Iratze-ebakitzen

Primary tabs

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-018
Pasartea 0:35:25 - 0:39:00 (3' 35'')
Laburpena Iratzea: bi ahizpa joaten ziren iratze-ebakitzera, egun guztirako, zakotearekin. Aita joaten zen bila, gurdi gainean kantari. Kantatu egin digu. Besteek ez bezala, iratzea lotuta jartzen zuten, haizeak ez eramateko. Karrikatik gora, Irauztatik gora joaten ziren, Zaldinera ia ailegatuan den iratzelekura. Aitak lanetik etortzen zenean behien azpiak begiratzen zituen, ia ongi zeuden.

Transkribapena

- Iatzik in ber zin... Zuek iatze lekuak ba al zenittuzten?
- Iatze lekuak 'ta bai! Jesus! Iatze ebakitzen amakiña 't aldiz aittu ga. Gu bi ahizpa iatze ebaittea! Eun guziko! Zakotikin. 'Ta atta billa geo, illunabarrin 'o hola.
Atta bai erki, gurdiyan gaiñin! Kantari "eso es verdad, eso es verdad, porque lo he visto yo!" " Atta! Erki kantatzen 'zu oaiñ, gu lanin 'ta!" Hoik egi berdaderuk dia, e! Gu eun guziya mendiyan pasa, txiki arraiyo iñak.
- 'Ta zuek ze in zenuten, moztu 'ta prepatua utzi 'ta atta billa jon.
- Bai. 'Ta gaiñea iatzia lotu itten genun. Bestek itten ez zuna dembo haitan. In berko! Gue attakin. Hola bi hanka beste bi bestin, iatze mordoska han sartu 'ta lotu,
erdiyan korapillua inta. 'Ta haiziak ez baizittun eamaten! Biño ba al dakizu ze lana? Saten ziuten gui auzokuk eta: "zuek bezelakoik iatze eballeik ez da hemen!" "Ui, ikasi guekin!" 'Ta haik kompaziyo batea, eun geyokin ez baziñan joten 'ta haizia ate,
ez zittun eamaten haiziak! Bestela, berriz, suelto baldin bazozten, ririrririrri martxa!
- 'Ta sokakin 'o lotu berko zenittuzten!
- ez, ez. Iatzin zeakin bekin.
- A! Iatzikin!
- Con las ramas de.... Bai, iatzikin.
- Gariya 'ta itten zen bezela!
- Bai. Ba al dakizu zembat lana iñak gan gu?
- Geo karraitzeko 're erraxuo 're bai!
- Bai...! Oso erki gelditzen zen. Plegatu bezela.
- Geo kantai atta!
- Atta kantari erki gurdiyan jarrita!
- Alabak lana erki inta!
- "eso es verdad..."
- 'Ta noaiño joten ziñazten iatzeta?
- Ba Karrika pasa, geo Iraurtzako onduan izaten zin loiyak ikaragarriyak!
Oaiñ ez, oaiñ, geo bota 'men zuten zea, morterua 'ro ez dakit ze 'ta seko sekua eoten 'men da. Urtiak dia e'nazela pasa e, biño gu ibiltzen giñan demboan, (...) euriya iña baldin bazen behintzat, hantxe ezin pasik ibiltzen giñan.
'Ta kaxkoa ailletzen giñanin, kontentu! Han iatze lekuk. Zaldindik... Ba al dakizu Zaldin? Zaldiñea ailletu. Lana in ber izaten zen, astua bezela, e! Ez giñan eozeiñ ez. Jesus!
- 'Ta geo iatzia...
- Biño iatzia ber izaten baizen, behiyak zin tokiyan!
- Azpitako?
- Bai, ba.
- 'Ta geo itxian metan 'o bildu berko zenuten hua?
- Bai, metak itten genittun itxe ingurun. 'Ta atta lanea joten zen harrobira, 'ta itxea torri 'ta aurreneko lana, behiyak kusi, azpiyak ongi 'te zakazkiten.
Kuidao! Zikinduk kustia behiyak!
- Ordun rebista pasten zun!
- Atta! Hola genun guk! Jo 'ta hola sekula ez, biño... Ña??e! Txukuna!
- Txukuna.
- Bai.
- Zuek 'e halaxe ikasiko zenuten!
- Hombre!
- Txukun eukitzen.
- Oaiñ akabo! Itxia oaiñik zutik dona da.