Bilerak

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:02:22 - 0:04:15 (1' 53'')
Laburpena Bilerak -dantzaldiak- non izaten ziren. Ergoienen, Tolaren izaten zen. Jendea nondik etortzen zen. Musikariak: soinu-jotzaileak, "gazpanak"...

Transkribapena

-Ergoinen, Txikierdin, Altzibarren... 'Ta Pikoketan, Ameztitan...
Hemen, gaiñekun ez dait nik, gaiñekun Aizeaiñen 'e izaten men zin. Ni ez naz beiñe tokatu Aizeaiñen.
-'Ta hola... Baserri, bai Aizeaiñen, Pikoketan, Ameztitan, gaiñekun...
-'Ta Ergoinen? Zuek ergoinen izautuko zenuten...
-Tolaren!
-Tolaren? 'Ta nola, ze itten zuten tabladua jarri 'o?
-Ze tabladua? Maiyan gaiñin soiñua jo. Maiyan gaiñin xeita jarri silla txar batekin 'ta han jo. Hantxe denak aurri hortan dantzan. 'Ta egualdi ona baldin bazen kampun.
-'Ta zea... Iandero 'ro?
-Iandero, iandero! Fiestatan ez, fiestak zinin utzitzen ziguten fiestai negoziatzen. Biño gaiñekun beti. Hemen 'ta Txikierdin. Geo hemengua utzi zen 'ta geo jon zin Altziarrea.
Geo Altziarkua zeatu zen, bukatu zen 'ta geo azkenekua Txikierdin seuski izango zen. 'Ta Pikoketan 'ta hoi dena batetxo, geo bajatu zin.
-'Ta kalin ez al zen izaten?
-Geo jarri zuten kalin zea, gaztintzat zerbaitte musika 'ro 'ta... Oan potto, batez!
-'Ta bertako jendia bakarrik ibilko zen, auzotako jendia? 'O kampoko jendia tortzen zen?
-Errenti aillekatik 'ta tortzen zen jendia... 'Ta Lezotik, 'ta Irundik 'ta bai... Jendia kampotik asko tortzen zen.
-'Ta soiñua jotzen 'ta zein izaten zin?
-Hemen Borya. Eta... Altziarren tortzen zen soilaiya 'ta gazpana. 'Ta Txikierdin 'e bi anaiyak, batek soiñua 'ta bestik gazpana.
-Gazpana zerrei saten yozu?
-Zea hoi bum!
-A! Jazbanda.
-'Ta gaiñekun...