Igande goizetan meza

Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 0:43:45 - 0:45:11 (1' 26'')
Laburpena Igande goizetan 7etarako elizan egoten ziren. Horretarako, 5:30ean abiatu behar zuten etxetik.

Transkribapena

- Baai, goizin eliza, goizin jesten giñan zazpitako meza jenealin 'ta atetzen giñan ba , geo birian zeatzen genun, bos 'ta erditako, bos 'ta erditako
zeatzen giñan baja abitzen giñan. Geo zazpitako meza birian igual joko zuten kanpanak, arrimatuxiak herrira sartzeko miño igual.
Zazpitako meza entzun giokua berandu gelditzen eta zapitako meza jenealin eta bueltakun eunero esnia nola bajatzen ganun, astua hartu, astua lotzeko 'ta tokiya baldin bazen eta astua kargatu
'ta martxa. Marmitak hustutzen zinin seittun 'ta bestela berriz denbo juxtu baldin bazen esniak utzi
'ta martxa itten genun eliza. Oiñetakuk ganbitu zapatak ganbitu 'ta harra, eliza.
'Ta eliza 're ordun, oaiñ aixa, oain dena ganbitu da, dena galtzen ai da