Egur-biltzen

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:11:35 - 0:14:00 (2' 25'')
Laburpena Herri lurretako egurra. Egurra nola ateratzen zen. Beheko suan erretzeko preparatzen zen. Ikatza kanpoko jendearentzako egiten zen. Txondorra. Garraioa. Salmenta.

Transkribapena

-'Ta eurra ordun itten, 'ta ze itten urtero 'o...?
-Urtero.
-Urtero maten zen zea...
-Bai, lotia.
-Hua re ayuntamientuk ingo zun?
-Ayuntamientuk bai. Geo zarbait patzen zen!
Zerbatte patu ber izaten zen hua 're. Bai, juan debalde, bakizu!
-Ordun haik bota 'ta...
-Geo haik, haik patu, haik bota.
-Norbeak botzen zittun?
-Bai, bai norbeak bota. Txikittu, lertu, laurdittu. Geo haziendik ez zunak zaiya patu 'ta bf... Eur hua nola ateko zen, biño... Ber zunak ber!
-'Ta geo ze itten zen, eur ikatza 'ta itte' al zen? 'O dena eurra, eurra bea erretzen zen, zuzenin? Hua erretzeko izango zen?
-E, e... Bai... Baserriko, sutan. Ordun su bajuk zin geinak 'ta su bajun.
'Ta geo ikatza bai, ikatza saltzen zen beko jendintzat, kaleko jendintzat. Baita...
-Toki gutxiyo zutelako?
-Baita Ergoindik 'e! Ergoindik joten zin, zakua... Eurra moztu, zeako aiñin, su ekonomikuntzat, hola neurriy hontan.
'Ta zakua hartu burun 'ta autobusea 'ta autobusa hartu 'ta Errentira.
-Ya su ekonomikuk hasiyak?
-Han bai, han bai. Biño hemen, hotan ez.
-'Ta zu txondorra 'ta gotze' al za?
-Bai.
-Hua egur ikatza itteko izango zen?
-Eur, eur ikatza itteko.
-'Ta zein aitzen zin txondorrakin 'ta?
-Txondorra itten 'ta? Bueno txondorra itten aittutakuk ya hillak 'e baia 'ta... Oan bakarren bat iual izango da oandik bai biño
-Non aitzen zin itten?
-Ui, hortxe! Bianitz aldin 'ta, Oienlekun 'ta... Ahal zen tokiyan.
-Eurra zen tokiyan bertan?
-Hoixe, bertan. 'Ta ikatza itten zutenak, 'o ikatza kartzen zutenak mandukin, ikatza kartzen zutenak Isatsekuk, Zulukuk 'ta Domingo, oandik bizi dia, Domingo 'ta...
-Ardozkuk?
-Ardozkuk bai, hoik kartze' zittuzten mandukin.
-Manduakin?
-Zortzi, betzi mando alkarrei eatsita segi! Osea dena pastakin 'ta ongi jarriya 'ta bakotxak karko zittun hiru zaku 'ro.
'Ta geo hartu karrun... Zuten... txabol zar bat zea zuten gaiñea, Iriberriko atzin. Nola da itxe berriya iña hor?