Inauterietan baimen eske

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:08:40 - 0:11:17 (2' 37'')
Laburpena Inauterietan eskean ateratzeko, alkateari baimena eskatu zioten. Inauterietako jantziak, eskea eta afaria.

Transkribapena

-Joe! Denak... Zuk ate zu kontua karnabal batzutan ate giñan sei laun, sei laun bai. Lau dantzan, sei 'te giñan 'o zazpi 'te giñan... Lau dantzan, ni panderukin, bordako Martin soiñukin
'ta bestia otarrikin. 'Ta permisua eskatzea jon giñan Zuberoa, alkatina Don Manuel difuntuna.
Eta san ziun denak iul jantziyak eta lembizi hasitzeko handik.
-Ben, ben zeatik... Garbunotik?
-Ben... Garbunotik. 'Ta jon giñan galtza zuiyak, alkandoa zuiya, lepoko paiñulua gorriya, alpargata ez dait alpargata genun, alpargata zuiyak sokarri gorriyakin.
-'Ta zapela gorriya. Bertan lembiziko pieza bertan hasi! 'Ta handik geo barriyoz barriyo, barriyoz barriyo 'ta... Kusten zu ze alperbirajia in nun hemendik hartu 'ta hara berriz? Ordun nola hua baizen...
-'Ta harren permisoik gabe ezin al zen hoi in?
-Ez zen libre ordun.
-'Ta hoi, normala al zen karnabaltan hoi ittia? Soiñukin, ze ibilli ziñazten eskian geo?
-Eskian geo bai...
-'Ta normala izaten zen, jende geiyok itten zun hoi 'o zueri?
-Guk in genun, guk numaitik baenekiun hua... bazela.
-Ordun zembat urte zenittuzten zuek? Ya mutillak?
-Nik ordun 'zango nittun... Hogein bat urte 'ro... Zerbaitte hola.
-Karo hua 're... zinkuentan 'o, ez? Berroeita hamarrin 'o hola?
-Bai, zerbaitte hola zinkuentatik pixkat ba hortxe, hortxe numbatte!

-'Ta ordun handik hastia 'ta denak igual jantziyak jotia jarri zun ordun harrek zea... kondiziyua?
-Bai... Kondiziyua 'ta handik hastia.
-'Ta be aurrin dantzatu, aio mote! Ez dakit deus man bazigun 're! Haraiño jonta...
-'Ta ze itten zen? Soiñua jo 'ta dantza in?
-Pieza dantza in 'ta geo itxe ingurun zerbaitte maten zuten. Arrautza 'ro dirua 'ro txoixo puskan bat 'o zerbaitte. 'Ta martxa.
Gen hua hartuta. 'Ta geo apaldu numbaitte gen arrautz 'ta gen txoixukin tortilla inta 'ta kitto. Dirua, sos pizarrak partittu 'ta iña.
-'Ta hoi urte askotan iñ al zenuten?
-Bai, bastantetan.
Atarikoan noiz: 
Asteazkena, Otsaila 14, 2018