Bizikletan lanera

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:27:22 - 0:29:00 (1' 38'')
Laburpena Bizikleta zaharrak. Denak bizikletan lanera. Esneketan bizikletan.

Transkribapena

-E... In zenuten ordun bizikleta eosi? Biño lanin hasi 'ta geo?
-Bai... Bostehun pezta patzeko 'ta astian hamar pezta patzeko. Joe...
-'Ta bizikleta garai hartan baliyoko zuten?
-Bizikleta zarrak, zarrak! Ez berriyak... Berriyak baliyo zuten milla pezta 'ro 'ta! Bostehun pezta patzeko, on xamarrak biño...
-'Ta noaiño joten ziñazten beri haikin?
-Ui Lezoa 'ta, Errentira 'ta, Pasaira 'ta... Iruna, Iruna 'ta.
-'Ta lanea berta, 'o geo autobusa hartzeko numbattea?
-Ez, ez, ez! Berta, lanteiño, lanteiño!
-'Ta lapurtu 'ta itte' al zen garai hartan?
-Bai itten zen, biño lanteiyan sartutzen bagenittun bajun ya... Ez zon holako beldurrik.
-Biño bestela lotu 'ta in berko zenittun, ez 'o?
-Ez, ni ez naz akortzen lotuik beiñe! Biño lanetik fuera ordin bizikletatik ez hamar metroa 're aparte, beti bizikleta eskun!
-A geo enkarguk, igual bialtzen zerbaita 'ro? Beri harrekin...
-Bua! Bai, pozik bizikletan ibiltzetik 'e!
-'Ta jende asko izango zen bizikletan?
-Ordun? Jesus ordun... Hanako hasi Lartzabaltik eta bueno bai Ugaldetxotik hasi 'ta korredoria pelotoiyan nola tortzen da pelotoiya? Dena holaxe jendia bizikletan. Emakume 'ta gizasme ddenetik!
Zortziyak laur 'o hogei gutxitatik zortziyak arte? Jesus! Pasa 'ta pasa 'ta pasa 'ta pasa... Geo lantik itxea 're bai. Asko bazkaltzea 're itxea 're bai. Iturriozko 'ta Altziarko jendi hoi.
-'Ta emakumik 'e bai e?
-Bai.
-'Ta gonakin 'ta moldatze' al zin?
-Ezdait nola ibiltzen zin biño... Ordun ez zen galtzik!