Kirola eta jaia

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:00:00 - 0:02:22 (2' 22'')
Laburpena Klaketa. Kirolak: Palanketariez ez da gogoratzen. Bolatokiaz ere ez. Idi-demak ez ziren izaten, horretarako plaza egokirik ez zegoelako. Xanistebanetan zer izaten zen. Parranda 12ak arte, tabernak ixten zirelako.

Transkribapena

-Zea atta len aztu in nau zean, kirolangatik ai giñan 'ta palankataiyak 'ta leno izaten zin? Bueno hemen bazin leno palankataiyak...
-Bai, biño nik ez ttut beiñe ikusi.
-Ez ttuzu kusi?
-Ez. Haik ni mutikozkorra nitzan garaiyin izango zin biño... Saten 'te beko plazan 'ta itten zila, biño ni, ni ez naz akortzen.
-'Ta zea e... bolatokiyak izautu zenittun zuk? 'O hemen izandu zen oittura bolatokiyana?
-Ez.
-Ez?
-Hemen oiartzunen nik dakitela ez.
-Eta zeak, haimbeste iri 'ta iri-demak 'ta izate' al zin? 'O laneko bakarra ibiltzen zin iriyak?
-Hemen iri-demak ez zin izaten. Ez baizon prepatua ordun plaza. Ez zin ordun... Xanistantan beti bezela. Ordun... Gaiñekun...
-Xanisteanak nolakuk izaten zin?
-Xanisteantan 'de bai, 'ta Altziarren 'e 'zaten zin fiestatan 'ta biño gaiñekun...
-Xanisteantan ze... Xanistean oan bezela abuztun itten zin 'o gotzen za zu?
-Beti agostun!
-Diziembren zerbaitt itten zela 'ro?
-Ni ez naz beiñe, ez naz akortzen. Ni akortzen nazela beti Xanisteanak, Xanisteantan. Agostun.
-'Ta zembat eun 'ta izaten zin 'ta gotze' al za?
-Lau eun.
-'Ta ze izaten zen?
-Ui! Oango tipun 'zaten zen, hua Xanistean eunin meza'ro zea hoi 'ta geo zea baserritarran eun hoi. 'Ta geo tarti hortan 'zaten zen, 'o lembiziko, azkeneko eunin 'o erdikun 'o karrera.
-Karrera zerrena?
-Ziklixtak.
-Ziklixtak?
-Bai... 'Ta gaiñekun ni ez naz akortzen besteik izanduik 'o.
-'Ta parranda 'ta nola izaten zen?
-E?
-Parranda 'ta izate' al zen gabin 'o?
-Parranda bai gabin, biño hamabiyak arte.
-Zer zen geo toke de keda 'o?
-Toke de keda ez, tabernak itxi itten zin 'ta.
-A... Ordun gaupasik 'ta ez zen ingo 're?
-Bueno... ingo zin, ingo zin gaupasak. Gaupasak tabernan bete bete in 'ta numbattea jon 'ta zokon batin lo in 'ta... Gaba pasia. gaiñekun zer...
-'Ta gaiñekun zea Xanisteabantatik aparte bailik eta izaten zin, ez? Non zin?
-Bilerak.
-Bilerak...