Artzain pandero-jotzailea

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:04:15 - 0:07:15 (3' 00'')
Laburpena Bera pandero-jotzailea da. Afizioa noiztik zuen. Jotzen nola hasi zen. Lehendabiziko panderoa nola sortu zuen. Norekin jotzen zuen.

Transkribapena

-Panderua jotzen... zu panderua jotzen ibilliya za...
-Bai.
-Ta, non... Non ikasi 'ta in zenun?
-Ardi kontun naillela. Ardi kontun naillela. Ardiyak kontzen 'ta panderua jo.
-'Ta zeiñek man zizun?
-Panderua? Panderua... Lembizi sortu nun, hamalau pezta kosta zin eta txerriyan txermoniyak partitzen ibilta mantako propinakin.
-'Ta eosi non?
-Zean... Beko drogeiyan.
-Eta... 'Ta ikasi bakarrik?
-Ikasi bakarrik.
-'Ta ai ze ardiyai?
-Lembizi ardi kontun naillela.
-'Ta normala al zen arditan eukiki 'ta zea...
-Numbatte dembua pasa ber zenun 'ta zerbaittekin angurrittu ber!
-'Ta ardiyak, ze ze...
-Ardiyak belasun.
-Zenenak zaintzen zenittun?
-Morroi neon tokikuk!
-A...!
-Ailuxetakuk
-Ordun orrontin gazteik eosi zenun panderua.
-Bai... Nik panderua eosiko nun, ez dait ba nik zembat urte izango nittun... Bai, morroi neola beimpin... Hamalau bat urte 'ro zerbaitte hola.
-Ze in zeniyon norbaittei kusi 'ro?
-Haizeaingo Gregoriok zun. Haizeaingo Gregorio nola Arizpe 'o? Hango nausiyak. Hua ni biño gaztio da. 'Ta Haizeaiñen nola bizi zin soiñilaiyak bertan Anttonio 'ta Pako, harrek panderua jotzen zun.
'Ta nik ez dakit non kusi nun panderua 'ta gustatu in tzin 'ta harrek salduko zila! 'Ta sei duron. Joe sei duro... Asko bai zen.
'Ta dios! Penakin beti, 'ta penakin... Sei duron faltan, 'ta izaki ez 'ta. Geo txermoniyaki billu nittun hamalau pezta, bai hamalau pezta...
'O hamabost in nittun? Zerbaitte hola beimpin... Txermoniyak eaman 'ta propina. 'Ta eliza jaiyero honea, handik Ailuxetatik e! Oiñez... 'Ta jakiña meza, 'o meza entzunta 'ro kuzkuzin naillela panderua han kusi! Beko drogeiyan. 'Ta eosi! Hartu 'ta martxa neri harrekin.
-Ze hamalau peztakin 'o?
-Hamalau peztakin bai!
-Ordun ongi garesti nahi zizun saldu!
-Harrek bai!
-Bai sei durokin...
-Harrek doblik! Doblik eta geiyo!
'Ta gustatu itten panderua! 'Ta usatua 'ta hala eniyon hartu 'zandu ta... 'Ta geo pues... Tolaren jotzen nun Borriyakin. Geo San Juan itturrira 're joten giñan, kuadrillan... 'Ta geo zean 'e bai Pako Aizekukin 'e jo izan dut zean... San Isidrotan kalin. 'Ta ba... toki askotan.
Aizeko Anttoniokin 're bai 'ta. Pako, o Anttonio bordakukin 'e bai 'ta... Martiñekin 'ta... Soiñulaiya denakin. Bordaberrikin 'ta... Axeigorriyakin 'ta...
-'Ta soiñulaiyak zer zin soiñu ttikiyakin?
-Soiñu ttikiyakin bai.