Edukazio handiegia

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-022
Pasartea 0:13:00 - 0:13:50 (0' 50'')
Laburpena Sarobeko amona oso eskuzabala zen. Behin, Erramunen aita mutil kozkorra zenean, Saroben zegoen eta amonak janaria eskaini zion. Edukazioarengatik ezetz esan eta gero bidean lanak izan zituen, ahuldadea sartu zitzaionean. Geroztik halaxe esaten zien semeei: eskainiz gero, hartzeko.

Transkribapena

- Sauan amona bat 'men zen ikarri ona. Gue attak saten zun: "amona aski ona zen hua". Ni gosia galantakin eun guziya elurretan pasa arditan mendiyan 'ta 'torri 'ta zea mutikoxkorra 'men zen 'ta ardiyak hara karri Saura 'karri, 'kartzen 'men zittuzten neguan 'ta
'karri 'men zittuzten 'ta geo: "Toz, toz, toz zerbaitte hartuko zu, zerbaitte hartuko zu. Zea gosetua iña eongo za 'ta". "Ez, ez, ez, ez dakat goseik" attak, 'ta gosiak erekiya eoki.
-Bai, biño... lotsatu
-Mutikoxkorra. Lotsatu itten. "Toz, toz, toz, toz" 'ta amona harrek iñalak 'ta gue attak ezta hartu 're 'ta geo itxea eziñ alletuik. Txaondoko malda ez 'men zun nahi ordo atea.
-Ze, ze, ze gauza izaten zen e!
-'Ta 'saten ziun gui harrek: "eskeintzen baizue 'ta premiya baldin bazue ez utzi hartu gabe e!" Ze hoi norbea be burua aldrebes ittia.
-Harrika 'matia.
-Harrika 'matia bai.