Belar lehorrak su hartzeko arriskua

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-018
Pasartea 0:39:00 - 0:41:20 (2' 20'')
Laburpena Etxeko metak egiten aita aritzen zen eta bera belarra ematen. Txukuna zen aita meta egiten. Jendeak utzi zion metak egiteari. Ahal zen belar gehiena ganbaran sartzen zen, su hartzeko arriskuarekin. Aranburu erre zela gogoratzen du. Auzoak familiakoak bezala ziren, elkarri laguntzeko. Orain aldatu egin da hori.

Transkribapena

- Iatze metak ordun ingurun!
- Iatze metak, bai.
- Iongo zin!
- Bai.
- 'Ta belar metak in berko zenittuzten?
- Belarrak 'e bai.
- 'Ta zeiñek itten zittun metak?
- Attak béak jenealin. Emateko beti ni. Ni astotako serbittua naz!
- Asto politta zun ordun!
- Bai.
- Bea metaziyan... metan gaiñin? 'Ta zuk bota?
- Bota 'ta harrek erki txukundu bai. Gutxi zin harrek bezelako metak itten zittuna. Txukuna zen. Biño geo jendik utzi zun, e! Geo montoiyin jarri 'ta. Eozein zira zar gaintik ta... Erraxao behintzat...
- Bai, 'ta oain bolak.
- Gu lan asko iñak ga ya! Jendia espabilatu zen.
- 'Ta geo e... Belarra hartu 'ta, zea, heiyea 'ta nola eamaten zenuten birian?
- E?
- Traktoria ez zenuten eukiko?
- Ez. Belarrak aldian genittun guk. Baserritik aldian genittun.
Zamak in 'ta bizkarrin itxea 'ta geo han metak in 'ta, posible zinak barrena sartu itten zin. Gambara 'ro sotoa 'ro... Biño itxiak su hartu ezkio!
- Bai. Pasako zin holakuk ba!
- Bai. Gue aldian pasa izandu zen. Baserri bat erre zen.
- 'Ta geo hoi nola... Seguruik izaten al zen? 'O nola itten zen hoi geo? Auzolanin dirua bildu 'ro?
- Ordun ez zen... Bai, bai, erriana eskian ibiltzen zin. (...) Aramburu erre zen.
- Aramburu erre zen, e!
- Bai. Kaxku kaxkun don itxe hua, bai. Ni gazte gaztia nitzala. Oi! Hoi ikara! 'Ta gauza zinak jon zin launtzea. Ni biño haundiyuo zinak.
Geo ordun auzuak izaten giñan familikuk bezela, elkarrei launtzen. Si te visto no me acuerdo. Hoi gauza, e! Kambiyua! Zeak in du, bizimoduk in du hoi.
- Bai, berra béak!
- Bai.
- Zuk berra zanakanin ondokuk launtzen bazizun, geo ez zizun harrek eskatu berrik zu jotea launtzea.
- Hoi ba.