Ozentzioko ermita eta Santa Kruz apaiza

Primary tabs

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-019
Pasartea 0:38:40 - 0:40:30 (1' 50'')
Laburpena Arandaranera ezkondu zen Joxepa. Ozentzioko ermitan meza berezia egiten zen eta jende asko joaten zen. Santa Krutz apaizaren historiak aditu izan ditu. Politikaz hitz egin digu: familia asko egoten ziren haserre. Zer ideologia zeuden.

Transkribapena

- Zea... Ozentziyoko ermita izautuko zenun zuk? 'Ta zutik izautu zenun?
- E?
- Ongi zolik?
- Bai, jon zandu ga bestela 're. Ezkondu biño leno 're zean itten zen, urtian behiñ meza 'ta. Biño oaiñ atzendu nau. Jende asko joten zen.
- Biño hoi len 're bai? Zuek gaztiak ziñaztela?
- Bai, bai, bai. Uaiñ ez dakit seitzen bau 're. Uaiñ apaizik 'e ez da 'ta. Oiyartzunen 'e bi bakarrak dia, Bikaiyua 'ta beste bat.
- 'Ta zuk aittu izandu al 'zu, han Santa Kruz apaiza ibilli zela 'ta?
- Bai. Saten zittuzten harren istoiyak bazian zerbatte...
- Gotze al za?
- E?
- Gotze al za? Santa Kruzen istoiya gotze al za?
- Enaz... Aittua bai, amai 'ta kontatzen zerbatte itxian, biño... Santa Kruz... Gerrerua ez al zen hoa?
- Karlista.
- Ordun 'e politika izango zin.
- Zuek ez ziñazten sartuko iual!
- Ez. Pues bai, gue dembun 'e izandu zin istoiyak, biño ez giñan sartzen gu politikan. Bazin bai, familiyak haserretu 'ta itten zinak! Batzuk nazionalistak, bestik komunistak... Bestik gorriyak... O...! Txarra da politika, e! Zembat familitan haserrik 'e! behiñe ez zin gustatu...
Bitu ze ille ederra dun, hemen lana itten duna da.
- Bai, aski politta.
- 'Ta gerran aurretikan 'e ba al zen jendia haserre politikangatik? Hemen?
- Gerran aurretik? Ez, ez. Gerra torri zen...