Bileretako kontuak: instrumentuak, dantza ...

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:07:15 - 0:08:40 (1' 25'')
Laburpena Soinu-jotzaileek inor gabe ikasten zuten. Zein instrumentu gehiago jotzen ziren: txistua, gaita... Bilerak non izaten ziren. Dantza lotua toki batzuetan galarazita zegoen.

Transkribapena

-'Ta haik nola ikasten zuten?
-Haik... Haik 'e ai zila, ai zila, ai zila ateko zuten nolapaitte pieza 'ta segi. Kapottekin 'e bai, Kapotte (...)kin jo 'ut.
-Eakutsi ez zun iñorrek itten hemen Oiartzunen 'o?
-Zer?
-Soiñua...
-Ez! Ez, ordun ez.
-'Ta soiñua 'ta panderutik aparte ze geiyo jotzen zin? Zeak 'ta 're bai ez?
-Kastaiñuelak?
-Kastaiñuelak... Jotzen zin baita 're? 'Ta geo txistu maillan 'ta, dultzaiñak 'ta holakuk jotzen zin?
-Txistu maillan zea hoik, Xantu 'ta hoik... (...)eko oango zea hoik atta, osaba 'ta... 'Ta gaiñekun zea hoi esto gaiterua 'ro delaku hoik, Agirretxe 'ta hoik.
-Dultzaiñak?
-Dultzaiñak. 'Ta geo hemen billera itten zen pues, Irunen 'e itten zen, Extebenin, Xoruanin 'e bai Anakan, Bentasen 'e bai, Oiyalumen 'e bai, hoa toki askotan itten zen.
-'Ta dantza? Ze dantza klase itten zen?
-Sueltua 'ta lotua. Hemen ez zen libre lotua ittia. Oiartzunen.
-'Ta zeiñek kontrolatzen zun hua? Apaizak 'o hola 'o?
-Jakiña ba. Ze hoixe...
-'Ta, 'ta...
-Biño hemen Tolaen 'ta billeran utzitzen zuten e! Xanisteantan ez.
-A...!
-Han ez zen libre?
-Hemen bai?
-Hemen bai.
-Hemen bijilatzeko ez zelako iñor iual!
-Nik ez dait nola izango zen!