Karlistak eta liberalak

Primary tabs

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-022
Pasartea 0:06:50 - 0:13:00 (6' 10'')
Laburpena Portuburukoak karlistei laguntzen aritu ziren, liberalak sartu zirenean, eta karlistak Bizkaiara ihesi joan zirenean, Portuburuko bi anaia haiei laguntzera joan ziren. Bitartean, aitona, erraina eta haur txikiak gelditu ziren baserrian. Liberalek baserria erre nahi zuten, baina aitonak behiak atera bitartean gor egin zien. Eskapo egin zuten, eta, berriro Tornolara itzuli zirenean, baserririk gabe karobi batean moldatu ziren ahal zuten moduan. Auzolanean aritu ziren auzoko baserriak ahal zuten bezala konpontzen.

Transkribapena

- Eta bestik benga jon 'ta erre 'ta erre, erre 'ta erre. Geo honea 'torri zenin hemen karlista hairi launtzea jonak hemengo zaharrak karlistak 'men zin, hemengo itxeko zeak. 'Ta aittona 'ta denak 'ta.
Hala, haiken launtzen aittuk leno 'ta geo 'torri zinin atzetik besti hoik. Haik hairi launtzea jonak, eskapo zijuzten hairi launtzea. Manduak eta astuak zittuztenak hartu 'ta trastia kargatu 'ta Bizkaira jon 'men zin hemendik eskapo.
'Ta hara jonak. 'Ta itxian attona zarra, hain atta 'ta geo jon zen harren gue attan osaba, gue attan osabak 'zango zin. Bat, atta bat, gue attan 'ta atta; bestia osaba, anaiya harrena. Bi anaiyak jonak.
'Ta 'torri 'ta han andria, andre gaztia, bost umekiñ 'o itxian ume ttikiyakin 'ta. Uste 'ut zaharrenak saten zun ez dakit zazpi urte 'ro hola zerbaitte ttikiyak denak, denak 'e ttikiyak sei 'ro (xamarrekuk).
'Ta attona hor bian 'ta 'torri 'ta bueno: "Benga, kampoa" 'ta "Kampoa?" Betik zun sarrera itxi honek 'ta goitti iyotzekua eskailleak 'ta. Hor 'torri 'ta "Benga" 'ta ze in ber zuten ba 'ta itxia erre ber zutela. 'Ta ezetz gue attona, atta, attona harrek.
Ezetz 'ta ezetz. Batez, ezetz, ez zutela itxia erreko. 'Ta hartu 'ta attona bultzako bat emanta bota 'men zuten 'ta makillai, bea makillakin attona ibiltzen 'men zen ne moura makillakin.
Makilla beai kendu 'ta harekin bi zapeteko 'ro 'man 'men zizkaten bizkarrin 'ta. Attona gizajua berriz ahal zun bezela arrastaka 'ro barrena. 'Ta harrek behiyak salbatu nahi ba.
'Ta hasi 'men zin su 'maten 'ta attona nolako ibilpirin ibilliko zen biño behiyak eskatu, katetikan eskatu denak. 'Ta ate 'men zin kampoa biño haik beti barrena, batek umia 're bai 'men zun.
- Ai la ostra!
- 'Ta haik barrena joten. 'Ta haik berrize behiyak nolapaitte attonak, berrize kampoa atea. Sua indartu zen dembun 'o ya erreinttu 'men zin kampun. Geo behiyak hartu 'ta bi 'ro ez dakit ze 'saten zun. Hartu 'ta eaman bekin jateko 'ro, zea birian jateko.
Bai, 'ta bat umikin zena tokatu, ume ttikiyakin. 'Ta jon 'ta han, zean Eiyotz aldi hortan 'o numaitte han zijuztela, pasatzen ai zila 'ro behiya eskapatu mai zuna errapia bete ziyon demboan umia gotzen harrei 'ta eskapatu.
'Ta dedion. 'Ta atzetik eta (...) zea hua. Hara jon zin biretikan, itxea 'torri.
- Joe.
- 'Ta hemengo andri hura, attona zaharra 'ta hemengo harren erreiña 'ro.
- Bai, andre gazti hura.
- Andre gazti hura. Hor Artxabaltatik honuntzaxio karobiya bada, karobi zahar bat. 'Ta harrek badu, bixera haundi xamarra du lehorra.
'Ta hara jon 'ta hantxe umik nearrez 'ta biyek hantxe, nahiko lanakin. 'Ta 'torri limbiziko osaba 'torri 'men zen, atta ez, atta oandikan atzeotik. 'Ta 'torri 'ta dena kusi 'men zun hala 'ta ez zola erremiyoik ba. 'Ta bueno haik non 'te 'ttut nik eta halaxe gotu, burura huaxe 'torri.
'Ya hara jonak ttuten nik Artxabaltako karobira jonak 'ttuten, jon 'ta hantxe. Umik nearrez 'ta. Osaba harrek harrapatu. 'Ta osabak, jakiña, zerbaitte numbaitik karri 'ta, ez dakit nundik karri berko zun, ez zen aukera haundiyik eongo biño.
Potaje pixkat armatu 'men zun, 'o patata 'ro zerbaitte sua inta armatu 'men zun. Umik gosiak eta. 'Ta armatu 'men zun 'ta haik jateko kutxareik ez, deus 'e ontziyik ez. 'Ta gaztaiñai azala kendu, gaztain gaztiai azala.
'Ta harrekin kutxarian gisa in 'ta umiri jarri, osaba harrek. 'Ta jateko 'ta biño kostumbria ez umik oandik eta ezta, near in 'ta near in 'ta biño haikin pixkat janezi umiri. Kutxaria, herremintaik, deus ez 'ta.
- Hoi, hoi in, in ber da e!
- Bai. 'Ta geo atta 're 'torri 'men zen ba ailleatu 'men zen ba, hain atta 're. 'Ta geo pixkat zuzendu zerbaitte pixkat 'ta.
Geo baserritarrak erretakua juntatu 'ta lemiziko itxe bat pixkat lehor pixkat eman 'ta. Geo barreneko zea hoi, geo itteko utzi 'ta. Geo bestiri 're bai 'ta. Pixkat paretai gaiñin zerbaitte, pixkat txapa batzukin 'ta lehorra jarri. Lehorra jarri.
Halaxe pixkat moldatu 'men zin. Bai, gerrak ze, ze, zeak 'kartzen 'ttun.
- Gerrak gauz onik ez.
- Gerrak gauz onik ez.
'Ta holako istilluk ibiltzen zinak. 'Ta geo beimpin behiya eskapo in zuna itxea 'torri. 'Ta 'torri zinin, bi jontakuk osaba 'ta, bi anaiyak 'torri zinin 'o juntatu zinin behiy hua 're hartu 'men zuten 'ta.
Numbaitte lehor txarren batin 'ta jarri 'men zuten 'ta errapia erra harrek 'ta haen esniakin umik mantendu 'men zittuzten, ume koxkorrak. Hua jetsi 'ta txokorrai gutxiyo 'man 'ta halaxe mantendu. Biziya holaxen ate bai.
Holako zeak, gerrak gauza onik ez baitu. Ez gerrak gauz onik eta. Hola 'ta geo nozpaitte dembun, gue attan, gue attan anaiya izango zen. Zea, arotza 'men zen bat, arotza.
Mutikoxkor haitakua izango zen, arotza ikasiya biño, arotza sasi-arotza saten yogu guk.
-Iñon ibilli gabe, berezkua, berezkua.
-Iñon ibilli gabe bai, ikasiya.
'Ta harrek pixkan-pixkan, herriyai eskatu mateila 'ta solibak eta frontalak eta pixkan-pixkan-pixkan-pixkan eta harrek moldatu 'men zun itxia. Harrek ahal zen bezela.
- Ahal zen bezela.
-Ahal zen bezela bai. Bai, 'ta holako kontuk.
- Hau Portuburu?
- Bai. Portuburu.
-'Ta geo beste Itturralde 'ro bazen baita 're, ez? Ordun erre zena...
-Ez, ez, ez.
- Bai, bihi hortan. Hua paeta zaharrak han daude.
- Biño hua 're haik erre zuten?
-Bai, bai, bai, bai, bai. Bai, bai. Denak, inguru hontako itxiak denak eta.
- Karrantxene 'o? Garratxene, ez?
- E?
- Garratxene?
-Bai, Galtxarrene.
-Bai, Galtxarrene.
- Bai, 'ta ordun, jakiña, Sau.