Sua eta ura

Primary tabs

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-019
Pasartea 0:35:20 - 0:38:40 (3' 20'')
Laburpena Otorduak nolakoak ziren. Beheko sua zuten Martinmotzenen; ekonomikak gero hasi ziren. Laratzatik zintzilik ura edukitzen zuten eta janaria ondoan egiten zuten. Arropak garbitzeko kuelak erabiltzen zituzten. Ur-korrontea noiz hasi zen etxeetara.

Transkribapena

- 'Ta otorduk 'ta nola izaten zin, Joxepa?
- E?
- Oaiñ aiña, oaiñ aiña otordu 'ta izaten al zin?
- Bai, bai, bai. Jan ongi itten zen ordun, e! Su ekonomikak eta guek guan hasi zin, e. Lurreko
suan, eltziak eta aurrian jarrita akortzen naz ni, juxtu juxtun, e! Ekonomika bazen auro han.
- 'Ta nola itten zen...?
- Geo, arropa 're, labadorik eta hola ez. Kuelak. Antigualeko, zurezko zea batzuk izaten zin. Haik izaten zin jaboittu, jaboitu ongi ongi ongi jabondu 'ta kuela harta bota. 'Ta geo ura irakin 'ta bi 'ro hiru baldeka pixkaka-pixkaka-pixkaka. Hango arkakusuk erki akatuko zin ba,
baldin bazin! 'Ta geo arropa kampun. Lurrin zabaldu arratseko, 'ta gau serenuk... Oain lejia bezela txuri-txuriya! Usai goxo askiyakin bai! Geo hasi zen lejiakin.
- 'Ta belasun zabalin jartzen zeniñuzten!
- Bai!
- 'Ta ze ber zun, illargiya ber zun, 'o ez?
- E? Gau serenua, behintzat. Egualdi onakin. Intza harrekin txui-txuiya. Lejia... Geo hasi zen.
- 'Ta beko su hartan, nola... Eltziak zintzilik 'o jarri berko zin?
- Ez, aurrin guk iukitzen genittun. zintzillik jartzen genittun baldiak, zea, urakin zea, aziendai mateko 'ro, ez dakit ba zertako izaten genittun... Ur asko berotzeko behintzat.
Labatzatik zintzillik.
- Hua eukitzen zenuten.
- Bai. Gaiñekun arropa txuiya kampun. Arratsin 'e askotan. Jaboiya man 'ta utzi 'ta gau
serenutan ez zen halako lejiaik, e! Usai goxo askiyakin bai! Geo lapur bildurrik ez zen zaten ordun. Geo kuelak 'e izaten zin, itxiyan. Gue amak bazun kuela, izautu nun gue itxian hoi. Han ur irakiña botzen zen han.
- 'Ta noiz hasi zen ur korrientia, tubeitik 'ta pasten 'ta?
- E?
- Itxetan noiz hasi zen grifuk eta ur korrientia noiz hasi zen?
- A, guk ura aldian genun 'ta! Je! Bai, orduko bai, Altziberren 'ta hoitan bai, biño... Geo itxian 'e bai, biño... Ya gu hazi 'ta geo.
- Beandu. 'Ta han Arandanen bai al zenuten? Han 'e berdintsu!
- Iualtso! Bai.Bai, iualtso. Lana gehiyo itten zen, biño sanua 're bai, e! Ze usai goxuakin arropa 'ta... Geo eunez 'e jarri euzkitan 'ta ura botiz, ura botiz euki 'ta usai goxo askiyakin bai atetzen zin. Oaiñ hambeste lejia ez zen gastatzen ez! Uain, berriz, dena lejia 'ta dena...