Igeltsero lanak Errenteria aldean

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:25:00 - 0:27:22 (2' 22'')
Laburpena Lanera oinez eta bizikletan joaten ziren. Harrobian peoi ibili ondoren, igeltsero hasi zen. Garai hartan hasi zen etxe pila eraikitzen. Su ekonomikoak jartzen zituen asteburuetan.

Transkribapena

-Orduko ya autobusa...
-'Ta zu ya ttikitatik gotzen za autobusa bazela Errentira?
-Bai, bai, bai.
-Bai. Besti hoik biño...
-Bai.
-'Ta lanea zuek bizikletan joten ziñazten?
- Bai oiñez 'e!
-Oiñez 'de bai?
-Hemendik Lezoa!
'Ta geo bizikletak hartu genittun Emiliok eta biyek, eta bostehun pezta patzeko astian hamar pezta patuz, 'ta bizikleta. Geoztik bizikleta, geo motua 'ta geo kotxia.
-'Ta hortan geldittuak giñan, harrobiyan hasi ziñan hamalau urtekin 'o...
-Bai hamalau, hamalau hantxe 'zango nittun!
-'Ta handikan noa?
-Geo handik zeara, ieltsero pioi.
-A ordun hasi ziñan...
-Zapirañekin! Errentiyan, astian hogeita bost duro iraaziz.
-'Ta garai hartan zer zin hanako itxe pilla hoik hasiyak? Zer zen lan asko ieltsero?
-Ordun, ordun pixkat muittu zen. Errentiyan, bueno! Iztieta hoi, bueno! Iztieta hoi geoztik iña da 'ta... Ni hasi nitzan Errentiyan, nola da... Nola du ofizina seuruna 'ro Iparbusek? 'Ta geo auzko ixkiñin Banco Santander? Bloki hartan!
-'Ta bloki hura da iña Lekuona Mitxelenak, Zapiraiñek 'ta Lizazuk! Hiru kontratixtan artin iña da hua.
-'Ta zuk zer ttuzu denak holako blokik 'ta iñak'o baserritan 'ta 're aitzen ziñazten? Konpontzen 'ta...
-Bueno! Baserritan zea, iandetan zea su ekonomikak jartzen!
Jaiero! Numbatte! Zembat tokita ailletu 'te ga Tolaeko Emilio 'ta biyek... Galtzata, Imita Buf... Portuburun... Non ez?
-Ze, ze izandu zen bum?
-Jakiña! Ordun muittu zen dirua 'ta... Su ekonomika. "Hik jarri al duk ? Bai. 'Ta zembat kosta 'ik? Humbeste! Mekauen nik 'e jarri ber dit!" Holaxe dena...
-Biño hoi ya izango zen geoguo, ez? 'O...
-Hoi 'zango zen... Ez dait ba nik! El año zinkuentaitres o cuatro 'ro puntu hortan. Muittu zenin, muittu zenin zea! Dirua muittu zenin...
-Zea razionamentua 're zerbaitte hola san zu,ez?
-Bai zerbaitte hola, hola, orduntxe! Ogiya jarri zenin zea libre, orduntxe hasi zen muimentua!
-Hor zea izandu zen ordun... 'Ta zea e...