Liberalen mendekua

Primary tabs

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-022
Pasartea 0:05:32 - 0:06:50 (1' 18'')
Laburpena Olaundietako ermita liberalek erreko zutela uste du Erramunek. Izan ere, Goienetxen karlistak zeuden, eta, liberalak Nafarroatik sartu zirenean, mendekuz, baserri ia denak erre zituzten.

Transkribapena

-Hoi da 'ta zea, ordun aitta, aittak kontatzen zizuten hoik.
-Bai.
-Eta atta hoi gotzen zen 'o attai 're hoi kontatu in ziyoten?
-Attak 'e beak ez zun sustraiyik ematen. Hua izango zen Karlixta gerra, han dembun erria izango zen hua seuski. Ordun denak erre zittuzten. 'Ta uste 'ut ordun erria zela. Hala saten 'te zun.
Karlixta gerran, ordun, hor Goienetxin eondu 'men zin. Zeak Karlixtak Goienetxin eondu zinak. 'Ta geo liberalak 'torri Naparrotik,
'Ta haik, bestik martxa. 'Ta haik jon zinin, haik eontako lekuak denak erre 'ta in zuten zea bengantza bat, bai, bai.
- (Seuru, seuru)
- 'Ta ordun hau, itxi hok denak erre. Denak.
-Denak?
-Penai 'ta Penaeitxiki geldittuk erre gabe.
'Ta haik soldauak jefiak birez bire 'torri 'men zin ba. (Abei gehiyo). Haik 'san 'men ziyoten: "Han 'e battuk itxiak". 'Ta haik urruti zela 'ta haik ez zila jongo 'ta hantxe geldittu bi itxe. 'Ta bestia erre gabe geldittua Saua.
Saten zun gue attak Saua. Jon 'men zin...
-Ordun eremu errin in zuten!
- Haik pilla ikarriya goitik beitti. Hemen barrena 'billiyak izaki zea hoik, karlista hoik.