ustekabean ez sartzeko.

Bideak

Transkribapena

Nor Manterola Artola, Xeledonio
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-105
Pasartea 0:53:11 - 0:53:44 (0' 33'')
Laburpena Bideak orain aldean estrata zahar batzuk. Elizara dotore joan behar izaten zen. Horregatik, bidean oinetako zaharrekin joaten ziren eta eliza kanpoan aldatzen zituzten.

Bataioa

Transkribapena

Nor Manterola Artola, Xeledonio
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-105
Pasartea 0:40:14 - 0:42:13 (1' 59'')
Laburpena Amautxiak eramaten zuen umea jaio eta segituan bataiatzera. Emakumeek ezin izaten zuten etxetik atera teila buruan jarri gabe. (Ez da ongi gogoratzen)

Elurra

Transkribapena

- Eta hemen neguan e' bai elurra iten zunian 'ta ez zan ba errexa izango bide hotan ibiltzia
- Ez, ez miño ibiltzen giñan. Ni ez dakit zenbat urte urte mordoxkat da. Alduran metrua Alduko tellatun metrua neurtua bazen Iturrioztik juna.
Miño haraño jon zenin e' kostako ziyon 'ta metrua tellatun gañin neurtu zula. Hua. 'Ta nik ordun eun pare bat usteut pasa genula esniakin bajatu gabe.
- 'ta ordun ardiyak sotun genittun eta anaiya 're mendiyan giroik ez laneko 'ta itxian suertatu anaiya 're, 'ta atta 'ta anaiya biria erreka biria garbitzen otxenta neurtu zuten go baserriyan onduan.
'Ta bire puska batin bat aitzurrakin 'ta bestia palakin, batek aitzurrakin golpia kendu 'ta bazterrea botzen atta 'ta semia, anaiya, biyek zea erreka ardiyak biria in zuten. Hua bai.
'Ta geo 're bai, geo 're Errege eun batin itxetik ateran amak: "- elurra hasi du. -Elurra hasi al du?" 'ta " -Bai"
'Ta Errege euna, Errege euna haundiya zen ordun, 'ta eliza torri ber genun, 'ta ez genun itxi dendara jetsi Iturriotza jetsi arte guardasola!
'Ta karga itten zunin astindu. 'Ta berriz e' segi gen guardasolakin . 'Ta Oiartzunea 'ta berriz bueltan baserrira iyo giñan elurra iñez.
'Ta ordun ez zen hasiera zen, 'ta honeañoko elurrin gora iyo giñan.
- Iyo ziñazten.
- Bai. Ordun ba.
- Ordun elurra geiyo
- Geiyo itten zen, gehiyo itten zen biño neua goiz hasten zen. 'Ta udaberriya ona!
Goiz iñunarrak preskurak bai, San Jose aurrin kazkaarra 're bai easo bat o' beste, biño harrek ez zun kalteik itten!
Miño oan kaltia haundiya itten da! Oañ ez da gosetxa 're... nik saten dut akordatzetik dela.
Gue ama zenak esaten zun kosetxa txikiyua itten bazen, " Beno segi in ber da datorren urtian hobio mangoiu goiko jangoikuk eta! "
Beti hua saten zun. 'Ta fedia bazen ordun fede haundiya zen oaiñ ez dena. 'Ta nik saten dut hoi 're ber dela.
Hoi 're ber dela. " Bai ez da eze e'!"
- Miño zebatte emango zun ba fede harek?
- Zerbatte fede horek ba
- Personai ematen ziyon ba bere xinixmena o'
- Hoixen 'ta launtza 'ta denak
- seitzeko
- Bai, ordun. Uaiñ saten bazu ba li bueno bueno.
Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 0:58:00 - 1:01:32 (3' 32'')
Laburpena Neguan elur gehiago egiten zuen orduan. Eguraldi sanoagoak egiten zituen. Fede handia zen.

Igande goizetan meza

Transkribapena

- Baai, goizin eliza, goizin jesten giñan zazpitako meza jenealin 'ta atetzen giñan ba , geo birian zeatzen genun, bos 'ta erditako, bos 'ta erditako
zeatzen giñan baja abitzen giñan. Geo zazpitako meza birian igual joko zuten kanpanak, arrimatuxiak herrira sartzeko miño igual.
Zazpitako meza entzun giokua berandu gelditzen eta zapitako meza jenealin eta bueltakun eunero esnia nola bajatzen ganun, astua hartu, astua lotzeko 'ta tokiya baldin bazen eta astua kargatu
'ta martxa. Marmitak hustutzen zinin seittun 'ta bestela berriz denbo juxtu baldin bazen esniak utzi
'ta martxa itten genun eliza. Oiñetakuk ganbitu zapatak ganbitu 'ta harra, eliza.
'Ta eliza 're ordun, oaiñ aixa, oain dena ganbitu da, dena galtzen ai da
Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 0:43:45 - 0:45:11 (1' 26'')
Laburpena Igande goizetan 7etarako elizan egoten ziren. Horretarako, 5:30ean abiatu behar zuten etxetik.

Olaundietako ermita

Transkribapena

-Olaundittun 'e ermita baizen, dembo batin. Ba 'men zen. Kamiyuak harrapatu zun, 'ta kamiyuk... zea, paeta zarrak zin e. 'Ta ordun kamiyun botzeko, harriya botzeko, urratu 'ta dena hara... iya dena hara yeaman zuten harriya. Harriya urrutitik ekarri ber eta,
handik bertatik-berta erki 'ta... oaiñ e'liyoteke utziko e.
- Oain seuraski ez...
- Geo, kaxku hartan, kaxku-kaxkun gurutze bat hantxe eondu zen. Eoten zen.
Geo hua 're faltatu zen, norbattek hua 're bota 'ta auskalo ze in zun. Burnizkua zen, gurutze bat. Urrutitik ikusten zen gaiñea, bai. 'Ta hua, gue Inaxiok esaten zun, hor frailik 'o alletu izandu zila 'ta fraili haik nunbaitik bazuten han ermitan zea sustraia
'ta ordun haik karri zutela gurutzi hura, aleiya, gurutze... zerbaitt señale ber zela 'ta gurutzia jarri. Haik jarriya zela. Ez zuten lendabiziko biajin jarko miño geo. Miño hormioiy pixkatekin 'ta ongi jarriya zen e gurutzia.
- Garai haitako...
- Bai. Ongi jarriya, oso. Hola... zeak bai...
- 'Ta zu etza gotzen ermita? Paetak bai, miño ermita ez?
- Ez, ez, ez. 'Ta geo beste gauza, ordun arte... ermita hura ordu jakinin meza maten 'men zun apaizak, ez dakit, ez zun emango jaiero seuraski, nomaitik etorri berko zun, apaizak 'e, 'o prailia 'o heldu zena. 'Ta, Emitako 'ta Epeleko Zaldingo lepua bakizu, aldia hartako
etxetakuk eta lepua harta iyo 'ta hantxe eoten 'men zin belauniko jarrita horrea beira meza entzuten. Haik bazuten deboziyua e?
- Ez oainguk!
- 'Ta zea, ben... kalkulatzen 'men zutela, "honenbeste denbo pasatzen du meza ematen 'ta holako ordutan hasten da 'ta" hantxe, handikan... zarrak eta ezin ba etorri ba horrea 'ta nola? Gaztiak etortzen 'men zin miño... Gue atta difuntuk saten zittun hoik, kontu hoik.
Gue atta difuntuk lengo zea zarra asko zekin 'ta saten zittun horrek gauza asko 'ta gu berriz ordun muti kozkorrak eta ez...
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-022
Pasartea 0:03:00 - 0:05:00 (2' 00'')
Laburpena Olaunditu izeneko parajean ermita zegoen garai batean. Ermitaren pareta zaharretako harriak erabili zituzten Lesakako errepidea egiteko, gerra ondoren. Erramunek gogoan ditu pareta zaharrak eta kaxkoan zegoen gurutzea. Aitak kontatzen zien fraile batzuk ailegatu zirela bertara eta ermitaren oroigarri jarri zutela gurutzea. Ermita egon zen garaian meza ematen omen zen, eta Zaldin inguruko baserritar gazteak bertara hurbiltzen omen ziren, eta, zaharrek berriz, Zaldingo lepotik jarraitzen omen zuten meza, belauniko jarrita.

Apaizak

Transkribapena

- Bai, apaiza 'o, Don Iefontso apaiz hoi zen, baserritar asko be eskutan zittun. Diruk eta denak jasotzen zizkaten, 'ta baserritarrak harrekin zuten konfintza haundiya! Dirua itxian iruki berrin 'o, apaizai eamaten ziyoten.
- A...!
- Bai, bai, bai.
- Gordetzeko?
- Gordetzeko. Bai...! Konfintza haundiya zuten apaiza harrekin!
- 'Ta geo sate 'ute baita 're, apaizak bazittu... Ondasun asko 'ta zittuztela! Ben eskutan askok uzten zutela hil 'ta geo...
- A bai!
- Baserriyak eta uzten zittuztela. Hoi egiya al da?
- Bai.
- Apaizai uzten zin baserriyak eta?
- Harrei utzitzen zizkaten, Don Iefontsoi. Bazuten Ergoinen goiy hartan nombatte baserri bat 'e, harrek bazun utziya. Bai, harrei utzitzen zizkaten. Dirua nola besteii utzi berrin,
yake apaiz harrekin ibilli zin, apaizai utzi.
- A...!
- Bai, harrei...
- Hoi ez zen izaten mezak patzeko 'ta!
- Ez, ez, ez. Hoi berez, borondatez.
- Borondatez.
- Bai. Beák zuten ahorrua, ahorru hura apaizai utzi. Beste batek por ejemplo be senide batei 'ro, norbattei utziko 'yo, haik ez, haik apaizai. Hori 're, egiya san, txorakeiya nei iruitzen zin askotan apaizai 're utzitzia haimbeste. Apaizak izango zun, biño numbatte,
be borondatez eman itten ziyoten. Bai.
- Bakotxak be...
- Bakotxak be gustua itten du, 'ta bakotxak beria nola baitun!
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:47:20 - 0:49:00 (1' 40'')
Laburpena Don Idelfonso apaizak baserritar asko bere eskuetan zituen; harekin zuten konfiantza. Askok, hildakoan, beren ondasunak apaizari utzi zizkioten.