Tolarea

Primary tabs

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-018
Pasartea 0:06:20 - 0:09:00 (2' 40'')
Laburpena Martinmotzenez gogoratzen da. Tolarea zeukaten. Nolakoa zen eta tolarean nola lan egiten zuten. Bi ahizpak aritzen ziren tolareari eragiten eta aita gainerakoa gobernatzen aritzen zen. Gurdian garlia zutela etortzen ziren baserritarrak sagardoa eramateko.

Transkribapena

- Bai, tolaria zenekaten zuek!
- Honezkio pipiyak jan 'ttu hoik, han iñor ez da 'ta! Biño akortu dena itten naz. Ze gauza izaten den norbee itxia, e!
- Hombre. 'Ta itxian puska bat izango zen tolaria! Ez?
- Bai, hola. Hola, posturatsu hontan. Bai, hombeste... Txoill-txoilla ez, biño... Bai puska hontaiñeko bai. Geo makina bagenun, han aitzen giñan ibiltzen fuego.
Bi ahizpak jarri bi ayekatatik eta hala! Han gizonak bezela lana itten zen.
- Indar haundiya ber al zen tolaria estutzeko?
- Bai. Hua ibiltzeko ordun ber zen, gaztiak giñan 'ta! Ordun eozein gauza guk! Bai.
- 'Ta nola izaten zen prozesu guziya? Nola...
- Eta geo itten zen . Makinan azpiyan tolaria. 'Ta tolari harta joten zen txikittua, saar txikittua, patxa saten geniyon. 'Ta hua itten zun gue attak gobernatzen zun.
Bea hankutsik eta jarri, 'ta denin, dena txukun, txukun jarri, eta geo zumua goitik betti, beko sotoa jarriya tubeiya.
- A...!
- 'Ta kampokuk zinak, garliakin tortzen zin baserritarrak, 'ta garlian bete 'ta garlia gurdiyan gaiñin jarri 'ta baserrita eaman!
- Garlia zen kupel klase bat, ez?
- Bai, meyarruo.
- Bai.
- Bai.
- Luzio 'ta meiyarraguo!
- Bai. Bai.
- Ordun...
- Kampoko itten baigenun, lan asko itten baigenun.
- Eta saarra 're kampotik kartzen zizuten!
- Baita 're. Baita 're. Biño itxian 'e izaten zen e, saardiyak eta...
Honezkeo ihartuk izango dia. Saarrak eta udarik eta, melokotoiyak eta, oso... Fruta guziya ikusi zittun gue attak.
- Bai, e!
- Bai. Denetik. Geo, maldaxka 'ro hola da 'ta malda hai denak frutaz betiak izaten zin.
- Hoi zer zen, kamiyun beste ayeka?
- Bai, bai. Karrikalde guzela, kamiyun eskoita.
- Hoi da.
- Azpiyan 'e bai.
- Azpiyan...
- Ezkerreta 're bazin han 'e arbolak. Ur ixkiñin bazin arbolak. Uain honezkeo denak...
- Bai.
- Sefini! Guk ingo duguna laister!
- Dena bukatzen dela!
- Ze ingo dugu ba!